Argitalpenak 25 urtarrila, 2023

Davosen aurkeztu da Net-Zero Basque Industrial SuperCluster

Con este proyecto, el WEF, EPRI y Accenture buscan acelerar la transición de los clústeres industriales a nivel mundial hacia las Cero Emisiones Netas, generando un impacto positivo en el territorio en términos ambientales, económicos y sociales.

Munduko Ekonomi Foroaren (WEF) urteroko bilera ostatatzen duen Davos hirian aurkeztu da Net-Zero Basque Industrial SuperCluster (NZBIS) ekimena. Net-Zero Basque Industrial SuperCluster WEF-en Transitioning Industrial Clusters Towards Net Zero (“Kluster industrialen Zero Isuri Garbiranzko trantsizioa”) proiektuaren parte diren 11 egitasmoetako bat da.

Proiektu honen bidez, WEF, EPRI eta Accenture-k azkartu egin nahi dute munduko kluster industrialek Zero Isuri Garbirantz egin beharreko trantsizioa, eta horrekin batera, inpaktu positiboa sortu nahi dute lurraldeko ingurumen, ekonomia eta gizarte arloetan.

Net-Zero Basque Industrial SuperCluster ekimena 2021aren amaieran jarri zen martxan eta COP26 konferentzian aurkeztu zen, berau izan zelarik bere atxikimendua eman zuen lehen 4 klusterretako bat. Superklusterraren xedea da zero isuri garbien helburura iristeko prozesua azkartzea Euskadin, hornikuntza energetikoaren deskarbonizazioa eta energia-eraginkortasuna sustatuz industria-sektore garrantzitsuenetan eta, aldi berean, teknologia berriak eta zerbitzu berritzaileak eskalatzean oinarrituriko merkatuko aukerak sortzea.

Eusko Jaurlaritzako Ekonomi Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak SPRIren (Enpresen Garapenerako Euskal Agentzia) bitartez bultzatzen duen ekimen horrek partaide ditu Euskadiko bi enpresa energetiko garrantzitsuenak, Iberdrola eta Petronor-Repsol, eta badu baita ere kluster industrialen laguntza. Zehazki, lanen lehen fasean hainbat kolaborazio egin dira gure eskualdean berotegi efektuko gas gehien isurtzen duten bost industriekin: birfinketa, zementua, paper-orea eta papera, siderurgia eta galdaketa.

WEFen ikuspegiarekin bat etorriz, kalkulatzen da, ekimenak identifikatu dituen deskarbonizaziorako neurriak inplementatuz, gutxitu egingo direla industria sektorearen energia kontsumoak eragindako berotegi efektuko gas isuriak (helburua da zero isurira iristea 2050erako), 2-3 bilioi euroko inpaktu ekonomikoa sortuko dela Euskadiren BPGan 2030etik aurrera, eta 20.000-30.000 lanpostu inguru sortuko direla, hots, 2021ean zeuden lanpostu guztien % 2-3, gutxi gorabehera.

Klusterraren proiektu globala eta bere baitako ekimenak aurkezteko, WEFek txosten batean aztertu du kluster industrial bakoitzaren garapen-zikloa giltzarritzat jo diren lau palanka hauetan: lankidetza, teknologia, finantzaketa eta politikak.

Hala, Euskadiren kasua aukeratua izan da jendaurrean erakusteko klusterren aurrerapenaren bost faseetako bat, alegia, Zero Isuri Garbiranzko estrategia bat garatzeko fasea. Estrategia hori eta lankidetza publiko-pribatuan oinarritutako planteamendua Bilbon aurkeztu ziren 2022ko apirilean, WEFek antolatutako jardunaldi batzuetan.

Estrategia honek badu garapen teknologikoan zentratutako ikuspegi argi bat, 2022ko urrian Houston-en (AEBetan) eginiko “Deskarbonizaziorako Aliantza Teknologikoak” konferentzian aurkeztu zena. Bertan, superklusterraren ordezkaritza batek ekimenaren parte diren proiektu teknologikoak aurkeztu zituen, eta horien artean bereziki nabarmendu zen Hidrogenoaren Euskal Korridorea. Era berean, euskal industriaren deskarbonizazio-premiak eta garapen teknologikoa uztartzeko apustu honi esker, lankidetza akordio bat sinatu da EPRIrekin, energia arloko ikerketarako erakunde amerikarrarekin.

