INDUSTRIA HOBEA
ADIMEN ARTIFIZIAL APLIKATUAREN PROGRAMA ETA DATUAREN EKONOMIA 5.000.000 €
SUSPERTZE, ERALDAKETA ETA ERRESILIENTZIA PLANA -EUROPAR BATASUNAK FINANTZATUA – «NEXTGENERATIONEU»
Deskribapena/Helburua
Euskadiko Autonomia Erkidegoko enpresetan Adimen Artifizialean oinarritzen diren merkataritza-zerbitzu eta/edo -soluzioak aplikatzeko proiektuak bultzatzea, Euskadin teknologia horren eskaintza eta eskaria aktibatzeko aukera ematen dutenak, enpresen lehiakortasuna hobetzea lortzeko. Era berean, datuen kudeaketa estrategikoaren esparruan, Adimen Artifizialean oinarritutako soluzioen ezarpena bizkortzea helburu duten proiektuak babestuko dira.
Adimen Artifizialean oinarritzen diren merkataritza-zerbitzu eta/edo -soluzioak aplikatzeko proiektuak, bai eta Datuaren Estrategiarekin lotutako proiektuetarako ere, halaber, enpresa eskatzaileei beren datu-azpiegiturak prestatzeko aukera ematen dieten proiektuak, ondoren Adimen Artifizialeko proiektuak egin ditzaten. Adimen artifizialean oinarritzen diren merkataritza-zerbitzu eta/edo -soluzioak aplikatzearekin zerikusia izan beharko dute. Adimen artifizialeko algoritmiaren erabilera egiaztatu beharko dute honako eremu hauetan, besteak beste: machine learning, deep learning, ikuspen artifiziala.
Onuradunak
Pertsona fisiko eta juridikoak, enpresa-jarduera egiten dutenak, enpresaren tamaina gorabehera. Jarduera-zentroa izan beharko dute EAEn, eta bertan egingo dute dirulaguntza
jasoko duen jarduera.
2025eko deialdiaren zenbatekoa
5.000.000 €
Argitaratzeko aurreikusten den data
2025eko iraila (zabalik).
Laguntzaren antolaera
Ondoz ondoko ebazpena.
Zuzendaritza arduraduna
Eraldaketa Digitala eta Ekintzailetza SPRI taldearen laguntzarekin batera.
Informazio gehiago:
www.spri.eus/inteligenciaartificial/
INDUSTRIA DIGITALA PROGRAMA
7.500.000 €
Deskribapena/Helburua
ETEetan Produkzio- eta kalitate-prozesuak automatizatu eta monitorizatzeko, prozesu tekniko eta administratiboak automatizatzeko, proiektuak kudeatzeko, Business Intelligence bidez datuak analizatzeko, biltegia kudeatzeko sistemak erabiltzeko, eraginkortasun energetikorako, merkataritza elektronikorako, bezeroak kudeatzeko eta epe luzeko datuak gordetzeko zerbitzuak ezartzeko ebaluazioa egiteko eta EIKTak aukeratzeko diagnostikoa edo EIKTen ezarpena lantzen duten proiektuak laguntzea..
Onuradunak
Mota guztietako enpresak.
2025 deialdiaren zenbatekoa
7.500.000 €
Argitalpenaren gutxi gorabeherako data
2025eko martxoa.
Laguntzaren artikulazioa
Norgehiagoka.
Zuzendaritza arduraduna
Eraldaketa Digitala SPRI taldearen laguntzarekin batera.
Informazio gehiago:
www.spri.eus/industriadigitala/
ENPRESA ZIBERSEGURTASUNEKO PROGRAMA 4.500.000 €
Deskribapena/Helburua
Enpresetan zibersegurtasuna bultzatzea, enpresen babes, zibersegurtasun eta erresilientzia maila nabarmen handitzen lagunduko duten proiektuak babestuz. Proiektu-tipologia batzuk:
- IT/OT sareen segmentazioa. Arkitektura seguruak diseinatzea eta gauzatzea.
- OT urruneko sarbideak sekurizatzea.
- Zibersegurtasun auditoriak.
- Segurtasuneko plan zuzentzaileak.
- Langileak kontzientziatzeko eta/edo gaitzeko ekimenak.
- Perimetroko segurtasun-gailuak eta beste gailu batzuk monitorizatzea (Switch, sondak, Appliances, firewalls, PLCs, EDRs, etab.).
- Erantzun-planak, berreskuratze-planak, negozioaren jarraitutasun-planak, etab.
- Enpresen zibersegurtasun maila nabarmen handitzen laguntzen duten beste proiektu batzuk.…
Onuradunak
Mota guztietako enpresak.
