Agaleus eta Aludium aluminioaren ke-hautsen balorizazioa ikertzen ari dira, industria kimikorako eta eraikuntzarako karbono-aztarna txikiko materiala lortzeko
- Lortutako produktua karbono-aztarna txikiko materiala izango da, balio handiko produktuetarako lehengai gisa erabili ahal izango dena
- Proiektuari esker, hondakin bat baliabide bihurtu ahal izango da, zabortegi batean isurtzea saihestuko da, eta sistema bat ezarriko da prozesuaren segurtasuna eta erreaktibotasun handiko aluminiozko ke-hautsaren tratamendua bermatzeko
Agaleus eta Aludium aluminio-fabrikatzailea elkarlanean ari dira ikerketa industrialeko proiektu batean, teknologia digital eta adimendunak garatuz aluminioaren ke-hautsak balorizatzeko eta horien prozesuak hobetzeko. Ikerketari esker, Aludiumen aluminioa ekoizteko prozesuan ateratzen diren aluminioaren ke-hautsak modu seguruan balorizatu ahal izango dira, horien tratamendua eta prozesuaren segurtasuna hobetu ahal izango dira, eta balio handiko eta karbono-aztarna txikiko bigarren mailako material bat lortu ahal izango da eraikuntzarako eta industria kimikoaren sektorerako. Proiektua, KE-AL izenekoa, datozen 3 urteetan egikarituko da eta Agaleus da proiektuaren buru. Urtero karbono-aztarna txikiko 1.000 tonatik gora produktu lortzea da proiektuaren helburua.
Agaleusek eta Aludiumek 8 urte daramatzate elkarrekin lanean hondakin hori kudeatzeko. Lankidetza horren ondorioz, aluminioa fabrikatzeko prozesuaren karbono-aztarna murrizteko aukera identifikatu da proiektu hori martxan jarrita. KE-AL proiektuak enpresen arteko lankidetzarako bide berri bat ireki du tratamendu-prozesu berrien berrikuntzaren eta garapenaren esparruan.
Aludiumek aluminioaren produkzio-prozesuan urtean aluminiozko ke-hautsaren 1.100 eta 1.200 tona artean sortzen ditu. Proiektu honetan lortu nahi den hondakin tonako balorizazio-ratioa % 100 ingurukoa denez, ekimen honen irismena garrantzitsua izan daiteke lortutako produktuari dagokionez.
Negozio-eredu zirkular berriak
Euskadiko industriak aurrera egin behar du ekonomia zirkularrean, hondakinen sorrera minimizatuz eta berreskuratutako baliabide gehiago erabiliz. Horretarako, zirkulartasunean oinarritutako negozio-eredu berriak inplementatu behar dira, baliabide mineralak lehiakortasunez gutxiago ustiatzea, hondakinei bigarren bizitza ematea eta prozesuen karbono-aztarna murriztea ahalbidetuko dutenak. KE-AL proiektua bat dator helburu horiekin, eta 2030erako ZTBP planari eta Euskadiko eta Europako ingurumen-helburuei laguntzea du helburu.
Ke-hautsek aluminio-eduki handia dute, eta, horregatik, horien manipulazioak eta tratamenduak erreaktibotasun handia izan dezakete aluminioaren izaeraren arabera. Erreaktibotasun hori izango da, hain zuzen ere, proiektuak aztertuko duen alderdietako bat, eta horrekin batera, prozesuko etapa guztien segurtasuna bermatuko duen sistema bat ikertuko du. Horri esker, teknologia berritzaile berriak identifikatu ahal izango dira, produktuaren garraio-, biltegiratze-, tratamendu- eta bidalketa-etapak eta trazabilitatea bermeekin betetzea ahalbidetuko dutenak.
Azken emaitza karbono-aztarna txikiko produktu bat izango da, industria kimikoan erabiliko dena edo eraikuntza-materialetan gehigarri gisa gehituko dena. Lortutako produktuak ezaugarri interesgarriak izango ditu aluminio-edukia dela-eta, eta balio handiko produktuetarako lehengai gisa erabiliko da, hala nola porositate handiko produktuetarako. Horrez gain, hondakina zabortegira isurtzea saihestuko da, eta prozesuaren segurtasuna bermatuko duen sistema berri bat ezarriko da.
KE-AL industria-ikerketako proiektu lehiakorra da, Hazitek 2024 Programak (Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren Enpresen I+Gri laguntzeko programak) finantzatua. Agaleus Tratamendua, Aludium eta Tecnalia Fundazioak osatzen dute proiektuaren partzuergoa.
Lotutako albisteak

Ekisolarrek bere negozioa deskarbonizaziorantz hedatu nahi du
Gasteizen kokatuta dagoen enpresak SPRI Taldearen BDIH Konexio programaren laguntza jaso du eta estalki industrialetan energia fotovoltaikoa eskaintzen du.

Euskadi agenda 2030 sariak 60 erakunde aintzatetsi ditu, garapen jasangarriaren helburuekin duten konpromisoagatik
SPRIk eta Euskadiko Parke Teknologikoak konpromiso-diploma lortu dute

E&M Combustion-ek Chileko meatzaritza deskarbonizatzen laguntzen du hidrogenoa erabiliz, Sprilur-en Bildosola Poligonotik
Euskal ingeniaritzak hidrogenoaren errekuntzako I+G proiektu pilotu hau garatu du Chileko Gobernuarentzat.

Agua Embrujadak infusioen sektorea gama handiko alternatiba jasangarriekin irauli du
Arabako enpresak osagai naturalen eta prozesu iraunkorren aldeko apustua egin du, kalitate handiko teak eta infusioak eskaintzeko.

Araniak hazkundea bizkortu du berrikuntzaren, iraunkortasunaren eta eraldaketa digitalaren bidez
Konpainiak Ipar Amerikan duen presentzia sendotu eta merkatu estrategikoetan lidergoa berretsi du