Ekogras 1998an sortu zen ostalaritzan erabilitako landare-olioa kudeatzeko, eta ekonomia zirkularraren alde egiteko ideia argiarekin. Gaur egun, taldeak mila edukiontzi baino gehiago kudeatzen ditu Euskadin, Nafarroan eta Aragoin, hainbat enpresa eta biltegiren bidez. Bere bi lan-eremu nagusiak ‘horeca’ sektorea (hotelak, jatetxeak eta catering-ak) eta administrazio publikoko eragileak dira.
Donostian egoitza duen enpresak erabilitako landare-olioaren birziklatze-prozesuan lan egiten du, eta hondakin horretatik abiatuta biodiesela egiteko teknologia Estatu Batuetatik inportatzen du. Ekograsek egiten duen lana olioa prozesatzean datza, hondakin-ura eta gainerako organikoa bereizteko. Gero, hondakin horiek biometanizazio-planta batera bidaltzen dira. “Biltzen dugun olioaren % 100a birziklatzen da. Izan ere, olioaren balorizazio eta birziklatze prozesuan lehenengo urratsa gara, gero biodiesel izateko”, nabarmendu du Horacio Goñik, Ekograseko kalitate-arduradunak.
Gainera, Ekograsek olioa biltzeko hainbat soluzio garatu ditu. Eko3-ren bidez egiten duen lana nabarmena da adibidez. Taldeko enpresa honek makina adimendun zerbitzu bat eskaintzen du elkartrukerako pote-sistema batekin. Herritarrek erabilitako olioa eramaten dute eta pote huts eta garbi bat lortzen dute olio horren truke. “Gaur egun, taldeak nazioartean presentzia gehien duen produktuetako bat da, Europar Batasuneko hainbat herrialdetan merkaturatzen baita: Portugalen, Alemanian edo Grezian. Gainera, Uruguain eta Kolonbian probak egin dira, baita Dubain ere”, azaldu du Horacio Goñik. Antzeko soluzioa da Ekograsen birziklatzeko etxea, bizilagunek hondakinak modu seguruan botatzen dituzten gune garbia. Behin barruan, hondakinak mota bakoitzeko edukiontzietan biltegiratzen dira, eta birziklatze-etxea kudeatzeaz arduratzen diren langileek soilik ireki ditzakete.
Beste soluzio bat Oil Reduction System da, iragazteko eta biltegiratzeko sistema bat, ostalariek olioa aurreztu eta olio erabiliak biltegietara modu seguruan eramateko aukera eskaintzen duena. Baina Gipuzkoako enpresak ez du olio erabilia bakarrik lantzen, Kafea enpresa ere badu. Ekograsen delegazio horrek kafe-kapsulak osatzen dituzten materialen % 100 berreskuratzen ditu, eta ekodiseinuko produktuetan bihurtzen ditu, hala nola loreontziak, edukiontziak, substratua edo paperontziak. Azken proiektu hori SPRI Taldearen Ekintzaile programari esker gauzatu da.
Etorkizunari begira, Ekograsek aurrera egiten jarraitu nahi du bere jarduera-ildoetan. Horacio Goñik ondorioztatu duenez, “lantzen ditugun ildo desberdinak finkatu behar ditugu, eta zalantzarik gabe, bide honetan aukera berriak agertuko dira, ideia berriak, eta horiei buruz ikertu beharko dugu”.
SPRI Taldea RIS 3 Euskadi estrategia abian jartzen duen eragileetako bat da, energiaren, fabrikazio aurreratuaren, bio-osasunaren eta nanozientziaren arloetan espezializazio adimenduna bultzatzeko.
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?