Materialen Zientzia eta Teknologiaren Kongresurako lanak aurkezteko epea zabalik dago eta parte hartu nahi duen orok ekainaren 25erako bidali beharko du bere lana mzt2020@tecnalia.com helbidera. Lanok, antolatzaileek ezarritako baldintzak bete behar dituzte.
Aurtengoa izango da MZT Kongresuaren 5.edizioa eta hasieratik finkatutako helburuari eusten dio topaketak: Euskal Herriko ekoizpen zientifikoaren zein teknologia berrien erakustoki izatea; edizio honetan helburu berri bat gehitu da: Euskal Herritik kanpo dauden ikertzaile euskaldunak erakartzea. Horrekin batera, bi jarduera horien bat-egitearen eta material berriekin egindako produktuen zein prozesu berritzaile eta adimentsuen sorrerarako behatoki ere izan nahi du.
MZT Kongresua azaroaren 29 eta 30ean egingo da, EHUren Bizkaia Aretoan, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sareko talde osoak egiten duen lana ikusgai egiteko asmoarekin.
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?