Zibersegurtasuneko Euskal Zentroa Zibersegurtasuneko Foro Nazionalean sartu da
- Hala, BCSC eta Euskadi zibersegurtasun-sektorearen garapenari buruz hartuko diren Estatuko erabaki guztien erdigunean kokatu dira
- Euskal zentroko zuzendari Javier Diéguez hautatua izan da “Industria eta I+G+B bultzatzeko” taldeko kide izateko
Zibersegurtasuneko Euskal Zentroa (BCSC) Zibersegurtasuneko Foro Nazionalean (FNCS) sartu da. FNCS-ren barruan daude, besteak beste, gizarte zibileko kideak, sektore pribatuko ordezkariak, aditu independenteak eta sektorearekin erlazionatutako hainbat elkarte eta organismo, eta bere helburua da ekimenak proposatzea Segurtasun Nazionaleko Kontseiluari eta sinergia publiko-pribatuak sortzea. Hala, BCSC eta Euskadiko zibersegurtasunaren ekosistema zibersegurtasun-sektorearen garapenari buruz hartuko diren Estatuko erabaki guztien erdigunean kokatu dira. Momentuz, BCSC da bere izenean parte hartuko duen autonomia mailako zibersegurtasun-zentro bakarra, eta bere ahotsak aukera abantailatsuak sortuko ditu sektoreko tokiko industriarentzat.
Zibersegurtasuneko Foro Nazionala joan den uztailean sortu zen, eta une hartan bertan luzatu zion gonbidapena Zibersegurtasuneko Euskal Zentroari eta, zehazkiago, Javier Diéguez zuzendariari, “Industria eta I+G+B bultzatzeko” lantaldean parte hartzeko. Lantalde horren helburuak dira zibersegurtasuneko zerbitzuen eskaintza eta eskaera handitzea, zibersegurtasuneko industriak nazioarteko merkatuetan duen papera indartzea, zibersegurtasuna sustatzea ETEetan eta autonomoen artean, eta sektore publiko eta pribatuen arteko lankidetza bultzatzea zibersegurtasuna hobetzeko.
Euskadik zibersegurtasun-sektorean duen irudia indartu egingo da, zeren Javier Diéguezek ez ezik, gure ekosistemako agente talde handi batek (hala nola, Tecnalia, Ikerlan, Vicomtech, Mondragon Unibertsitatea, Countercraft eta OpenCloud Factory) ere parte hartuko baitu “Industria eta I+G+B bultzatzeko” lantalde horretan.
Horrez gain, badaude beste bi lantalde FNCS-ren barruan: “Zibersegurtasunaren kultura”, zeinetan parte hartzen duen Ingecom euskal enpresak eta “Prestakuntza, Gaikuntza eta Talentua”, zeinetan parte hartzen duen Xabier Mitxelenak (CyBasque-ko presidenteak).
Euskadi, Estatuko erreferentzia zibersegurtasunaren garapenean
Euskadik, BCSCren eta Eusko Jaurlaritzako sail desberdinen eskutik, esperientzia aski frogatua du zibersegurtasun-sektorearen garapenean. Foroaren eta haren baitako lantaldeen sorkuntzarekin batera iritsi den aukera hau baliagarri izango da urtetan zehar metatutako ezagutza eta esperientzia balioan jartzeko, batik bat, BCSCren misioa ongien islatzen duen arloan, alegia, Industria eta I+G+B bultzatzeari dagokion esparruan.
Gainera, Eusko Jaurlaritzaren babes instituzionala aukera paregabea da tokiko enpresa eta erakundeek ordezkaritza bat izan dezaten, aukera gehiago egon dadin euren ahotsa entzunarazteko eta euren ekarpenak modu zuzenagoan babestu daitezen.
Estatuko Zibersegurtasun Estrategia Nazionala
2019ko apirilaren 30ean Estatuko Zibersegurtasun Estrategia Nazionala argitaratu zen (PCI/487/2019 Agindua) EAOn, Segurtasun Nazionaleko Kontseiluak onartu ondoren. Bertan adierazten da zein jarrera duen Espainiak zibersegurtasunaren kontzepzio berriaren inguruan Segurtasun Nazionaleko Politikaren esparruan. Estrategia hori 2013an sortu zen, ziberespazioaren desafioari aurre egiteko eta, era berean, zibersegurtasun nazionalaren gobernantza-eredua diseinatzeko. Hain da garrantzitsua, ezen Estatuko ziber sektoreko enpresa talde eta organismo publiko garrantzitsu guztiek baitute ordezkaritza Foro honetan.
Lotutako albisteak

