IK4-Idekok prozesu automatizatuen garapenean duen esperientzia partekatu du konpositeak garatzeko
Industriak material arinagoak, zurrunagoak eta erresistentzia handiagokoak behar ditu aire bidezko garraioa eta trenbide-industria bezalako sektoreetarako, energia-eraginkortasuna eta ingurumenarekiko errespetua areagotzeko.
Ikerketa esparru honen barruan, IK4-Ideko euskal zentro teknologikoa, karbono-zuntzetik abiatuta konpositeak fabrikatzeko prozesu automatizatu berrien garapenean espezializatu da, aeronautika sektoreko pieza estrukturalen manufakturarako.
Esparru honetan eman dituen azken aurrerapausoak partekatzeko, joan den astean, erakundeak material konposatuek garraioan eskaintzen dituzten abantailei buruzko jardunaldi batzuetan parte hartu zuen Valentziako Aimplas zentro teknologikoan.
IK4-IDEKO zentro teknologikoaren espezializazio ildoak
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?