Virtualwarek Suediako Simumatik enpresa erosi du ia 1,4 milioi euroren truke
Virtualware enpresak errealitate hedatuaren puntako teknologiak (XR) eta denbora errealeko 3D teknologiako enpresa-soluzioak (RT3D) hornitzen ditu eta Suediako Simumatik AB korporazioa erosi du 1,37 milioi euroren truke.
Transakzio horrek aukera emango dio Virtualwareri Simumatiken gaitasunak eta lantaldea erabat integratzeko eta, hala, bere posizioa azkartzeko enpresen softwarearen sektorean. Erosketa hori bat dator Virtualwareren 2024-2026 Plan Estrategikoarekin.
Enpresak uste du inbertsio hori ezinbestekoa dela Ipar Amerikan eta Europar Batasunean merkatu berriak garatzeko, Simumatikek hamarkada batean zehar biki digitalen eta emulazioaren arloan eskuratutako teknologia eta esperientzia integratzean.
Trantsakzioaren terminoen arabera, Virtualwarek 450.000 euro ordainduko ditu Suediako enpresaren truke eta Virtualwareren 110.000 euroko akzioak ordainduko ditu, 8,40 euroko merkatu-prezioan.
Batzordeak kontzienteki erabaki du enpresaren hazkundea sustatzen laguntzeko erosketa estrategikoen bidez hazkunde inorganikoa garatzeko estrategia bat jarraitzea.
Simumatik 2018an sortu zen eta Skövden du egoitza. Biki digitalen emulazio-soluzioak diseinatzen ditu industriako aplikazioentzat. Haren bezeroen artean daude Volvo, Loramendi, Kornit Digital eta hezkuntza-sektoreko eragileak, besteak beste Mondragon Unibertsitatea, Ohioko Unibertsitatea, Singapore Polytechnic eta HoGent. Enpresa horiek osagarri kritikoen biki digitalak eta fabrikazio aurreratuaren soluzioak sortzen ari dira.
“Erosketa horren inplikazioak ezinbestekoak izango dira Virtualwarerentzat eta sektorearentzat. Gure bezeroentzako gure eskaintzaren barruan biki digitalen teknologiaren gaitasun aurreratuak egongo dira orain eta merkatuan dugun gure posizioa areagotu egingo da denbora errealeko 3D teknologiaren soluzio baliotsuak entregatzeko. 20 urtez Errealitate Birtualean liderra izan ondoren urrats zuzena da hori”, azaldu du Unai Extremok, Virtualwareko CEOak.
“Gure indarrak batzean balio-proposamen berdingabea sortzen ari gara eta gure bi korporazioen muskulua uztartzen ari gara. Simumatiken potentzia VIROOren teknologia murgiltzailearekin integratzean, soluzio are potenteagoa eskainiko diegu mundu osoko industriako eta hezkuntzako bezeroei, adierazi du Mikel Ayanik, Simumatiken sortzaile eta CEOak.
Simumatik erostearekin, Virtualwareko zuzendaritzak akziodunentzako balioa handitzea espero du etorkizun hurbilean.
Virtualwarek Euronext Parisen kotizatzen du 2023ko apiriletik, MLVIR tickerraren pean. Enpresaren egungo burtsaren kapitalizazioak 38 milioi euroak gainditzen ditu eta bere akzioen prezioa 8,40 eurokoa da akzio bakoitzeko, burtsara ateratzerakoan izandako hasierako prezioa baino % 40 gehiago, 6,000 euro baitzen orduan akzio bakoitzeko. Litchfield Hills Research errenta aldakorra aztertzen duen Estatu Batuetako enpresaren azken txostenak akzio bakoitzeko 12,00 euroko xede-prezioa esleitu dio.
Korporazioak 3.034 milioi euroko diru-sarrerak izan ditu 2024ko lehen seihilekoan, hau da, % 28,09ko hazkundea aurreko urteko aldi horrekin alderatuta.
Hazkundea izugarria
Lehen seihileko Virtualwareren EBITDA 344.539 eurokoa izan da, hau da, % 299,16ko hazkundea 2023ko lehen seihileko 86.317 euroekin alderatuta. 2024ko lehen seihileko etekin garbia 199.164 eurokoa izan da.
2004an sortu zuten Unai Extremo eta Sergio Barrera teknologoek eta Virtualwarek errealitate birtualaren arloko Europako enpresarik garrantzitsuenetako bat bihurtzeko egin du lan. Berriki, enpresak 3D enpresa-softwarea garatu du zerbitzu gisa.
Bere produktu nagusia, VIROO plataforma, XR soluzio bat da eta mundu osoko enpresa eta erakundeek teknologia murgiltzailerako sarbidea izan dezakete erraz.
VIROOk aplikazio asko eskaintzen dizkie erabiltzaileei, baita garatzaileek haien erabilera anitzeko XR aplikazioak sortzeko eta banatzeko tresnak ere. Egun, zentral nuklearrak, trenen azpiegiturak eta medikuntzako instalazioak simulatzeko erabiltzen da. VIROOk segurtasuneko eta pribatutasuneko mailarik altuena, ISO 27001 ziurtagiria barne, eskalagarritasuna eta errendimendua bermatzen ditu, eta XRren behar guztiak plataforma bakarrena integratzen ditu.
Virtualwareren bezeroen zorroan daude GE Vernova, Ontario Power Generation, Gestamp, ADIF, Espainiako Defentsa Ministerioa, Invest Windsor Essex McMaster Unibertsitatea, El Salvadorreko Unibertsitatea, EAN Unibertsitatea eta Eusko Jaurlaritza.
Enpresaren egoitza Bilbon (Espainia) dago eta bulegoak ditu Toronton (Kanada) eta Orlandon (Estatu Batuak). Cuatrecasasek aholkularitza eskaini dio Virtualwareri operazio honetan.
SPRI Taldeak bere kanaletan euskal enpresei beren jardueraren berri emateko aukera eskaintzen die Zure proiektua gure gaiekin (I+G+b arloa, digitalizazioa, nazioartekotzea, ekintzailetza, berrikuntza…) lotuta badago, Zutaz mintzo gara ekimenean parte har dezakezu.
Lotutako albisteak

