Ingurumen-jasangarritasuna
Albisteak 25 otsaila, 2025

Euskadi agenda 2030 sariak 60 erakunde aintzatetsi ditu, garapen jasangarriaren helburuekin duten konpromisoagatik

SPRIk eta Euskadiko Parke Teknologikoak konpromiso-diploma lortu dute

Tamaina eta jarduera-sektore guztietako 60 erakundek jaso dituzte Euskadi 2030 Agenda Sariaren lehen aintzatespenak gaur, Lehendakaritzan. Lehendakaritzako Komunikazio eta Gizarte Berrikuntzako Idazkaritza Nagusiko Gizarte Berrikuntzako eta 2030 Agendako Zuzendaritzak bultzatu du sari hori, GJHak kudeaketan lehiakortasun iraunkorreko elementu gisa sartzearen garrantzia sustatzeko eta zabaltzeko eta erakundeen konpromiso eraginkorra lortzeko.

Bi helburu dituzte aintzatespen horiek:

  • Erakunde aurreratuenak identifikatzea, GJHei lotutako kudeaketa-jardunbide egokiak pizgarri eta erreferentzia izan daitezen beste batzuentzat.
  • Erakunde horiek egindako ahalegina eta lortu duten GJHen aurrerapen- eta ekarpen-maila publikoki aitortzea.

Aintzatespen horiek lortzeak aurrerapen maila eta  emaitza jakin batzuk lortu izanaren froga ematen dio erakunde bati.  Horretarako, EUSKALIT Fundazioak ebaluaziorako online plataforma bat garatu du, eta erakunde eta enpresei kanpo-kontrasterako zerbitzua ematen die, GJHak kudeaketan txertatzeko Markoa erreferente hartuta.

Kanpo-kontrastea erakundeko zuzendaritza-taldearen eta EUSKALITeko GJH Ebaluazio Klubeko pertsonen arteko bilera bat da. Pertsona horiek kudeaketa aurreratuan eta jasangarritasunean adituak dira, eta erakundeari bere egoera ezagutzen eta arlo horretako erronka nagusiak identifikatzen lagunduko dion kanpo-ikuspegi bat ematea dute helburu.

Euskadi 2030 Agenda Sariaren mailak

Autoebaluazio osoa online plataforman egiten duten erakundeek Konpromisoa oinarrizko mailaren aitorpena jaso ahal izango dute.

Gainera, kanpo kontrastea jaso ostean, ezarritako gutxieneko baldintzak betetzen dituzten erakunde guztiek, Bidean aintzatespena eskuratu ahal izango dute.

Eta kanpo kontrastean maila jakin bat gainditzean, Aurreratua maila lortuko dute.

Enpresen eta erakundeen kudeaketan GJHak sartzeko Markoa

2030 Agendarekiko eta Garapen Jasangarriko Helburuekiko (GJH) konpromisoaren bidez garapen jasangarriaren alde egin nahi  duen edozein erakunde motari buruz hausnartzeko, diagnostikoa egiteko  eta hobetzeko tresna gisa eskaintzen da marko hori. Erakunde bakoitzak bere egoera, interes eta beharretara egokitu dezakeen lan-tresna da.

Helburua da erakunde baten kudeaketa-sistemak GJHekin duen lerrokatze-maila aztertu ahal izateko metodo bat eskaintzea, garapen jasangarriaren ikuspegitik. Premisa honetatik abiatzen da: Agenda 2030en aldeko apustua ez da erakundearen jarduerarekin zerikusia duten ekintza puntualak eta zeharkakoak egitea, baizik eta hausnarketa egituratua behar da kudeaketaren eremu guztietatik.

GJHei eta Kudeaketa Aurreratuari buruzko ebaluazio-kluba

GJHei eta Kudeaketa Aurreratuari buruzko Ebaluazio Kluba, gaur egun, 80 pertsona inguruk osatzen dute. Pertsona horiek modu altruistan lagundu nahi diete euskal erakundeei arlo horietan, eta, hala, GJHetan eta Kudeaketa Aurreratuan duten ezagutza eta esperientzia handitu eta garatu nahi dute. Guztiek prestakuntza espezifikoa jasotzen dute esparruari buruz eta kanpo-ebaluazio eta -kontrastearen dinamikari buruz, ekimen honetan parte hartu nahi duten erakundeei laguntzeko eta ezagutza hori beren erakundeetara hedatzeko.

