Arantxa Tapia: “Green Deal bai, baina Net Zeroren kostua ezin da izan Europaren desindustrializazioa”
Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburu Arantxa Tapiak hizlari gisa parte hartu du Forum Europa: Tribuna Euskadik antolatutako solasaldian eta besteak beste, 2035ean errekuntza-motorren balizko debekuari eta horrek automobilgintzan izan dezakeen eraginari buruzko eztabaida izan du hizpide, eta, bereziki, Euskadik testuinguru horretan duen posizioa aztertu du. Ildo horretan, Green Deal-en lanean jarraitzearen alde egin du, “baina gure industrian oinarrituta”. “Net Zeroren kostua ezin da izan Europaren desindustrializazioa”, gaineratu du.
Automobilgintzaren sektoretik aldendu gabe, Tapiak sektoreak urteak daramatzan mehatxuetako bat aipatu du, fabrikazio-prozesuetan erdieroalerik ez egotea, alegia. Hala, Garapen Ekonomiko, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuak azaldu du nola prestatzen den Euskadi erdieroalerik gabeko balizko egoera berri bati aurre egiteko. “Erdieroaleak hornitzeko estrategiak Europaren apustua izan behar du, eta Euskadik modu aktiboan parte hartzen du estrategia horretan”, nabarmendu du.
Hala ere, material falta horrek automobilari bakarrik ez diola eragin zehaztu du. “Pandemiak utzi zigun eta Ukrainaren inbasioa areagotu zuen ikasgaia tokiko ekoizpena areagotzeko beharra da”, adierazi du.
Materiarik ezaz ari garela, Arantxa Tapiak elikaduraren alorrari ere heldu dio; izan ere, lehengai faltaz gain, zenbait elikagairen prezioek energia-kostuaren eta inflazio handiaren eragina izan dute. Sailburuak egoera hori errepasatu du, eta arazoari dagokionez eman beharreko urratsak aipatu ditu.
Halaber, solasaldian, Ingurumen sailburuak Euskadiren mendekotasun energetikoa izan du hizpide, bai eta hura murrizteko beharra ere, bai eta eraginkortasun energetikoaren eta energia berriztagarrien sorkuntzaren aldeko apustua ere. Ildo horretan, energia berriztagarria sortzeko dauden aukeretako batzuk eta etorkizunerako dauden aukerak deskribatu ditu. “Berriztagarrien aldeko apustua tokiko industrian oinarrituta egin behar da. Euskadik badu horretarako gaitasuna. Tokiko teknologia eta industria, eta pertzepzio berri batekin: parke eolikoekin eta fotovoltaikoekin inplikatutako herritarrak, energia emango dietelako, berdea, hurbila eta merkeagoa”, adierazi du.
Azkenik, Tapiak hondakinen gaia eta horiek balorizatzeko azpiegituren instalazioa aipatu ditu. Sailburuak azpimarratu du hondakinak izango direla etorkizuneko lehengaiak. “Eremu guztietan dibertsifikatu eta lan egin behar duen herri txikia gara. Ekonomia zirkularra, bai”, zehaztu du.
Lotutako albisteak

Pradales Lehendakaria: “Gure Plan Industriala europar jarraibideekin lerrokatzen ari gara”
"Euskadi eragile garrantzitsua izan daitekeelako eta izan behar duelako prozesu horretan”

Euskadik bere automobilgintza sektoreko industria indartuko du errepideko garraioaren deskarbonizazio adimendunerako laguntza-programa berri batekin
Eusko Jaurlaritzak "Emisio Txikiagoko Ibilgailuak" laguntza-programa aurkeztu du Industriaren Defentsarako Taldearen baitan, euskal automobilgintzaren sektoreak egungo muga-zergen gerraren testuinguru globalean dituen erronkei erantzuteko

Euskadik bere aurrerapena sendotu du ingurumenaren babesean, airearen kalitatean eta isurketen murrizketan hobekuntza nabarmenak eginez, Ingurumen-koiunturari buruzko 2024ko txostenaren arabera
Euskadiko airearen kalitatea nabarmen hobetu da, zeren 2023ko egunen ia % 91k kalitate "ona" edo "oso ona" izan baitute

TECH friendly-k plangintza estrategikoa eta hiri-inguruneen eraldaketa digitala eta fisikoa uztartzen ditu
Bizkaiko enpresa hiriaren garapenean eta tokiko administrazio publikorako aholkularitza teknologikoan aritzen da.

Lansolar Ingenieros, bi hamarkada inguru abangoardiako irtenbideak eskaintzen trantsizio jasangarriagoa bultzatzeko
Bizkaiko enpresak hidrogenoarekin lan egiten hastea du helburu datozen hilabeteetan, energia fotovoltaikoa biltegiratzeko sistema gisa.