Maitane Hernándezek, bazkide fundatzaile eta gerentea.
Albisteak 15 abendua, 2023

Weroi, enpresa industrialen negozioa handitzeko digitalizazioa erabiltzen duen ETE bizkaitarra

Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkean kokatuta dago enpresa, eta 54 merkatutan bezeroak lortzen lagundu du

Enpresa bizkaitarra da Weroi, Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkean kokatua. Digitalizazioa erabiltzen du enpresa industrialen negozioa handitzeko. Bezero berriak eta fakturazioa bilatzean datza haren arrakasta, batez ere, atzerriko merkatuetan. 54 merkatutan bezeroak aurkitzen lagundu du.

Informazio hau “Zutaz mintzo gara” ekimenaren bidez sortu da. SPRI Taldeak Euskadiko enpresei haien proiektuak beren plataforma bidez ezagutarazteko aukera eskaintzen die.

“36.000 langileko multinazional oso handi bateko sail komertzialean lan egitetik nentorren, eta negozioa erakartzeko modua atez-atekoa eta azokak ziren. Kostuak murrizteko digitalizazioa txertatzea erabaki zuten, eta Espainian proiektu haren burua izateko zortea izan nuen. Eta 2008an Weroi eratu nuen Unai Zorriqueta nire nagusi ohiaren laguntzarekin”, azaldu du Maitane Hernándezek, bazkide fundatzaile eta gerenteak.

Hasieran, ingurune digitalaren bidez negozio-aukerak erakartzen laguntzen zien Weroik enpresa industrialei. “Hasieran enpresekin hitz egitera joaten ginen, eta ez ziguten ulertzen, merkatua ez zegoelako batere prestatuta. Bakarrik hasi nintzen, eta lan handia zen ateak jo eta entzun ziezadaten lortzea”.

Bilakaera “oso geldoa” izan zen 2020 arte, pandemia iritsi zen arte. “Enpresek ezin zuten lan komertziala egin eta, urte eta erdi hartan, 14 pertsona izatetik 41 izatera pasatu ginen, beharrak eraginda”.

Bezero berriak erakartzen laguntzeko, hau da, prospekzio hotza deritzonerako, digitalizazioa erabiltzea da enpresak eskaintzen duen zerbitzua. “Ezin dituzu denak bisitatu; identifikatzea eta profila eratzea ahalbidetzen dizu zati digitalak. Ondoren, azkar iristen zara haiengana, eta interesa nork duen eta nork ez ikus dezakezu”.

Askotariko sektoreentzat lan egiten dute, betiere arlo industrialean. Esaterako, galdaragintza astun fina, aeronautika, fabrikazio aditiboa, oxiebaketa, automobilgintza, ekipo-ondasunak, oil and gas eta balbulak. “54 merkatutan bezeroak erakartzen laguntzen dugu, hala nola Alaskan, Tailandian, Hegoafrikan, Errusian, Txinan edo merkatu eskandinaviarretan”.

Arrakastaren adibideak

Haien arrakastaren adibide da ingeniaritza bat: “359 negozio-aukera sortu dizkiogu, 18 milioiko eskaintza egin dute eta bost eskari itxi dituzte”. Edo makina-erremintaren sektoreko AEBko enpresa bat: “29 negozio-aukera ireki dizkiogu, 11 milioiko eskaintzak eta 6,5 milioiko salmentak”.

Negozioa nola lortu duten adierazten duten datuak ere eskaintzen ditu Weroik. “Bestela, proiektuak hil egiten dira. Neurtzeko gai ez bagara, ez gara proiektuan sartzen”. Haien lanak ez ditu komertzial tradizionalak ordezkatzen. Aldiz, kontratazio gehiago izaten laguntzen du. “Normalean, sail komertzialak teknikoak izaten dira, eta ez dira prospekzioan espezialistak izaten. Gure lanak negozio-aukerak ekartzen dizkie, eta horretan onak dira”.

Enpresaren lanak ez du zerikusirik marketinarekin. “Sail komertziala gara. Sektore industrialaren, ekintza komertzialaren eta estrategia digitalen gainean dugun ezagutzan oinarritzen da gure negozioa”.

Orain 30 langile gara guztira eta urteko fakturazioa 1,5 milioi euro ingurukoa da. I+G giltzarria da, eta gure sail guztietan dago txertatuta. “% 10ek berrikuntzan lan egiten dute”. Haien lanaren zatirik handiena nazioarteko merkatuetan dago. “Gure bezeroen % 5ek bakarrik eskatzen digute Espainian bilatzeko. Merkatu naturala esportazioa da. Gure bezero batzuk kanpoan daude, baina hemendik kontratatzen gaituzte, eta beste herrialde batzuetan dituzten filialekin lan egiten dugu”.

Prospekzio komertzial tradizionalaren kostuen zati handi bat aurrezten du haien lanak. “Bidaia komertzial batean 5.000 euro gastatu ditzakezu astebetean; gure kostua askoz ere txikiagoa da”.

