ECOFFEED proiektuak kafearen hondakinak erabiltzen ditu pentsu iraunkorragoak garatzeko
ECOFFEED proiektuaren datuen arabera, Europar Batasunean urtero 5 kg kafe kontsumitzen dira pertsonako, eta 10 kg hondakin sortzen dira erabilitako kafe eta kapsuletan. Hondakin horietako gehienak erraustegietara edo zabortegietara eramaten dira, eta horrek CO2 aztarna handia eragiten du. Hondakin horri balio erantsia emateko eta ingurumen-inpaktua murrizteko asmoz sortu da ECOFFEED ekimena.
Europar Batasuneko LIFE Environment and Resource Efficiency programak finantzatu du Europako proiektu hori, eta 1,5 milioi euroko aurrekontua du. Ekimena BRTAko kide den Azti zentro teknologikoak burutzen du, eta euskal enpresa eta erakundeek ere parte hartzen dute: Neiker, Riera Nadeu, Ekogras, Euskovazza, Behi Alde eta Uaga.
Ekimen honen helburua hoteletan, jatetxetan eta kafetegietan sortutako kafe-hondakinak abeltzaintza-sektorean pentsu iraunkorragoak sortzeko erabiltzea da. Sektore hori berotegi-efektuko gasen igorle nagusietako bat da, eta animalien dietetan osagai iraunkorragoak eta errentagarriagoak bilatzen ditu, bere jasangarritasuna ziurtatzeko. Proiektu honetan frogatu denez, ardien dietetan % 10 eta % 15 arteko kafe hondakinak gehituz esnearen kalitatea hobetzen da eta metanoaren emisioak % 20 murrizten dira. Gainera, pentsuaren kostua murriztea lortzen da, ohiko lehengaiak baino prezio baxuagoa baitu
“Ekimen honen ondorioz, osagai berri bat sortu da, segurua, elikagarria, lehiakorra eta ingurumena errespetatzen duena esne-aziendarentzat, hala nola ardientzat eta behientzat, eta HORECA sektoretik berreskuratutako -hondarrak sartu dira dietetan”, nabarmendu du David San Martinek, Aztin azpiproduktuak balorizatzen aditua dena. Proiektu hori 2020tik dago martxan, eta 2024ko martxoan amaituko da.
SPRI Taldea RIS 3 Euskadi estrategia abian jartzen duen eragileetako bat da, energiaren, fabrikazio aurreratuaren, bio-osasunaren eta nanozientziaren arloetan espezializazio adimenduna bultzatzeko.
Lotutako albisteak

Tecoplasek plastiko teknikoen eraldaketan erreferentzia gisa sendotzea du helburu
Bizkaiko enpresak industria-sektorerako eta uren tratamenduko sektorerako lantzen du material hori, eta akuikultura- edo elikagaigintza-sektoreetan duen posizioa handitzea esploratzen ari da.

Haizelur, nazioartekotzearen aldeko apustua egiten duen doitasun-mekanizazioaren arloko Debako ETEa
Enpresaren esportazioek SPRI Taldearen zibersegurtasuneko programaren dirulaguntza jaso dute eta negozioaren % 35era iritsi dira dagoeneko

Pradales Lehendakaria: “Gure Plan Industriala europar jarraibideekin lerrokatzen ari gara”
"Euskadi eragile garrantzitsua izan daitekeelako eta izan behar duelako prozesu horretan”

Euskadik bere automobilgintza sektoreko industria indartuko du errepideko garraioaren deskarbonizazio adimendunerako laguntza-programa berri batekin
Eusko Jaurlaritzak "Emisio Txikiagoko Ibilgailuak" laguntza-programa aurkeztu du Industriaren Defentsarako Taldearen baitan, euskal automobilgintzaren sektoreak egungo muga-zergen gerraren testuinguru globalean dituen erronkei erantzuteko

Euskadik bere aurrerapena sendotu du ingurumenaren babesean, airearen kalitatean eta isurketen murrizketan hobekuntza nabarmenak eginez, Ingurumen-koiunturari buruzko 2024ko txostenaren arabera
Euskadiko airearen kalitatea nabarmen hobetu da, zeren 2023ko egunen ia % 91k kalitate "ona" edo "oso ona" izan baitute

TECH friendly-k plangintza estrategikoa eta hiri-inguruneen eraldaketa digitala eta fisikoa uztartzen ditu
Bizkaiko enpresa hiriaren garapenean eta tokiko administrazio publikorako aholkularitza teknologikoan aritzen da.

Lansolar Ingenieros, bi hamarkada inguru abangoardiako irtenbideak eskaintzen trantsizio jasangarriagoa bultzatzeko
Bizkaiko enpresak hidrogenoarekin lan egiten hastea du helburu datozen hilabeteetan, energia fotovoltaikoa biltegiratzeko sistema gisa.

Euskadik Brasilgo itsas-sektore eolikoko erakunde nagusiak hartu ditu hango merkatuaren garapena bultzatzeko misioan
Flanders Investment & Trade eta Euskadiko Energia Klusterraren lankidetzaz antolatutakoa

Mikel Jauregi sailburuak eta PepsiCo-ko presidenteordeak enpresak Etxabarri-Ibiñako instalazioa “zero emisioko” munduko lehena izateko egin duen apustua aztertu dute
Elikagaien eta edarien multinazionalak Arabako Parke Teknologikoan instalatu du bere Hub Digital Globalaren zati bat, datuetan eta adimen artifizialean espezializatua.

Optimus3Dk neurrira egindako gailu medikoak landuko ditu Gregorio Marañón ospitalearekin batera
Arabako enpresak bidalitako Lorena Cros doktoreak 3D modelaketan, inplanteen diseinuan eta irudi medikoen segmentazioan lagunduko du.