Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Elkarrizketak 10 ekaina, 2024 Digitalizazioa Zutaz mintzo (gara)

Worköholics: “Agenatzia gisa bereizten gaituena esperientzia digitalak sortzea da”

2009an sortua, enpresa 30 pertsonako talde batek osatzen du, eta zeharkako zerbitzuak eskaintzen ditu brandingaren, komunikazioaren, negozio digitalaren garapenaren eta produktuen sorkuntzaren eta prozesuen digitalizazioaren arloetan.

Laura Carazok, Worköholics agentziako CEOak, beste bi kiderekin batera, aspalditik sortzen ari zen proiektu bati bizia ematea erabaki zuen. “Madrilen lan egitetik nentorren garai batean sortu zen. Esperientzia nuen, baina lanerako aukerak agentzia klasikoetara, publizitatera, mugatuta zeuden; ez zegoen hain ezarrita agentzia digitalaren kontzeptua”, azaldu du Carazok. Web munduarekiko, Internetekiko eta une hartan ematen zituen aukerekiko jakin-minak eta grinak bultzatuta, Bilboko erdiguneko bulego batean 15 urte daramatzan abenturari ekin zion.  

Worköholics proiektu digitalen garapenean espezializatutako agentzia bat da. Markak pertsonekin konektatzeko gaitasuna duten esperientziak sortzen ditu. Gainera, diseinuak, komunikazioak eta teknologiak tresna eraldatzaile gisa duten boterean sinesten du, eta balio erreala ematen diete pertsonei, erakundeei eta gizarteari. “Esan liteke bereizten gaituena esperientzia digitalen sortzaileak garela”, azaldu du Laura Carazo enpresaren sortzaileak.  

Agentzia gaur egun 30 pertsonako diziplina anitzeko taldea da, eta zeharkako zerbitzuak eskaintzen ditu brandingaren, komunikazioaren, negozio digitalaren garapenaren eta produktuen sorkuntzaren eta prozesuen digitalizazioaren arloetan. “Gure bezeroei eskaintzen dizkiegun irtenbide zehatzei erreparatzen badiegu, marka-identitateak sortzea, webgune korporatiboak diseinatu eta garatzea, komunikazio-kanpainak asmatzea eta aktibatzea, sare sozialetan estrategiak aktibatzea, aplikazioak eta webapps-ak garatzea bezalako zerbitzuez ari gara”, dio Carazok.  

Halaber, batzuetan, proiektu jakin batzuei ekiterakoan, laguntzaile espezializatuen sare batean babesten da, proposamenak osatzeko. Enpresa horiekin, lan bakoitzari ikuspegi holistiko batekin heltzeko aukera ematen dioten proiektuak garatzen ditu, bezeroari balioa eta bereizketa emanez. “Lankidetza hasieratik izan da enpresaren parte”, adierazi du CEOak.  

Worköholics-eko bezeroei dagokienez, batez ere enpresa ertainak, marka handiak eta egoitza Bizkaian eta Euskadin duten erakundeak dira, baina nazio mailako proiektuak ere garatu ditu. “Estatu mailako proiektu horiek askotan Euskadiko enpresekin lankidetzan ailegatu dira”, azaldu du Carazok. Izan ere, agentziak ibilbide luzea du telekomunikazio-konpainiekin lanean, eta horietako batzuentzat sortu zituen bere lehen aplikazioak. “Oso ikasketa gogorrak izan ziren enpresarentzat. Buru-belarri aritu ginen eta arrakasta izan zuten”, adierazi du sortzaileak.  

Industriaren eta mugikortasunaren sektorean irtenbideak eskaintzen dizkie ULMA, Irizar, LASAI, JMA edo Deguisa enpresei; kontsumo handiaren sektorean Eroski, Café Fortaleza edo Bellota markekin egiten du lan, eta esperientzia handia du kulturaren, kirolaren eta gizarte-kanpainen esparruan. Horrela, LastTourrekin lan egin du webgune publikoa sortuz, Getxo Kulturarekin web garapenean, edo, modu berriagoan eta ikusgarriagoan, Athletic Cluben webgune berria eta bazkideentzako gunea, “Txoko” izenekoa. “Klubaren garapen taldearekin elkarlanean egindako lana izan zen, eta arrakastara bideratuta dago”, dio CEOak. Aipatzekoa da, halaber, Work In Progress proiektuaren sorrera, Vansekin lankidetzan, sortzaile gazteentzat. Proiektu horretan Bilboko Arte Ederren Museoak ere parte hartzen du.  

Etorkizunari begira, erreferentziazko agentzia digitala izan nahi du, lan egiten duen erakundeen arrakasta sustatuko duten irtenbide estrategikoak eta teknologikoak sortzeko. Agentziaren etorkizuneko helburua talentu gaztea erakartzea eta atxikitzea da. “Erreferente izan nahi dugu, eta Euskadin dagoen talentu gaztea bultzatu. Belaunaldi bat oso prestatuta dator, eta espazio eta lan-aukera erakargarriak eman behar zaizkie. Oraina eta etorkizuna izan nahi dugu beraientzat”, amaitu du Carazok.  

SPRI Taldearen helburuetako bat euskal enpresen eraldaketa digitala da. Besteak beste, Smart Industry, BDIH Konexio, Zibersegurtasun Industriala, Enpresa Digitala edo Inplantalariak laguntza-programen bidez bultzatzen du.  

Lotutako albisteak

Iñaki Aldama, Bullhost 23 maiatza, 2024 Digitalizazioa
“Sarera konektatuta dagoen edozein aparatu sarrerako ate bat da eraso bat jasotzeko”
Irakurri gehiago
17 apirila, 2024 Digitalizazioa
Trakek lidergoa indartu du fisioterapia digitalaren arloan, Adimen Artifizialari esker
Irakurri gehiago
Aitor Alapont. 12 apirila, 2024 Digitalizazioa
P4Q, 25 urte eta aurrera jarraitzeko 100 milioi arrazoi
Irakurri gehiago
Ion Etxeberria_Ikerlan_IndeusElkarrizketak 25 Marzo, 2024 Berrikuntza
“Euskararen aldeko apostua ez da bakarrik emozionala, praktikoa ere bada, enpresari balioa ematen diona” Ion Etxeberria, IKERLAN
Irakurri gehiago
15 otsaila, 2024 Digitalizazioa
Infoboxek kongresu perfektua eskaintzen du, klik bakarrean
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak