Zainduz Elkartearen ataria.
Berrikuntza Ekintzailetza Eraldaketa digitala
Albisteak 20 ekaina, 2018

Zainduz: “Gure ustez, zaintza-lanak gizarte osoaren erantzukizuna dira”

Proiektu honek haurrak zaintzeko zerbitzuak eskaintzen ditu erakundeentzat

 

Proiektu honek haurrak zaintzeko zerbitzuak eskaintzen ditu erakundeentzat

Bere herriko Udalak antolatutako ekimen batera joan zenean bururatu zitzaion ama den Irune Sotori (ekimenaren sortzaileetako bat) Zainduz sortzeko ideia, ekimen horretan haurtzaindegi-zerbitzua zegoelako. Irunek ikusi zuen zerbitzu guztiz beharrezkoa dela, baina baita ere gutxitan eskaintzen dena. Hala, Amaia Agirresaroberekin batera erabaki zuen Zainduz irabazi asmorik gabeko elkartea sortzea.

 

“Nahiz eta oso baliabide baliagarria den aukera emateko zaintzaren ardura duen jendeari bizitza publikoan parte hartzeko, ez da oso maiz eskaintzen” azaldu du Amaiak, “ikusi genuen gure proiektuaren bidez posible dela erakunde publiko nahiz pribatuek beren gain hartzea zaintza-lanen arduraren zati bat”. Zainduz ekimenak haurtzaindegi-zerbitzuak eskaintzen ditu erakundeek antolatutako ekintzen toki berean, espazio desberdinetara egokituz. Zerbitzu horren elementu garrantzitsuena da dohainik eskaintzen zaiela erabiltzaileei, ekitaldiaren antolatzaileek ordaintzen dutelako.

 

Ikuspegi horrek lotura zuzena du Amaia eta Irunek proiektua martxan jartzeko izan zituzten arrazoiekin. “Zaintza-lan gehienak familiek egiten dituzte eta familien barruan emakumeek, lana eta familia-bizitza bateratzeko estrategiak oso desberdinak direlarik bakoitzaren posizio ekonomikoaren arabera” dio Amaia Agirresarobek. Zainduz ekimenaren asmoa da egoera hori ikusgarri egitea eta aldarrikatzea zaintzak eskubide bat direla, bai jasotzen dituztenentzat eta baita ere zaintzaileentzat. “Zaintzaileek egiten duten lana aitortu beharra dago eta aukera eman zaintza-lanak baldintza duinetan egiteko, norbere nortasunari eta pertsona gisa garatzeari uko egin gabe” azaldu du. Ez dute uste beren proiektuak arazo konplexu hau konponduko duenik, baina pentsatzen dute baliagarri izan daitekeela gizartea kontzientziatzeko.

 

Ekimena iazko urrian jarri zen martxan, eta denbora horretan erakunde publiko nahiz pribatuei zuzendutako hogei bat zerbitzu eman dituzte. Hala, haurtzaindegi-zerbitzua eskaini dute BECen eginiko Bertsolari Txapelketako finalean, Udalek antolatutako hitzaldietan eta, besteak beste, kalteberatasun egoeran dauden emakumeei zuzendutako baliabide publikoetan, izan ere, “horrelako zerbitzurik ez badago emakumeek ezin dute parte hartu, ez daukatelako alternatibarik”. Halere, ez dute nahi emakumeei zuzendutako baliabide gisa ikus dadin, baizik eta gizarte osoarentzako zerbitzu bezala, zaintza-lanak ardura kolektiboa direla ulertarazteko.

Lotutako albisteak

Elvira,  berrikuntza  eta  tradizioa  osagai  nagusi  dituen  istorio  gastronomikoa

Elvira, berrikuntza eta tradizioa osagai nagusi dituen istorio gastronomikoa

Harategi-urdaitegi txiki bat izatetik, gaur egun hamar establezimendu inguru ditu etxean egingo liratekeen moduan prestatutako produktuak saltzeko, online dendan ere saltzen direnak.

Lorra,  lau  hamarkada  inguru  Bizkaiko  nekazaritzako  elikagaien  kooperatibismoaren  funtsezko  zutabe  gisa 
31/03/2025 Berrikuntza

Lorra, lau hamarkada inguru Bizkaiko nekazaritzako elikagaien kooperatibismoaren funtsezko zutabe gisa 

Gaur egun, erakundearen lehentasuna zahartutako sektore honetako erretiroak ordezkatzea da, belaunaldi-erreleboaren bidez. 

Egin  ezazu  prestakuntza-plana  zure  enpresan  Gaitasun  Digitalen  programarekin

Egin ezazu prestakuntza-plana zure enpresan Gaitasun Digitalen programarekin

«Gaitasun Digital Profesionalak» programaren edizio berriak 2 milioi euroraino igo du bere aurrekontua, euskal enpresen lehiakortasuna sustatzen jarraitzeko helburuarekin, langileen prestakuntza indartuz.

NudgeXperience  Bilbon:  CX  eta  Portaera  Zientzien  ekitaldia
28/03/2025 Berrikuntza

NudgeXperience Bilbon: CX eta Portaera Zientzien ekitaldia

Zuzendariei eta gerenteei, Cx-eko arduradunei eta berrikuntza eta marketineko profesionalei zuzendua

Wake  Up!  Albiste  ekintzaile  batzuk  sarean  250324
28/03/2025 Up Euskadi

Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean 250324

Euskadiko talentu ekintzaile guztia. Wake up! -ek komunikabide eta sareko blog desberdinek argitaratutako albisteen hautaketa txiki bat egunero partekatzen du Linkedinen: ideiak, proiektuak, negozioak, startupak, enpresak etab.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.