VES, ingurune fisiko eta logikoko segurtasun integralerako tresna
RKL da Bizkaia International Startup Connection programan hautatutako enpresetako bat
VES plataforma (Virtual Ecosystem for Safety and Security) software konponbide bat da, modu holistikoan kudeatzen dituena antolakunde bateko segurtasun-maila desberdinak. RKL Integral enpresa bizkaitarrak garatu du tresna hori, zeinak bere baitan hartzen baititu istripuen prebentzioarekin eta apropos eginiko erasoekin lotutako arrisku fisiko nahiz digitalak.
Konponbide hori egiteko RKL lantaldearen aholkularitza arloko ezagutza txertatu da software tresna batean, zeina gai baita balizko arriskuak detektatzeko eta erabakimen-prozesuak automatizatzeko. “Ingurune fisiko eta logikoen ikuspegi transbertsal batekin lan egiten dugu antolakundeetako segurtasunaren kudeaketa-ereduak digitalki eraldatzeko” azaldu du José María Sanzek, RKL Integral enpresako zuzendari nagusiak, “aholkularitza-lanetan hasi ginenean ohartu ginen berritu egin behar genuela eta ez zela nahikoa ezagutza eskaintzea, hau da, tresna bat eskaini behar genuela ezagutza hori benetako kudeaketan aplikatu ahal izateko”.
VES plataformak bere baitan hartzen ditu arriskuen monitorizazio dinamikoa, kudeaketa, erabakiak automatikoki hartzeko prozesuak eta pertsonekin, prozesuekin eta teknologiarekin lotutako segurtasun alderdiak. Horrek esan nahi du eremu askotako arriskuak aztertzen dituela, adibidez, produkzioko arriskuak, larrialdiak, suteen kontrako babesak, segurtasun sistema elektronikoak, instalazioetako zaintza, zibererasoen kontrako babesa… Softwareak oinarritzat hartzen du informazioa kudeatzen duen adimen-nukleo bat eta datuak aztertzen eta bisualki bistaratzen dituen ekosistema bat, horrela erabaki egokiak hartzeko.
RKL Integral enpresak formatu modularra eman dio tresnari, bloke espezifiko desberdinekin. Lehenengoak VES PAU du izena, antolakundeen babes planak birtualizatzen dituen sistema bat da eta hainbat bezerok erabiltzen dute dagoeneko, adibidez, EITBk edo Guggenheim museoak. Enpresa beste modulu batzuk garatzen ari da, esaterako, hauek: VES PRL, laneko arriskuen prebentzio arlokoa; VES Aktibu, aktiboak denbora errealean kudeatzeko; eta VES Formación. “Garatzen ari garen modulu desberdinak uztartu ahala eraikitzen da tresna globala” azaldu du enpresako zuzendari nagusiak.
RKL Integral aholkularitza duela bi urte inguru sortu zen eta hasieratik bideratu da mundu fisikoaren eta logikoaren arteko segurtasun arloko konbergentziara. “Gure enpresako adituek 20 urtetik gorako esperientzia dute bakoitzak bere arloan” dio José María Sanzek “ezagutza hori balioan jarri dugu berrikuntzaren bidez, gure fakturazioaren %30 inbertitzen dugulako I+G+B-n”. VES proiektuak SPRI Taldearen laguntza jaso du Hazitek programaren bitartez. RKL Integral enpresa CIC Cambridge zentrora joango da datozen hilabeteetan VES konponbidea garatzen jarraitzeko Bizkaia International Startup Connection programaren barruan.
Lotutako albisteak

Eusko Jaurlaritzak startup disruptiboen talentua eskuratzeko aukera emango die EAEko ETEei
SPRIk BIND SMEren 5. edizioa ireki du, EAEko ETEek startup berritzaileekin elkarlanean jardun eta haien lehiakortasuna hobetzeko. Deialdia uztailaren 4ra arte egongo da zabalik. Hautatutako ETEek teknologia disruptiboetara eta talentu berritzailera sarbidea izango dute, IA, jasangarritasuna edo Smart Factory bezalako arloetan soluzioak garatzeko.

EatAmigo, ostalaritzako eskaerak automatizatzeko AA erabiltzen duen tresna
Gipuzkoako enpresak jatetxeekin, ostalaritza kateekin eta elikagai banaketa enpresekin egiten du lan estatu mailan, eta duela gutxi Mexikon lortu du lehen bezeroa.

ESGI 188 (European Study Group with Industry) Bilbon izango da 2025eko maiatzaren 26tik 30era
Enpresek problema matematikoak aurkezten dituzte azterketa-taldeak konpon ditzan, askotan modelizazio edo optimizazio moduan.

BeDIGITALek zazpigarren edizioa ospatuko du BECen, enpresa eta erakunde liderren partaidetzarekin
Ekainaren 3tik 5era izango da, +INDUSTRYren esparruan, herrialdeko Smart Manufacturing-ari eskainitako topagunerik handienean. SPRI Taldea erakusketarien artean dago, ‘Invest in the Basque Country’ programarekin.

Zabalgarbik denbora errealeko analisi-tresnekin modernizatu du bere azpiegitura
Besteak beste, biki digitala eta adimen artifizialean oinarritutako teknologiak ezartzeaz gain, lurrun-gainberogailu bat instalatzea du helburu enpresak, energia-eraginkortasuna eta jasangarritasun operatiboa hobetzeko ekimen estrategiko bat.

Zinemaldia Startup Challenge 2025
Izen-ematea: apirilaren 15etik ekainaren 2ra arte

GAIAk IKT sektorearen prestakuntza-beharren diagnostikoa egin du eta merkatuaren eskaerei erantzuteko prestakuntza-ibilbideak garatu ditu
GAIAk azpimarratu duenez, sektoreko eta gobernuko erakundeen, sozietate publikoen eta hezkuntza-sistemaren parte-hartzea funtsezkoa izan da azterlanari balio erantsia emateko

Senvia Systems-ek beste enpresa batzuk gidatzen ditu haien sustapenean eta eraldaketa digitalean
Iaz sortutako enpresa gipuzkoarrak sistemetan, komunikazioetan eta zibersegurtasunean oinarritutako IT zerbitzuak eta aholkularitza eskaintzen ditu.

Europako ordezkaritza bat etorri da Euskadira industria teknologiko kuantikoaren lider izateko bertako estrategia hobeto ezagutzeko
Finlandia, Grezia, Italia eta Espainiako ordezkariak izan dira Euskadin Europako QUANTUM+ proiektuan aurrera egiteko. GAIA klusterra da proiektuaren kideetako bat, eta helburu du teknologia kuantikoei buruzko ibilbide eta prestakuntza-plataforma bat garatzea goi-mailako hezkuntzako ikasleentzat, irakasleentzat eta enpresa teknologikoetako profesionalentzat

Akting, gizarteari balioa emateko teknologia
Gipuzkoako enpresak euskarri desberdinetarako aplikazioak garatzen ditu eta digitalizazioaren, datuen analisiaren eta prozesuen optimizazioaren aldeko apustua egiten du.