Zabalik dago Social Innovation Competition lehiaketaren 2018ko deialdia
Aurtengo edizioak ardatz bezala hartuko ditu gazteentzako tokiko garapen ekimenak.
Re:think Local izango da Europako Batzordeak urtero antolatzen duen Social Innovation Competition 2018 lehiaketaren leloa. Deialdiak dioen bezala, ekonomia oso azkar ari da aldatzen teknologiaren eskutik. Negozio-ereduen eta lan egiteko moduen eraldaketa horrek aukera berriak ireki ditu zenbait eskualdetan, baina beste batzuk zailtasun handiak dituzte egokitzeko, eta eskualde horietako gazteek emigratu egiten dute etorkizuna hobe baten bila.
Social Innovation Competition lehiaketak ardatz izango ditu komunitate horiei erantzun berriak ematen dizkieten konponbideak, hots, tokiko ezaugarriak aprobetxatzen dituztenak gazteei zuzendutako aukerak sortzeko. Asmoa da laguntza ematea komunitate erresiliente bihurtzeko prozesua ahalbidetuko duten ekimenei, hau da, ekonomia digital berriko ekimen sostengarri eta inklusiboei, bereziki gazteek eurek zuzentzen dituztenei.
Proposamenak aurkezteko epea zabalik egongo da apirilaren 27ra arte, eta parte har dezakete ekintzaile taldeek, irabazi asmodun edo asmorik gabeko antolakundeek eta norbanakoek. Deialdian hainbat adibide aipatzen dira (orientatiboak baino ez direnak) erakusteko nolako ekimenak aurkez daitezkeen lehiaketara. Hona hemen batzuk: teknologiak erabiltzea gazteei lan-aukera berriak eskaintzeko, ekintzaile gazteak ahalduntzeko tresnak, lan irregularren aurrean segurtasun ekonomikoa hobetzeko konponbideak edota gaitasun berrietan prestatzeko programak.
Guztira, Social Innovation Competition lehiaketak 200.000 euro banatuko ditu lau saritan. Lehen fasean hautatuko dira finalerdietara pasako diren 30 proiektuak, eta uztailean Social Innovation Academyn parte hartuko dute ideiak fintzeko. Irailean jakinaraziko dira 10 finalistak, zeintzuek aukera izango baitute beren ekimena aurkezteko epaimahaiaren aurrean, azaroaren 8an egingo den sari-banaketa ekitaldian. Han aukeratuko dituzte 3 proposamen irabazleak, eta bakoitzak 50.000 euro jasoko ditu bere ideia bultzatzeko. Azkenik, 2019an beste deialdi bat egingo da 2018ko finalerdietan sartu ziren 30 ekimenentzat, 50.000 euroko saria emateko azken 12 urteetan inpaktu handiena lortu duen proiektuari.
2017an Equality Rebooted izan zen lehiaketaren leloa, eta hauek izan ziren hiru irabazleak: Buildx, etxebizitza sostengarriak diseinatzeko eta eraikitzeko tresnak partekatzeko plataforma bat; Feelif aplikazioa, ikusmen urritua duten pertsonei aukera ematen diena pantaila batean formak sentitzeko eta Saga teknologietarako P2P ikaskuntza-sarea.
Social Innovation Competition 2018
Lotutako albisteak

Elvira, berrikuntza eta tradizioa osagai nagusi dituen istorio gastronomikoa
Harategi-urdaitegi txiki bat izatetik, gaur egun hamar establezimendu inguru ditu etxean egingo liratekeen moduan prestatutako produktuak saltzeko, online dendan ere saltzen direnak.

Lorra, lau hamarkada inguru Bizkaiko nekazaritzako elikagaien kooperatibismoaren funtsezko zutabe gisa
Gaur egun, erakundearen lehentasuna zahartutako sektore honetako erretiroak ordezkatzea da, belaunaldi-erreleboaren bidez.

Egin ezazu prestakuntza-plana zure enpresan Gaitasun Digitalen programarekin
«Gaitasun Digital Profesionalak» programaren edizio berriak 2 milioi euroraino igo du bere aurrekontua, euskal enpresen lehiakortasuna sustatzen jarraitzeko helburuarekin, langileen prestakuntza indartuz.

NudgeXperience Bilbon: CX eta Portaera Zientzien ekitaldia
Zuzendariei eta gerenteei, Cx-eko arduradunei eta berrikuntza eta marketineko profesionalei zuzendua

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean 250324
Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.