Euskadiko ETEntzako Eusko Jaurlaritzaren 2025 laguntzen plana.

Euskal enpresentzako laguntzak.

Onlineko jardunaldiak euskal enpresarentzat.

Filtra tu búsqueda

Albisteak 16 uztaila, 2024

Cementos Lemona, 100 urte baino gehiagoko ibilbidea eraikuntzako materialen sektorean

Bizkaiko enpresa liderra da bere sektorean, eta irtenbide jasangarriak eskaintzen dizkie bezeroei eta inguruneari, deskarbonizazio-konpromisoarekin.

Nekazaritzako eta abeltzaintzako jardueraren eta modernizazio industrialaren arteko trantsizioko testuinguru ekonomiko eta sozial batean, eskualdeko burdinolen gainbeheraren eraginez, Cementos Lemona eraikuntza-materialen enpresa sortu zen 1917an. 

Bizkaiko enpresak bilakaera izan du eta aldaketa ekonomiko eta teknologikoetara egokitu da. Jasangarritasunaren aldeko apustua 1940an egin zuen lehen aldiz, estatutu-aldaketa garrantzitsuak egin eta jute-zaku tradizionalak paperezko batzuengatik trukatu zituenean. 1989ko krisiaren ondoren, berregituraketa estrategikoa egin zuen eta bere inbertsioak sektore eratorrietara dibertsifikatu zituen, hala nola hormigoira, aurrefabrikatura, agregakinetara eta morterora. Mende honen hasieran, Lemoako instalazioetan egindako inbertsio sakon baten bidez, bere edukiera handitu zuen, eraginkortasun energetikoa hobetu zuen, eta ingurumenaren, zirkulartasunaren eta balorizazioaren aldeko apustua egin zuen. 2007an, independente izateari utzi zion konpainiaren titulartasuna FCC eraikuntza-taldearen esku geratu zenean. Finantza-krisiaren ondoren, 2013an, CRH multinazional irlandarrak Cementos Lemonaren % 99,06 erosi zuen. 

CRH eraikuntza-materialen soluzioen hornitzaile liderra da. Ipar Amerikako eta Europako merkatuan lehen postuetan dago, eta ingurumen-kalifikazioko, kalifikazio sozialeko eta gobernantzako agentziek (ESG) sailkatzen dute sektoreko liderren artean. Multinazionalak zein Cementos Lemonak “gure planeta eraikitzeko modua berrasmatzea dugu helburu, gaur egun etorkizun hobea lortzeko erronkak konpontzeko irtenbideak sortuz”, adierazi du Cementos Lemona, CRH enpresako, zuzendari nagusiak, Carlos Badiola Ibarrechek. “Eraikuntza errazagoa, seguruagoa eta jasangarriagoa izatea da gure helburua”. 

Mota guztietako ziurtagiriak ditu: kudeaketa-sistemaren kalitatekoak, produktuaren kalitatekoak, ingurumenekoak, segurtasunekoak, kudeaketa jasangarrikoak eta energia-eraginkortasunekoak, “gure kudeaketa-eredua nazioko eta nazioarteko industriaren eredu bihurtzen gaituenak”, gehitu du Badiola Ibarrechek.  

Bizkaiko multinazionalaren jarduera geografikoa hiru zati berdinetan banatzen da: Euskadi, Espainiako iparraldeko erdia, eta hirugarren herrialdeetara esportatzea. Bere eragiketek Europako iparraldeko hainbat lurralde hartzen dituzte, baita era guztietako esku-harmenak ere: zerbitzu publiko kritikoen garraio- eta azpiegitura-proiektuak, bizitegikoak ez diren eraikuntza konplexuak eta aire zabaleko bizitzarako irtenbideak, besteak beste. 

Cementos Lemonak ez du etenik helburu estrategiko batzuk lortzeko ahaleginean, bai bere zementu-negozioan, bai eratorrietan, agregakinetan, hormigoian eta morteroan. Segurtasun- eta ongizate-kultura ezartzeko asmoa du, lantokian istripurik ez izateko. Harreman iraunkorrak sortzea eta taldeen talentuan inbertitzea bilatzen du. Klima-aldaketari heldu nahi dio, “2050erako zementuaren eta hormigoiaren balio-katean karbonoaren neutraltasunean ahalegintzen garen bitartean”, azaldu du zuzendari nagusiak, “produktu eta irtenbide berritzaileak eman nahi baititu, ingurune eraiki erresiliente eta zero igorpen dituenerantz aurrera egiteko”. 

Konpainiak neurri sakonak eta inbertsioak jarri ditu martxan zuzeneko nahiz zeharkako karbono-isuriak murrizteko. “Azpiproduktuen balorizazioa eta berrerabilera areagotzen dugu. Hori lortzeko, gure eragiketetan IA aplikatzen dugu eta horrela energetikoki eraginkorragoak izatea lortzen dugu”, egin du Carlos Badiola Ibarrechek. Ingurumena errespetatu nahian, Cementos Lemonak biodibertsitate-planak abiarazi ditu bere harrobietan, eta etengabe laguntzen die lan egiten duen tokiko komunitateei. 

SPRI Taldea RIS 3 Euskadi estrategia abian jartzen duen eragileetako bat da, energiaren, fabrikazio aurreratuaren, bio-osasunaren eta nanozientziaren arloetan espezializazio adimenduna bultzatzeko. 

Lotutako albisteak

Ekisolarrek  bere  negozioa  deskarbonizaziorantz  hedatu  nahi  du

Ekisolarrek bere negozioa deskarbonizaziorantz hedatu nahi du

Gasteizen kokatuta dagoen enpresak SPRI Taldearen BDIH Konexio programaren laguntza jaso du eta estalki industrialetan energia fotovoltaikoa eskaintzen du.

Euskadi  agenda  2030  sariak  60  erakunde  aintzatetsi  ditu,  garapen  jasangarriaren  helburuekin  duten  konpromisoagatik

Euskadi agenda 2030 sariak 60 erakunde aintzatetsi ditu, garapen jasangarriaren helburuekin duten konpromisoagatik

SPRIk eta Euskadiko Parke Teknologikoak konpromiso-diploma lortu dute

E&M  Combustion-ek  Chileko  meatzaritza  deskarbonizatzen  laguntzen  du  hidrogenoa  erabiliz,  Sprilur-en  Bildosola  Poligonotik

E&M Combustion-ek Chileko meatzaritza deskarbonizatzen laguntzen du hidrogenoa erabiliz, Sprilur-en Bildosola Poligonotik

Euskal ingeniaritzak hidrogenoaren errekuntzako I+G proiektu pilotu hau garatu du Chileko Gobernuarentzat.

Agua  Embrujadak  infusioen  sektorea  gama  handiko  alternatiba  jasangarriekin  irauli  du

Agua Embrujadak infusioen sektorea gama handiko alternatiba jasangarriekin irauli du

Arabako enpresak osagai naturalen eta prozesu iraunkorren aldeko apustua egin du, kalitate handiko teak eta infusioak eskaintzeko.

Araniak  hazkundea  bizkortu  du  berrikuntzaren,  iraunkortasunaren  eta  eraldaketa  digitalaren  bidez
20/02/2025 Nazioartekotzea

Araniak hazkundea bizkortu du berrikuntzaren, iraunkortasunaren eta eraldaketa digitalaren bidez

Konpainiak Ipar Amerikan duen presentzia sendotu eta merkatu estrategikoetan lidergoa berretsi du

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.