Erronken artean, “izandako hazkundea finkatzea” dago, asko hazi baita enpresa. Eta Euskadiko enpresa industrialetan eragile garrantzitsua izaten jarraitzea. “Baina maila nazionalean ere bai. Bezeroak ditugu Galizian, Valentziako Erkidegoan, Asturiasen, Madrilen, Katalunian edo Andaluzian. Merkatu horiek sendotu nahi ditugu, eta enpresa garrantzitsu bat izaten jarraitu”.

Giza lantaldea zaintzea da Weroiren beste oinarrizko elementuetako bat. “Astean hiru egunetan telelana egiten dugu”. Profil profesionala oso espezializatua da industriaren munduan, eta ezagutza espezifikoak dituzte merkatuen eta tresnen gainean. “Lantalde oso indartsua da, bezeroak dituen behar komertzialei erantzuteko”.

 

Lotutako albisteak

Zinemaldia  Startup  Challenge  2025
21/04/2025 Ekintzailetza

Zinemaldia Startup Challenge 2025

Izen-ematea: apirilaren 15etik ekainaren 2ra arte

GAIAk  IKT  sektorearen  prestakuntza-beharren  diagnostikoa  egin  du  eta  merkatuaren  eskaerei  erantzuteko  prestakuntza-ibilbideak  garatu  ditu

GAIAk IKT sektorearen prestakuntza-beharren diagnostikoa egin du eta merkatuaren eskaerei erantzuteko prestakuntza-ibilbideak garatu ditu

GAIAk azpimarratu duenez, sektoreko eta gobernuko erakundeen, sozietate publikoen eta hezkuntza-sistemaren parte-hartzea funtsezkoa izan da azterlanari balio erantsia emateko

Senvia  Systems-ek  beste  enpresa  batzuk  gidatzen  ditu  haien  sustapenean  eta  eraldaketa  digitalean

Senvia Systems-ek beste enpresa batzuk gidatzen ditu haien sustapenean eta eraldaketa digitalean

Iaz sortutako enpresa gipuzkoarrak sistemetan, komunikazioetan eta zibersegurtasunean oinarritutako IT zerbitzuak eta aholkularitza eskaintzen ditu.

Europako  ordezkaritza  bat  etorri  da  Euskadira  industria  teknologiko  kuantikoaren  lider  izateko  bertako  estrategia  hobeto  ezagutzeko

Europako ordezkaritza bat etorri da Euskadira industria teknologiko kuantikoaren lider izateko bertako estrategia hobeto ezagutzeko

Finlandia, Grezia, Italia eta Espainiako ordezkariak izan dira Euskadin Europako QUANTUM+ proiektuan aurrera egiteko. GAIA klusterra da proiektuaren kideetako bat, eta helburu du teknologia kuantikoei buruzko ibilbide eta prestakuntza-plataforma bat garatzea goi-mailako hezkuntzako ikasleentzat, irakasleentzat eta enpresa teknologikoetako profesionalentzat

Akting,  gizarteari  balioa  emateko  teknologia

Akting, gizarteari balioa emateko teknologia

Gipuzkoako enpresak euskarri desberdinetarako aplikazioak garatzen ditu eta digitalizazioaren, datuen analisiaren eta prozesuen optimizazioaren aldeko apustua egiten du.

Elvira,  berrikuntza  eta  tradizioa  osagai  nagusi  dituen  istorio  gastronomikoa

Elvira, berrikuntza eta tradizioa osagai nagusi dituen istorio gastronomikoa

Harategi-urdaitegi txiki bat izatetik, gaur egun hamar establezimendu inguru ditu etxean egingo liratekeen moduan prestatutako produktuak saltzeko, online dendan ere saltzen direnak.

Egin  ezazu  prestakuntza-plana  zure  enpresan  Gaitasun  Digitalen  programarekin

Egin ezazu prestakuntza-plana zure enpresan Gaitasun Digitalen programarekin

«Gaitasun Digital Profesionalak» programaren edizio berriak 2 milioi euroraino igo du bere aurrekontua, euskal enpresen lehiakortasuna sustatzen jarraitzeko helburuarekin, langileen prestakuntza indartuz.

NudgeXperience  Bilbon:  CX  eta  Portaera  Zientzien  ekitaldia
28/03/2025 Berrikuntza

NudgeXperience Bilbon: CX eta Portaera Zientzien ekitaldia

Zuzendariei eta gerenteei, Cx-eko arduradunei eta berrikuntza eta marketineko profesionalei zuzendua

Wake  Up!  Albiste  ekintzaile  batzuk  sarean  250324
28/03/2025 Up Euskadi

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean 250324

Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

Zabalik  dago  MAKE  IN!  Ekintzailetza  Industriala  programaren  4.  ediziorako  izen-emate  epea
24/03/2025 Ekintzailetza

Zabalik dago MAKE IN! Ekintzailetza Industriala programaren 4. ediziorako izen-emate epea

Apirilaren 25a izango da programan izena emateko azken eguna

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.