2025eko deialdiaren zenbatekoa
4.500.000 €
Argitalpenaren gutxi gorabeherako data
2025ko apirila.
Laguntzaren artikulazioa
Ondoz ondoko ebazpena
Zuzendaritza arduraduna
Eraldaketa Digitala SPRI taldearen laguntzarekin batera.
Informazio gehiago:
www.spri.eus/ciberseguridadindustrial/
SOC-AK ETA ZIBER ARLOKO ZIURTAPEN PROGRAMAK 3.696.389 €
SUSPERTZE, ERALDAKETA ETA ERRESILIENTZIA PLANA -EUROPAR BATASUNAK FINANTZATUA – «NEXTGENERATIONEU»
Deskribapena/Helburua
Programaren xedea da EAEn jarduera duten enpresa txiki eta ertainen (pertsona fisikoak eta/edo juridikoak) zibersegurtasuna nabarmen hobetzen laguntzen duten proiektuak sustatzea.
Programak bi laguntza-lerro ditu:
1. LERROA: SOC zerbitzua enpresa txiki eta ertainetan: helburua da segurtasun-eragiketen zentroen (aurrerantzean SOC, ingelesezko izenagatik) zerbitzuak
kontratatzen laguntzea EAEn jarduera duten enpresa txiki eta ertainetan.
2. LERROA: Pentesting-zerbitzua eta ziurtagiriak enpresa txiki eta ertainetan: helburua da EAEn jarduera duten enpresa txiki eta ertainen proiektuen fase guztietan laguntzea, egokitze-lanak egiteko edo ziurtagiri bat lortzeko xedea dutenean, zibersegurtasuneko arau, eskema edo estandar baten baitan.
Onuradunak
EAEn jarduera duten ETEak (pertsona fisiko eta/edo juridikoak, Batzordearen 2003ko maiatzaren 6ko 2003/361/EE Gomendioaren arabera).
2025eko deialdiaren zenbatekoa
3.696.389 €
Argitalpenaren gutxi gorabeherako data
2025eko urria (zabalik).
Laguntzaren artikulazioa
Ondoz ondoko ebazpena
Zuzendaritza arduraduna
Eraldaketa Digitala SPRI taldearen laguntzarekin batera.
Informazio gehiago
www.spri.eus/socsycertificacionesenciber/
KLOUD PROGRAMA 2.000.000 €
Deskribapena/Helburua
Enpresei laguntzea ekipoak migra ditzaten beren gela teknikoetatik eta CPD pribatuetatik KLOUDen eskaintzen diren kanpoko instalazioetara, zibersegurtasuna, eraginkortasuna eta zerbitzua hobetzeko.
Onuradunak
Mota guztietako enpresak.
2024ko deialdiaren zenbatekoa
2.000.000 €
Argitaratzeko aurreikusten den data
2025eko apirila.
Laguntzaren antolaera
Ondoz ondoko ebazpena.
Zuzendaritza arduraduna
Eraldaketa Digitala SPRI Taldearen laguntzarekin.
Informazio gehiago:
www.spri.eus/kloud/
SMART INDUSTRY ETA TEKNOLOGIA KUANTIKOEN PROGRAMA 3.700.000 €
Deskribapena/Helburua
Helburua da hornitzaile teknologikoetatik enpresa industrialetara teknologia transferitzeko ikerketa industrialeko nahiz garapen esperimentaleko proiektuei laguntzea, fabrikazio aurreratuari aplikatutako EIKTen eta 5G arloan, demostrazio efektua eduki eta, horri esker, EIKTetan garatutako I+G proiektuen emaitzak merkatura azkarrago transferitu ahal izateko. Eta teknologia kuantikoen proiektuei laguntzea.
Onuradunak
Pertsona fisiko eta juridikoak, enpresa-jarduera egiten dutenak, enpresaren tamaina gorabehera. Jarduera-zentroa izan beharko dute EAEn, eta bertan egingo dute dirulaguntza jasoko duen jarduera..
2025eko deialdiaren zenbatekoa
3.700.000 €
Argitaratzeko aurreikusten den data
2025eko apirila.
Laguntzaren antolaera
Ondoz ondoko ebazpena.
Zuzendaritza arduraduna
Eraldaketa Digitala SPRI taldearen laguntzarekin batera.
