Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 7 Azaroa, 2022 Ingurumen-jasangarritasuna

Ekonomia zirkularraren eredua eta eredu horrek industriaren lehiakortasunean duen inpaktua izango dira Basque Circular Summit 2022ren ardatzak

Ihobek antolatu du, Spri taldearekin lankidetzan, Basque Circular Summit Europa hegoaldeko ekonomia zirkularreko eta ekodiseinuko ekitaldirik handiena da.
  • Euskal enpresek ekonomia zirkularreko irizpideekin fabrikatutako berrogeita hamar produktu baino gehiagoren erakusketa aurkeztuko da.

Ihobe sozietate publikoak Basque Circular Summit 2022 antolatuko du azaroaren 23tik 25era Ficoba erakustazokan, Irunen, “Walking the talk” (Praktikan jartzea) lelopean. Europa osoko 500 espezialista bilduko ditu biltzarrak, eredu ekonomiko zirkularreranzko trantsizioak industriarako zer inplikazio dituen aztertzeko eta eredu horrek industria-sektore desberdinei eskaintzen dizkien negozio-aukerei eta enpresa-lehiakortasunaren hobekuntzari buruz eztabaidatzeko.

SPRIren lankidetzarekin antolatutako Basque Circular Summit 2022ren (“Walking the talk”) helburuak hauek dira: Europako Itun Berdeak bultzatutako Ekonomia Zirkularraren erronka eta aukera berriak euskal enpresei hurbiltzea; euskal enpresek ekonomia zirkularraren arloan lortutako emaitza berritzaileak partekatzea; eta Eusko Jaurlaritzak euskal enpresei ekonomia zirkularrean oinarritutako ekoizpen-moduetarako trantsizioa errazteko garatu dituen tresnak, gidak eta eskuliburuak aurkeztea.

Basque Circular Summit 2022- “Walking the talk” da Basque Ecodesign Meetingen (BEM) izen berria. Orain arte BEMen lau edizio egin dira Euskadin, arrakasta handiz. Edizio berri honek ekodiseinutik ekonomia zirkularrera doan bilakaera egiten du, eta zuzenduta dago, besteak beste, enpresa ekoberritzaileen garapen arrakastatsuak ezagutzeko eta aplikatzeko interesa duten euskal enpresei; Euskadin ekonomia zirkularra bultzatzeko ahalmena duten erakunde eta administrazio publikoei; Euskadiko eta nazioarteko klusterrei eta enpresa-elkarteei; edo Euskadiko eta nazioarteko ezagutza eta berrikuntzako eragileei.

Izen-emateak zabalik daude basquecircularsummit.eus webgunean

Produktu zirkularren erakusketa

Euskadin fabrikatutako produktu zirkularren erakusketari esker, Basque Circular Summit 2022n aurkeztuko diren ekonomia zirkularreko metodologia berritzaileak aplikatzearen efektuak eta emaitzak zuzen-zuzenean ezagutu ahal izango dira. Erakusketa publiko orokorrari irekita egongo da nazioarteko ekitaldiak irauten duen bitartean (asteburuan ere bai).

Euskadiko industria-sektore desberdinetako 150 produktu zirkular baino gehiago ikusi ahal izango dira erakusketan: industria-makineria, ontziak, ehunak, zurak, etab., eta produktuek eragindako ingurumen-hobekuntzak xehetasunez ezagutu ahal izango dira. Basque Circular Summit 2022tik pasatu ondoren, erakusketa ibiltari bihurtuko da, eta Euskadiko hainbat kokaleku bisitatuko ditu.

Lotutako albisteak

20 ekaina, 2024 Ingurumen-jasangarritasuna
ORHI+, iraunkortasuna eta zirkulartasuna indartzen jarraitzeko proiektua
Irakurri gehiago
14 ekaina, 2024 Digitalizazioa
Oreka Circular Economy aplikazio mugikor baten bidez elikagaien alferrik galtzea murrizten laguntzen du
Irakurri gehiago
3 ekaina, 2024 Ingurumen-jasangarritasuna
AAF: “Airearen kalitateak ere markatzen du edozein enpresaren produktibitatea”
Irakurri gehiago
28 maiatza, 2024 Ingurumen-jasangarritasuna
Sinnple, jasangarritasunaren aldeko apustua lehiakorrak izateko
Irakurri gehiago
INOXIBAR Sartenes Reciclaje 28 maiatza, 2024 Ingurumen-jasangarritasuna
Inoxibarrek zartaginak birziklatzeko seigarren kanpaina abiatu du
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak