Albisteak 10 uztaila, 2023

Bexen Cardio kardio-babesaren aldeko apustua egin du

Elektromedikuntzako enpresa Estatuan desfibriladoreak fabrikatzeko ziurtagiria duen enpresa bakarra da. Gainera, ‘erreskatatzaile-komunitate’ bat sortu du, aplikazio baten bidez desfibriladoreei konektatuta egongo dena

Bexen Cardio 1980an sortutako enpresa da, Ermuan (Bizkaian) du egoitza, eta gaur egun 40 langile ditu. Hasieran, ekipo elektromedikoak fabrikatzen zituen (elektrokardiografoak, esfortzu-makinak, desfibriladoreak…), eta 1990az geroztik desfibriladoreen merkatuan zentratu da, horien diseinuan, fabrikazioan eta merkaturatzean  jarduten. Aparatu hauek ospitale eta larrialdi arloetarako erabiltzen dira batez ere, eta nabarmentzekoa da Bexen Cardio dela estatuan desfibriladoreen fabrikatzaile bakarra. Izan ere, bere fakturazioaren %80a nazioartean oinarritzen da . Baina 2021etik aurrera, enpresak negozio-lerro berri bat garatu du, tokiko merkatuan oinarritua.

“Estatuan 30.000 pertsona hiltzen dira urtero, ospitaleetatik kanpo bihotz- eta arnas gelditzea gertatzen delako. Biziraupen-tasa %10ekoa da, eta denbora da faktore oso garrantzitsua kasu hauetan; izan ere, biktima bat seigarren minututik aurrera gelditzean, biziraupen-tasa %20koa da, eta hamargarren minututik aurrera ez dago ezer egitekorik”, azaldu du Argi Osak, Bexen Cardio kardio-babeseko aholkulariak. Gainera, 2018ko datuen arabera, Euskadin anbulantzia batek batez beste 11 minutu eta 21 segundo behar ditu biktima bat dagoen lekura iristeko.

Egoera hori ikusita, Bexen Cardiok kardio-babesaren aldeko apustua egin du. Gaur egun, saltoki, enpresa edo eraikin publikoetan instalatutako desfibriladoreak ikusezinak dira gizartearen zati handiarentzat. Izan ere, Pertsonek ez dakite behar bezala erabiltzen. Hori dela eta, Bexen Cardiok 3 orduko prestakuntza-ikastaroak jarri ditu abian, errealitate birtualean oinarrituta, parte-hartzaileek larrialdi-egoera simulatua izan dezaten.

Helburua ‘Erreskatatzaile-komunitate’ bat sortzea da, Bexen Cardio deritzona. Reanibex Alert aplikazioaren bidez, hurbilen dagoen erreskatatzaileari deitu ahal izango dio, larrialdi bat jasaten ari den pertsonari desfibriladorea segurtasunez erabili ahal izateko. “Egoera bakoitza aztertzen dugu, besteak beste, enpresei, udalei, kirol-zentroei, ikastetxeei edo bizilagun-komunitateei aholkularitza eskainiz, gure ingurunea kardio-osasungarri bihurtzeko”, adierazi du Argi Osak.

Proiektu honetarako, SPRI Taldearen laguntza jaso du Bexen Cardiok, prozesuen berrikuntza, zibersegurtasuna eta I+G+B arloetarako. “Berrikuntza eta ezagutza dira gure etorkizunaren funtsezko elementuak; beraz, etengabe inbertitzen dugu I+Gko fakturazioaren % 15 baino gehiago. 40 urte hauetan, ezagutza-sare oso baliotsua ezarri dugu hainbat arlotan, eta, etorkizunari begira, dibertsifikazioaren alde egin dugu.

SPRI Taldeak aukera ematen die euskal enpresei haien jardueraren berri emateko bere informazio-kanaletan. Zure proiektua gure gaiekin lotuta badago (I+G+b, digitalizazioa, internalizazioa, ekintzailetza, berrikuntza…), Zutaz mintzo gara ekimenean parte har dezakezu.

Lotutako albisteak

Pradales  Lehendakaria:  “Gure  Plan  Industriala  europar  jarraibideekin  lerrokatzen  ari  gara”

Pradales Lehendakaria: “Gure Plan Industriala europar jarraibideekin lerrokatzen ari gara”

"Euskadi eragile garrantzitsua izan daitekeelako eta izan behar duelako prozesu horretan”

Euskadik  bere  automobilgintza  sektoreko  industria  indartuko  du  errepideko  garraioaren  deskarbonizazio  adimendunerako  laguntza-programa  berri  batekin

Euskadik bere automobilgintza sektoreko industria indartuko du errepideko garraioaren deskarbonizazio adimendunerako laguntza-programa berri batekin

Eusko Jaurlaritzak "Emisio Txikiagoko Ibilgailuak" laguntza-programa aurkeztu du Industriaren Defentsarako Taldearen baitan, euskal automobilgintzaren sektoreak egungo muga-zergen gerraren testuinguru globalean dituen erronkei erantzuteko 

Euskadik  bere  aurrerapena  sendotu  du  ingurumenaren  babesean,  airearen  kalitatean  eta  isurketen  murrizketan  hobekuntza  nabarmenak  eginez,  Ingurumen-koiunturari  buruzko  2024ko  txostenaren  arabera

Euskadik bere aurrerapena sendotu du ingurumenaren babesean, airearen kalitatean eta isurketen murrizketan hobekuntza nabarmenak eginez, Ingurumen-koiunturari buruzko 2024ko txostenaren arabera

Euskadiko airearen kalitatea nabarmen hobetu da, zeren 2023ko egunen ia % 91k kalitate "ona" edo "oso ona" izan baitute

TECH  friendly-k  plangintza  estrategikoa  eta  hiri-inguruneen  eraldaketa  digitala  eta  fisikoa  uztartzen  ditu

TECH friendly-k plangintza estrategikoa eta hiri-inguruneen eraldaketa digitala eta fisikoa uztartzen ditu

Bizkaiko enpresa hiriaren garapenean eta tokiko administrazio publikorako aholkularitza teknologikoan aritzen da.

Lansolar  Ingenieros,  bi  hamarkada  inguru  abangoardiako  irtenbideak  eskaintzen  trantsizio  jasangarriagoa  bultzatzeko

Lansolar Ingenieros, bi hamarkada inguru abangoardiako irtenbideak eskaintzen trantsizio jasangarriagoa bultzatzeko

Bizkaiko enpresak hidrogenoarekin lan egiten hastea du helburu datozen hilabeteetan, energia fotovoltaikoa biltegiratzeko sistema gisa.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.