Informazio gehiago:
www.spri.eus/smartindustry/
EUSKADIKO ENPRESEN KONEKTAGARRITASUNERAKO PROGRAMA 200.000 €
SUSPERTZE, ERALDAKETA ETA ERRESILIENTZIA PLANA -EUROPAR BATASUNAK FINANTZATUA – «NEXTGENERATIONEU»
Deskribapena/Helburua
Banda zabal ultralasterreko sareak, kokaleku dituzten industrialde edo eremu geografikoetan komunikazio elektronikoen operadoreen telekomunikazio-azpiegiturak falta direlako, zerbitzu horiek kontratatzeko aukerarik ez duten EAEko enpresetara helaraztea.
Onuradunak
Programa honetan jasotako laguntzak eskuratu ahal izango dituzte Kode Zibilaren 396. artikuluan eta Jabetza Horizontalari buruzko uztailaren 21eko 49/1960 Legean ezarritako jabetza horizontalaren araubidearen mende dauden edozein tamainatako enpresek eta
baita jabe-erkidegoek ere.
2025eko deialdiaren zenbatekoa
200.000 €
Argitaratzeko aurreikusten den data
2025eko maiatza.
Laguntzaren antolaera
Ondoz ondoko ebazpena.
Zuzendaritza arduraduna
Eraldaketa Digitala SPRI taldearen laguntzarekin batera.
Informazio gehiago
www.spri.eus/conectividadempresasvascas/
IKANOS GAITASUN DIGITAL PROFESIONALEN ZERBITZUA 2.000.000 €
Deskribapena/Helburua
EAEko enpresetan “Gaitasun Digital Profesionalen” IKANOS Sistemaren ezarpenari bultzada, enpresen lehiakortasuna eta pertsonen garapen profesionala hobetzeko. IKANOS Eusko Jaurlaritzaren ekimen bat da, Europako Batzordearen DigComp kontzeptu-esparruan oinarritua dagoena.
Programak aholkularitza espezializatua, indibidualizatua eta doakoa ematen die, beren plantilletako pertsonen konpetentzia digitalak diagnostikatzeko, ebaluatzeko eta hobetzeko proposamenak egiteko, beren profil profesional digitaletan aurrera egiteko aukera izan dezaten.
Onuradunak
Enpresa-jarduera egiten duten pertsona fisikoak eta juridikoak, enpresaren tamaina edozein izanik ere. Euskal Autonomia Erkidegoan jarduera-zentro bat eduki beharko dute, eta bertan egingo dute diruz lagundu daitekeen jarduera.
2025eko deialdiaren zenbatekoa
2.000.000 €
Argitaratzeko aurreikusten den data
2025eko otsaila.
Laguntzaren antolaera
Ondoz ondoko ebazpena.
Zuzendaritza arduraduna
Eraldaketa Digitala eta Ekintzailetza SPRI taldearen laguntzarekin batera.
Informazio gehiago:
www.spri.eus/ikanos/
ZIBERSEGURTASUNERAKO KONPETENTZIA DIGITAL PROFESIONALEN PROGRAMA 2.000.000 €
SUSPERTZE, ERALDAKETA ETA ERRESILIENTZIA PLANA -EUROPAR BATASUNAK FINANTZATUA – «NEXTGENERATIONEU»
Deskribapena/Helburua
EAEko enpresetan Zibersegurtasuneko Gaitasun Digital Profesionalen IKANOS Sistemaren ezarpena bultzatzea, enpresen lehiakortasuna hobetzeko, pertsonen zibersegurtasuneko konpetentzia digitalak IKANOS teknologiaren bidez bultzatuz eta edozein tamaina eta jarduera ekonomikotako enpresentzako aholkularitza espezializatuko zerbitzu baten bidez ezarriz. IKANOS Eusko Jaurlaritzaren ekimena da, Europako Batzordearen DigComp kontzeptuesparruan oinarrituta.
Programak aholkularitza espezializatua, indibidualizatua eta doakoa ematen du, beren plantilletako pertsonen zibersegurtasuneko gaitasun digitalak diagnostikatzeko, ebaluatzeko eta hobetzeko proposamenak egiteko, profil profesional digitaletan aurrera egin ahal izateko.
Onuradunak
Enpresa-jarduera egiten duten pertsona fisiko eta juridikoak, enpresaren tamaina eta sektorea edozein izanda ere. EAEn jarduera-zentro bat izan beharko dute, eta bertan egingo dute diruz lagundu daitekeen jarduera.
2025eko deialdiaren zenbatekoa
2.000.000 €
Argitaratzeko aurreikusten den data
2025eko ekaina.
Laguntzaren antolaera
Ondoz ondoko ebazpena.
Zuzendaritza arduraduna
Eraldaketa Digitala SPRI taldearen laguntzarekin batera.
Informazio gehiago
www.spri.eus/ikanos_ziber/