55 euskal enpresa izango ditu partaide sektore eolikoaren Europa mailako ekitaldirik garrantzitsuena
Euskal sektore eolikoak ezagutzera emango ditu bere gaitasun industrial eta teknologikoak, BECen martxoaren 20tik 22ra bitartean egingo den “WindEurope Annual Event Bilbao 2024” ekitaldian. Euskadiko Energia Klusterrak antolatutako “Wind Energy Basque Country” markapeko stand bateratuan parte hartuko duten 45 enpresez gain, beste 10 enpresak stand propioa izango dute mundu osoko 12.000 profesional baino gehiago bertaratzea espero den sektore eolikoaren Europa mailako ekitaldirik garrantzitsuenean.
WindEurope annual event 2024 ekitaldiko bisitariek bertatik bertara ezagutu ahal izango dituzte enpresen standetan azkenaldiko produktu eta garapen teknologikorik berrienak. Euskadiko Energia Klusterrak “INDUSTRY FOR THE WIND ENERGY” mezu nagusia duen stand propioa izango du.
WindEurope annual event 2024 delakoaren testuinguruan, Euskadiko Energia Klusterrak zenbait jardunaldi tekniko eta “side event” antolatuko ditu, Euskadiko balio-kate eolikoa osatzen duten enpresen garrantzia aldarrikatzeko, hauen gaitasun teknologikoa, lehiatzeko posizionamendua eta nazioarteko merkatuetan duten presentzia zabala nabarmenduz. Era berean, Euskadiko Energia Klusterrak eta Basque Trade & Investment-ek B2B bilera-gunea prestatu dute B2Match tresnaren bidez, ekitaldira bertaratuko diren nazioarteko ordezkaritzetako enpresei bertan parte hartzeko aukera emanez.
Ekitaldiak talentu-programa bete-betea ere izango du 3 egunetan, WindEurope-k sustatuta, sektoreko enpresetan sartzeko interesa duten ikasle eta profesional gazteentzat. Euskadiko Energia Klusterra da programaren babesle bakarra, eta eginkizun nabarmena izango du programatutako jardueretan. Aipatzekoak dira ostiralean, hilak 22, Euskadiko Energia Klusterreko enpresen standetara 300 ikaslerentzat antolatuko diren bisita gidatuak.
Lotutako albisteak

Tecoplasek plastiko teknikoen eraldaketan erreferentzia gisa sendotzea du helburu
Bizkaiko enpresak industria-sektorerako eta uren tratamenduko sektorerako lantzen du material hori, eta akuikultura- edo elikagaigintza-sektoreetan duen posizioa handitzea esploratzen ari da.

Euskadik energia eolikoan duen gaitasuna erakutsi du WindEurope 2025 azokan
Euskal parte-hartzeak ordezkaritza zabala bildu du Wind Energy Basque Country stand bateratuan, 17 enpresa eta erakunde hauei abian dituzten soluzioak eta teknologiak ezagutzeko aukera emanez

Haizelur, nazioartekotzearen aldeko apustua egiten duen doitasun-mekanizazioaren arloko Debako ETEa
Enpresaren esportazioek SPRI Taldearen zibersegurtasuneko programaren dirulaguntza jaso dute eta negozioaren % 35era iritsi dira dagoeneko

Pradales Lehendakaria: “Gure Plan Industriala europar jarraibideekin lerrokatzen ari gara”
"Euskadi eragile garrantzitsua izan daitekeelako eta izan behar duelako prozesu horretan”

Euskadik bere automobilgintza sektoreko industria indartuko du errepideko garraioaren deskarbonizazio adimendunerako laguntza-programa berri batekin
Eusko Jaurlaritzak "Emisio Txikiagoko Ibilgailuak" laguntza-programa aurkeztu du Industriaren Defentsarako Taldearen baitan, euskal automobilgintzaren sektoreak egungo muga-zergen gerraren testuinguru globalean dituen erronkei erantzuteko

Euskadik bere aurrerapena sendotu du ingurumenaren babesean, airearen kalitatean eta isurketen murrizketan hobekuntza nabarmenak eginez, Ingurumen-koiunturari buruzko 2024ko txostenaren arabera
Euskadiko airearen kalitatea nabarmen hobetu da, zeren 2023ko egunen ia % 91k kalitate "ona" edo "oso ona" izan baitute

TECH friendly-k plangintza estrategikoa eta hiri-inguruneen eraldaketa digitala eta fisikoa uztartzen ditu
Bizkaiko enpresa hiriaren garapenean eta tokiko administrazio publikorako aholkularitza teknologikoan aritzen da.

Lansolar Ingenieros, bi hamarkada inguru abangoardiako irtenbideak eskaintzen trantsizio jasangarriagoa bultzatzeko
Bizkaiko enpresak hidrogenoarekin lan egiten hastea du helburu datozen hilabeteetan, energia fotovoltaikoa biltegiratzeko sistema gisa.

Euskadik Brasilgo itsas-sektore eolikoko erakunde nagusiak hartu ditu hango merkatuaren garapena bultzatzeko misioan
Flanders Investment & Trade eta Euskadiko Energia Klusterraren lankidetzaz antolatutakoa

Mikel Jauregi sailburuak eta PepsiCo-ko presidenteordeak enpresak Etxabarri-Ibiñako instalazioa “zero emisioko” munduko lehena izateko egin duen apustua aztertu dute
Elikagaien eta edarien multinazionalak Arabako Parke Teknologikoan instalatu du bere Hub Digital Globalaren zati bat, datuetan eta adimen artifizialean espezializatua.