GAIAk IKT sektorearen prestakuntza-beharren diagnostikoa egin du eta merkatuaren eskaerei erantzuteko prestakuntza-ibilbideak garatu ditu
GAIAk azpimarratu duenez, sektoreko eta gobernuko erakundeen, sozietate publikoen eta hezkuntza-sistemaren parte-hartzea funtsezkoa izan da azterlanari balio erantsia emateko

Senvia Systems-ek beste enpresa batzuk gidatzen ditu haien sustapenean eta eraldaketa digitalean
Iaz sortutako enpresa gipuzkoarrak sistemetan, komunikazioetan eta zibersegurtasunean oinarritutako IT zerbitzuak eta aholkularitza eskaintzen ditu.

Europako ordezkaritza bat etorri da Euskadira industria teknologiko kuantikoaren lider izateko bertako estrategia hobeto ezagutzeko
Finlandia, Grezia, Italia eta Espainiako ordezkariak izan dira Euskadin Europako QUANTUM+ proiektuan aurrera egiteko. GAIA klusterra da proiektuaren kideetako bat, eta helburu du teknologia kuantikoei buruzko ibilbide eta prestakuntza-plataforma bat garatzea goi-mailako hezkuntzako ikasleentzat, irakasleentzat eta enpresa teknologikoetako profesionalentzat

Akting, gizarteari balioa emateko teknologia
Gipuzkoako enpresak euskarri desberdinetarako aplikazioak garatzen ditu eta digitalizazioaren, datuen analisiaren eta prozesuen optimizazioaren aldeko apustua egiten du.

Elvira, berrikuntza eta tradizioa osagai nagusi dituen istorio gastronomikoa
Harategi-urdaitegi txiki bat izatetik, gaur egun hamar establezimendu inguru ditu etxean egingo liratekeen moduan prestatutako produktuak saltzeko, online dendan ere saltzen direnak.

Egin ezazu prestakuntza-plana zure enpresan Gaitasun Digitalen programarekin
«Gaitasun Digital Profesionalak» programaren edizio berriak 2 milioi euroraino igo du bere aurrekontua, euskal enpresen lehiakortasuna sustatzen jarraitzeko helburuarekin, langileen prestakuntza indartuz.

NudgeXperience Bilbon: CX eta Portaera Zientzien ekitaldia
Zuzendariei eta gerenteei, Cx-eko arduradunei eta berrikuntza eta marketineko profesionalei zuzendua

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean 250324
Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

Zabalik dago MAKE IN! Ekintzailetza Industriala programaren 4. ediziorako izen-emate epea
Apirilaren 25a izango da programan izena emateko azken eguna

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.