GAIAk IKT sektorearen prestakuntza-beharren diagnostikoa egin du eta merkatuaren eskaerei erantzuteko prestakuntza-ibilbideak garatu ditu
GAIAk azpimarratu duenez, sektoreko eta gobernuko erakundeen, sozietate publikoen eta hezkuntza-sistemaren parte-hartzea funtsezkoa izan da azterlanari balio erantsia emateko

Senvia Systems-ek beste enpresa batzuk gidatzen ditu haien sustapenean eta eraldaketa digitalean
Iaz sortutako enpresa gipuzkoarrak sistemetan, komunikazioetan eta zibersegurtasunean oinarritutako IT zerbitzuak eta aholkularitza eskaintzen ditu.

Europako ordezkaritza bat etorri da Euskadira industria teknologiko kuantikoaren lider izateko bertako estrategia hobeto ezagutzeko
Finlandia, Grezia, Italia eta Espainiako ordezkariak izan dira Euskadin Europako QUANTUM+ proiektuan aurrera egiteko. GAIA klusterra da proiektuaren kideetako bat, eta helburu du teknologia kuantikoei buruzko ibilbide eta prestakuntza-plataforma bat garatzea goi-mailako hezkuntzako ikasleentzat, irakasleentzat eta enpresa teknologikoetako profesionalentzat

Akting, gizarteari balioa emateko teknologia
Gipuzkoako enpresak euskarri desberdinetarako aplikazioak garatzen ditu eta digitalizazioaren, datuen analisiaren eta prozesuen optimizazioaren aldeko apustua egiten du.

Elvira, berrikuntza eta tradizioa osagai nagusi dituen istorio gastronomikoa
Harategi-urdaitegi txiki bat izatetik, gaur egun hamar establezimendu inguru ditu etxean egingo liratekeen moduan prestatutako produktuak saltzeko, online dendan ere saltzen direnak.

Egin ezazu prestakuntza-plana zure enpresan Gaitasun Digitalen programarekin
«Gaitasun Digital Profesionalak» programaren edizio berriak 2 milioi euroraino igo du bere aurrekontua, euskal enpresen lehiakortasuna sustatzen jarraitzeko helburuarekin, langileen prestakuntza indartuz.

Adimen artifiziala, blockchaina eta zibersegurtasuna izango dira Elkargiko 35. Enpresa Topaketaren erdigunean
Ekitaldia apirilaren 10ean izango da Donostiako Kursaal Jauregian

% 64 egin dute gora Eusko Jaurlaritzak SPRIren bitartez antolatutako IKT arloko prestakuntzara joandakoek
Enpresa Digitala ekimena 3 lurraldeetako bost gune fisikotan eskaintzen da eta ireki den azkena Ezkerraldekoa izan da, Abantoko campusean

Irudi B2B: 7 urte marketin digital industriala aztertzen bere blogaren bidez
Bere blogaren helburua: ezagutza erabilgarria partekatzea, industriak kanal digitalaren potentziala ahalik eta gehien aprobetxa dezan.

SOC-Ek bere kokapen zientifiko-teknologikoa sendotu nahi du esparru aeroespazialean
Bizkaiko konpainiak Etherneten oinarritutako komunikazio-soluzioak eskaintzen dizkie Airbus, Boeing, Lockheed Martin edo Blue Origin bezalako bezeroei, eta sektore horretara bideratutako Time-Sensitive Networking (TSN) komunikazio ziberseguruetarako I+G proiektu handi batean murgilduta dago.