Abian da OSIRIS, konposatu eta plastiko konplexuetan ekonomia zirkularra bultzatzeko proiektua
2021aren amaieran eman ditu lehen urratsak OSIRISek. Konposatuen eta material plastiko konplexuen ekonomia zirkularrerako teknologien garapenean zentratutako proiektu da, merkatura bideratutako balio erantsi handiko azpiproduktuak sortzea helburu duena. Lortu nahi diren irtenbideen bidez, ekimenak esparru horretako nazioko eta nazioarteko erreferente bihurtu nahi du.
Proiektuaren buru eta Basque Research & Technology Alliance (BRTA) erakundeko kide den Gaiker euskal zentro teknologikoarekin batera, Aimplas, Aitex eta Cidaut zentroek ere parte hartzen dute. Laurek hiru urtez (2021-2023) material mota horien birziklatze-prozesuaren errentagarritasuna hobetzeko teknologiak sortzen lan egingo dute, industria-sarera inportatu daitezkeen irtenbideak emanez. Horrela, ekimenak material plastiko horien zikloa ixten laguntzen du, Gaikerren arabera, “benetako ekosistema zirkularra lortzeko lehentasuna izaten jarraitzen duen gaia, alegia”.
Horretarako, hondakinak baloratzeko prozesuko balio-kate osoa hartzen duten hiru jarduera-ardatz ezarri dira. Lehenengoa konposatuak eta plastiko teknikoak birziklatzeko teknologiak garatzean datza; bigarrena, bitarteko produktuak balorizatzean; eta hirugarrena, tarteko produktuak azken produktuetan prozesatzean.
OSIRISen gauzatzearen ondorioz, prototipo eta erakusle batzuk garatuko dira, produktua ez ezik, prozesuak, tresnak eta teknologiak ere barne hartuko dituztenak; adibidez, Gaikerretik aurreratu dutenez, material konposatu/plastiko konplexuak bereizteko teknologien erakusleak; ebaketa, birrinketa eta fragmentazio prozesu berrien erakusleak; birziklapen kimiko, termiko eta biologikoko prozesuenak; 3D inprimaketa-filamentuenak; edo plastikoak eta konposatuak moldekatzeko teknologiak erabilita, lehengai birziklatutik abiatutako produktuaren erakusleak.
SPRI Taldea RIS 3 Euskadi estrategia abian jartzen duen eragileetako bat da, energiaren, fabrikazio aurreratuaren, bio-osasunaren eta nanozientziaren arloetan espezializazio adimenduna bultzatzeko. Informazio gehiago hemen.
Lotutako albisteak

Pradales Lehendakaria: “Gure Plan Industriala europar jarraibideekin lerrokatzen ari gara”
"Euskadi eragile garrantzitsua izan daitekeelako eta izan behar duelako prozesu horretan”

Euskadik bere automobilgintza sektoreko industria indartuko du errepideko garraioaren deskarbonizazio adimendunerako laguntza-programa berri batekin
Eusko Jaurlaritzak "Emisio Txikiagoko Ibilgailuak" laguntza-programa aurkeztu du Industriaren Defentsarako Taldearen baitan, euskal automobilgintzaren sektoreak egungo muga-zergen gerraren testuinguru globalean dituen erronkei erantzuteko

Euskadik bere aurrerapena sendotu du ingurumenaren babesean, airearen kalitatean eta isurketen murrizketan hobekuntza nabarmenak eginez, Ingurumen-koiunturari buruzko 2024ko txostenaren arabera
Euskadiko airearen kalitatea nabarmen hobetu da, zeren 2023ko egunen ia % 91k kalitate "ona" edo "oso ona" izan baitute

TECH friendly-k plangintza estrategikoa eta hiri-inguruneen eraldaketa digitala eta fisikoa uztartzen ditu
Bizkaiko enpresa hiriaren garapenean eta tokiko administrazio publikorako aholkularitza teknologikoan aritzen da.

Lansolar Ingenieros, bi hamarkada inguru abangoardiako irtenbideak eskaintzen trantsizio jasangarriagoa bultzatzeko
Bizkaiko enpresak hidrogenoarekin lan egiten hastea du helburu datozen hilabeteetan, energia fotovoltaikoa biltegiratzeko sistema gisa.