Eraldaketa digitala
Albisteak 27 otsaila, 2018

Web-guneetatik datuak erauzteko teknika berriak

SPRI Taldeak antolatutako jardunaldi batek aztergai hartu du web scrapinga, software programen bidez erabiltzen den teknika bat web-guneetatik informazioa erauzteko

SPRI Taldeak antolatutako jardunaldi batek aztergai hartu du web scrapinga, software programen bidez erabiltzen den teknika bat web-guneetatik informazioa erauzteko.

Teknologia horrek posible egiten du web-guneetako aldaketak detektatzea eta konparatzaileentzako prezioak edo business intelligencerako aplikazioak lortzea. Ikerketako kazetaritzan ere erabiltzen da.

 

 

Datuak munduko baliabide baliotsuena bihurtzen ari dira eta gero eta gehiago bilatzen da informazioa eskuratzea. SPRI Taldeak, Enpresa Garapenerako Euskal Agentziak, antolatutako jardunaldi batek aztergai hartu du web scrapinga, software programen bidez erabiltzen den teknika bat web-guneetatik informazioa erauzteko. “Nahiko erraza da datuak, informazioa eta edukia lortzea eskura daukagun teknologiarekin”, esan du Juan Riaza adituak Arrasateko Garaia Berrikuntza Gunean antolatutako hitzaldi batean.

 

Riazak hainbat adibide jarri ditu erakusteko teknika horrek irekitzen dituen aukerak, esaterako web-guneetako aldaketak detektatzea eta konparatzaileentzako prezioak nahiz business intelligencerako aplikazioak lortzea. Ikerketako kazetaritzan ere erabiltzen da. “Adibidez, pisu bat alokatu nahi baduzu eta interesatuta dauden 500 lagunen epostak jasotzen badituzu, Web scrapinga erabil dezakezu interesatzen zaizkizun pertsonak lehenesteko.   Riaza adituak eredu hori darabilten makina bat negozio aipatu ditu. “Batzuek erabiltzen dute jakiteko nork dituen zorrak”.

 

Hor dago, baita ere, Strava enpresaren kasua: korritu dituzun kilometroak, zure bihotz-taupadak edo zure errendimendua zenbatzen duten arineketarako eskumuturrekoak merkaturatzen ditu, eta gailu horiei esker iritsi zen jakitera  instalazio militarren funtzionamendua eta kokalekua euretan footing egiten duten militarren bidez.

 

Eta nola babestu web scraping batetik? “Blokeatu dezakegu, baina garestia da”. Riazaren ustez, teknika hori erabiltzeko komenigarria da mantenimendu-kostuak kontuan hartzea.

 

Esan du datuak barnean erabiltzeko badira ez dagoela arazorik. “Baina badaude enpresa batzuk datuak birsaltzen dituztenak, eta lege eta etika kontuak ez dira berdinak herrialde eta pertsonen arabera”.

 

Jorge Campanillasek, bera ere Iurismática enpresakoak, web scrapingaren alderdi legalak azaldu ditu. “Europako Auzitegiak esan du datu-base bat duenak errefusa dezakeela datu horiek hirugarren batzuek erabiltzea”.  Eta Espainian, adierazi du, Auzitegi Gorenak ere kontrako epai bi eman ditu hegazkin konpainien hegaldi prezioen datuak erabili dituzten enpresa batzuen aurka. Esan du Interneten nabigatze hutsa ez dela kontratu bat. “Beste gauza bat da, ordea, gune pribatu batera sartzea: horko informazioa ezin duzu erabili”.

 

Legeak agintzen du –esan du–  datuak babestu behar direla, eta legeak finkatzen du jabeari eragin zaion kostua. “Ezin duzu galarazi datu horietako batzuk erauztea helburu pribatu baterako, baina bai irabazi asmoz edo enpresa batetik erauztea”.

 

AEBetan datuen pribatutasunak ez du ezta babes konstituzionalik ere, bai ordea Europan, non berariazko baimena behar baita. “Bukatu dira isil-baimenak edo baimen tazituak”.

 

Arazo legalik ez izateko, Campanillasen aholkua da irakurtzea  “web scraping”a erabili nahi den atarietako “letra txikia”, eta baimena eskatzea baldin atari horretan datu pertsonalak badaude.

Lotutako albisteak

Elvira,  berrikuntza  eta  tradizioa  osagai  nagusi  dituen  istorio  gastronomikoa

Elvira, berrikuntza eta tradizioa osagai nagusi dituen istorio gastronomikoa

Harategi-urdaitegi txiki bat izatetik, gaur egun hamar establezimendu inguru ditu etxean egingo liratekeen moduan prestatutako produktuak saltzeko, online dendan ere saltzen direnak.

Egin  ezazu  prestakuntza-plana  zure  enpresan  Gaitasun  Digitalen  programarekin

Egin ezazu prestakuntza-plana zure enpresan Gaitasun Digitalen programarekin

«Gaitasun Digital Profesionalak» programaren edizio berriak 2 milioi euroraino igo du bere aurrekontua, euskal enpresen lehiakortasuna sustatzen jarraitzeko helburuarekin, langileen prestakuntza indartuz.

%  64  egin  dute  gora  Eusko  Jaurlaritzak  SPRIren  bitartez  antolatutako  IKT  arloko  prestakuntzara  joandakoek

% 64 egin dute gora Eusko Jaurlaritzak SPRIren bitartez antolatutako IKT arloko prestakuntzara joandakoek

Enpresa Digitala ekimena 3 lurraldeetako bost gune fisikotan eskaintzen da eta ireki den azkena Ezkerraldekoa izan da, Abantoko campusean

Irudi  B2B:  7  urte  marketin  digital  industriala  aztertzen  bere  blogaren  bidez

Irudi B2B: 7 urte marketin digital industriala aztertzen bere blogaren bidez

Bere blogaren helburua: ezagutza erabilgarria partekatzea, industriak kanal digitalaren potentziala ahalik eta gehien aprobetxa dezan.

Industria  Digitaleko  laguntzek  zure  negozioaren  eraldaketa  digitala  lortzeko  bidea  irekiko  dizute

Industria Digitaleko laguntzek zure negozioaren eraldaketa digitala lortzeko bidea irekiko dizute

Industria Digitala 2025 laguntza-programaren aurtengo edizioa martxoaren 18tik irekita, 7.5 milioi €-ko aurrekontuarekin. Euren negozioa digitalki eraldatu nahi duten enpresek urriaren 31era arte aurkez ditzakete euren eskaerak.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.