WEFek Davosen aurkeztu duen dokumentuaren laburpen honetan jasota daude Net-Zero Basque Industrial SuperCluster ekimenaren ezaugarriak.

Lotutako albisteak

Emisiorik  gabeko  pasta  eta  papera:  2050  urtera  artean  euskal  paper-industria  deskarbonizatzeko  bide-orria
16/01/2024 Deskarbonizazioa

Emisiorik gabeko pasta eta papera: 2050 urtera artean euskal paper-industria deskarbonizatzeko bide-orria

Net-Zero Basque Industrial SuperClusterrek sektorearen produkzio-prozesuak zirkularitatean eta eraginkortasun energetikoan oinarritutako teknologietan elektrifikatzeko eta optimizatzeko beharra identifikatu du.

Emisiorik  gabeko  siderurgia:  2050  urtera  artean  euskal  siderurgia-industria  deskarbonizatzeko  bide-orria
21/12/2023 Deskarbonizazioa

Emisiorik gabeko siderurgia: 2050 urtera artean euskal siderurgia-industria deskarbonizatzeko bide-orria

Net-Zero Basque Industrial SuperClusterrek gas naturalaren ordezko energia-iturriak eta hidrogeno berdea garatzean jartzen du fokua; sektorearen trantsizio energetikorako giltzarriak.

Erresuma  Batuko  ingurumen-merkatuaren  azterketa.  Negocio  Aukerak

Erresuma Batuko ingurumen-merkatuaren azterketa. Negocio Aukerak

Hondakinen kudeaketako eta uraren ziklo integraleko balio-kateak dira ingurumen-sektore nagusiak Erresuma Batuan, nahiz eta egiturari dagokionez oso desberdinak izan.

Japoniako  ingurumen.merkatuaren  azterketa.  Negozio-Aukerak.

Japoniako ingurumen.merkatuaren azterketa. Negozio-Aukerak.

Japonia herrialde aurreratuenetakoa da industrian eta teknologian.

Italiako  ingurumen-merkatuaren  azterketa.  Negozio-aukerak

Italiako ingurumen-merkatuaren azterketa. Negozio-aukerak

Bereziki azpimarragarria da Suspertze eta Erresilientzia Plan Nazionala (PNRR), eta ingurumen sektorean egingo diren inbertsio handiak

Frantziako  ingurumen-merkatuaren  azterketa.  Negozio-aukerak

Frantziako ingurumen-merkatuaren azterketa. Negozio-aukerak

Frantzia ingurumen-merkatu handienetako bat da maila globalean, balioari dagokionez

Kolonbiako  ingurumen-merkatuaren  azterketa.  Negozio-Aukerak

Kolonbiako ingurumen-merkatuaren azterketa. Negozio-Aukerak

Ingurumen-merkatuaren balioari dagokionez, Kolonbiak 5.400 milioi dolarreko zifrak lortu ditu 2020an

EE.BB.ko  Ingurumen-Merkatuaren  azterketa.  Negozio-Aukerak

EE.BB.ko Ingurumen-Merkatuaren azterketa. Negozio-Aukerak

AEB da ingurumen-merkatu garrantzitsuena maila globalean, eta 419.000 milioi dolarreko balio zenbatetsia lortu du 2020an; gainera, 2010-2020 aldirako % 4ko hazkunde-tasa konposatua mantendu da.

Txileko  ingurumen-merkatuaren  azterketa.  Negozio-Aukerak

Txileko ingurumen-merkatuaren azterketa. Negozio-Aukerak

Merkatuko balioari dagokionez, Txile 7 mila milioi dolarretik gorakoa izan zen 2020an, eta Latinoamerikako hirugarren ingurumen-merkatu handiena izan zen.

Alemaniako  ingurmumen-merkatuaren  azterketa.  Negozio-Aukerak

Alemaniako ingurmumen-merkatuaren azterketa. Negozio-Aukerak

 Europako ingurumen-merkatu garrantzitsuena da, eta bigarrena maila globalean, 2020an 93.700 milioi dolarreko balioarekin.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.