“Praktika onak: Euskara Lanean” jardunaldia BasquePro Elkargoak Euskaraz-en eskutik
Basque Pro Elkargoak Euskaraz-en eskutik Praktika onak: Euskara lanean onlineko jardunaldia egin da gaur. Euskararen erabileraren normalizazio bidean industriako, gizarte ekintzako eta justizia arloko hiru esperientzia ezagutzeko aukera izan dute parte hartzaileek.
Andoainen kokatutako Plastigaur enpresaren ordezkariek, euren Euskara Plana 2020-2024 egiteko egindako ibilbidearen berri eman dute, prozesua aurrera emateko Zuzendaritzaren babesa eta bultzada ez ezik, langileen inplikazioa ere ezinbestekoa izan dela azpimarratuz.
Euskadiko Birgizarteratze Institutuaren ordezkariak bere aldetik, azaldu du nola 2015ean egin zuen erakundeak bere lehen Euskara Plana eta ordutik hona euskararen erabilera sustatzeko egindako jardunak eta praktika onak azaldu du.
Jaime Elias abokatuak azkenik, Euskadiko epaitegietan euskarak egoera “ez normalizatua” bizi duela nabarmendu du, ezinezkoa dela kausa-judizial bat %100ean euskaraz hasi eta amaitzea eta testuingurua ez dela lagungarria, izan ere epaile, fiskal, idazkari, letratu etabarrek ez baitute espainiera ez den beste hizkuntza bat ezagutzeko derrigortasunik.
Nahiz eta hiru esparru desberdin izan, hiruak bat etorri dira lankidetzaren garrantzia azpimarratzerakoan.
Basque Pro Elkargoak Euskaraz-ek antolatutako laugarren jardunaldia izan da, Elkargo Ekin ekimenaren barruan, hain zuzen ere elkarte profesionalek euskaraz aritzeko sortutako topagunearen barruan.
Lotutako albisteak

Lorra, lau hamarkada inguru Bizkaiko nekazaritzako elikagaien kooperatibismoaren funtsezko zutabe gisa
Gaur egun, erakundearen lehentasuna zahartutako sektore honetako erretiroak ordezkatzea da, belaunaldi-erreleboaren bidez.

IndeusBerri: Industria eta Euskararen plaza
Gaur albiste dira Arabako Enpresen Foroa, ETEKIN Topaketa, Nortasuna Sarean jardunaldia eta Mekanika kuantiko.

NudgeXperience Bilbon: CX eta Portaera Zientzien ekitaldia
Zuzendariei eta gerenteei, Cx-eko arduradunei eta berrikuntza eta marketineko profesionalei zuzendua

Innobideak Prestakuntza prestatu zure lantaldea balioan lehiatzeko eta ez prezioan
Euskadiko ETEen % 60k berrikuntzaren alde egiten du, baina gehienek kostua murrizteko edo kalitatea hobetzeko egiten dute eta ez dute benetako abantaila lehiakorra sortzen merkatuan. Alabaina, berrikuntza ez da etorkizunean mantentzeko tresna soila, etorkizunean liderra izateko estrategia baizik. Horretarako, gakoa teknologia ez ezik, pertsonak, estrategia eta egokitzeko gaitasuna ere badira.

Utilmaik tresna industrial aurreratuak diseinatzen ditu ekoizpen industriala optimizatzeko
Bizkaiko enpresak berrikuntza eta ezagutza teknikoa uztartzen ditu funtsezko sektoreetan mekanizazio-prozesuak hobetzeko, hala nola garraioan, makineria astunean eta aeronautikan.