 AINTZATETSITAKO ERAKUNDEAK/LISTADO DE ENTIDADES RECONOCIDAS

AURRERATUA

  • A&B LABORATORIOS DE BIOTECNOLOGIA, S.A.
  • RED DE SALUD MENTAL DE BIZKAIA-OSAKIDETZA / BIZKAIKO OSASUN MENTALEKO SAREA-OSAKIDETZA
  • GRUPO CAMPEZO
  • MERCADOS CENTRALES DE ABASTECIMIENTO DE BILBAO, S.A. – MERCABILBAO
  • IBERDROLA S.A.
  • PLASTIGAUR S.A.
  • SALTO WECOSYSTEM
  • EL AVE MARÍA IKASTETXEA
  • UVESCO
  • FUNDACION DEL MUSEO GUGGENHEIM BILBAO

BIDEAN

  • VICINAY SESTAO
  • ALGEPOSA
  • VISESA (VIVIENDA Y SUELO DE EUSKADI, S.A. – EUSKADIKO ETXEBIZITZA ETA LURRA, EA)
  • CLÚSTER DE MOVILIDAD Y LOGÍSTICA DE EUSKADI
  • PREOCA SERVICIOS MEDIOAMIENTALES, S.L.U.
  • BELLOTA HERRAMIENTAS, S.A.
  • OSI BARRUALDE – GALDAKAO ESI
  • ORMAZABAL Y CÍA, S.L.U
  • AGALEUS
  • EHU – UPV GIZARTE ETA KOMUNIKAZIO ZIENTZIEN FAKULTATEA FACULTAD DE CIENCIAS SOCIALES Y DE LA COMUNICACIÓN
  • UN ETXEA- ASOCIACIÓN DEL PAÍS VASCO PARA LA UNESCO
  • ELHUYAR
  • TECNALIA
  • MUTUALIA
  • ACLIMA, BASQUE ENVIRONMENT CLUSTER 
  • FAGOR TALDEA

KONPROMISOA

  • VIVEBIOTECH S.L.
  • CASA ECEIZA S.L.
  • COMERCIAL HOSTELERA DEL NORTE EQUIPAMENTOS S.A.
  • HOSPITAL SAN JUAN DE DIOS GIPUZKOA OSPITALEA
  • IBARMIA
  • RAIL LINE COMPONENTS SLU
  • ELECTRÓNICA DEL URUMEA S.L. – EUSKABEA
  • EDE FUNDAZIOA
  • ERAGINTZA FUNDAZIOA
  • BILBAO BIZKAIA MUSEOAK
  • EUSKALIT
  • ASOCIACIÓN EMPRESARIAL ASLE
  • BASQUE FOOD CLUSTER
  • AFV – CLUSTER VASCO DE FUNDICIÓN Y FORJA
  • FORO MARITIMO VASCO
  • AFM CLUSTER – CLUSTER DE LA FABRICACIÓN AVANZADA Y DIGITAL
  • EJIE S.A (EUSKAL JAURLARITZAREN INFORMATIKA ELKARTEA)
  • TXIMIST FOUNDATION
  • FUNDACION HAZI FUNDAZIOA
  • BULTZ-LAN CONSULTING
  • KL KATEALEGAIA
  • FUNDACION ARGIA FUNDAZIOA
  • ENERGIAREN EUSKAL ERAKUNDEA / ENTE VASCO DE LA ENERGÍA
  • LAUAXETA IKASTOLA
  • SPRI-AGENCIA VASCA DE DESARROLLO EMPRESARIAL
  • EUSKADIKO PARKE TEKNOLOGIKOA-PARQUE TECNOLOGICO DE EUSKADI
  • ASPACE BIZKAIA
  • SAREEN SAREA
  • ACORDE CONSULTING
  • COLEGIO URKIDE IKASTETXEA S. COOP.
  • BIZITEGI
  • EUN
  • ILUNBE
  • ASOCIACIÓN DE INDUSTRIAS DE CONOCIMIENTO Y TECNOLOGÍA – GAIA – EUSKAL HERRIKO EZAGUTZA ETA TEKNOLOGIA INDUSTRIEN ELKARTEA

Lotutako albisteak

Euskadik  bere  automobilgintza  sektoreko  industria  indartuko  du  errepideko  garraioaren  deskarbonizazio  adimendunerako  laguntza-programa  berri  batekin

Euskadik bere automobilgintza sektoreko industria indartuko du errepideko garraioaren deskarbonizazio adimendunerako laguntza-programa berri batekin

Eusko Jaurlaritzak "Emisio Txikiagoko Ibilgailuak" laguntza-programa aurkeztu du Industriaren Defentsarako Taldearen baitan, euskal automobilgintzaren sektoreak egungo muga-zergen gerraren testuinguru globalean dituen erronkei erantzuteko 

Euskadik  bere  aurrerapena  sendotu  du  ingurumenaren  babesean,  airearen  kalitatean  eta  isurketen  murrizketan  hobekuntza  nabarmenak  eginez,  Ingurumen-koiunturari  buruzko  2024ko  txostenaren  arabera

Euskadik bere aurrerapena sendotu du ingurumenaren babesean, airearen kalitatean eta isurketen murrizketan hobekuntza nabarmenak eginez, Ingurumen-koiunturari buruzko 2024ko txostenaren arabera

Euskadiko airearen kalitatea nabarmen hobetu da, zeren 2023ko egunen ia % 91k kalitate "ona" edo "oso ona" izan baitute

TECH  friendly-k  plangintza  estrategikoa  eta  hiri-inguruneen  eraldaketa  digitala  eta  fisikoa  uztartzen  ditu

TECH friendly-k plangintza estrategikoa eta hiri-inguruneen eraldaketa digitala eta fisikoa uztartzen ditu

Bizkaiko enpresa hiriaren garapenean eta tokiko administrazio publikorako aholkularitza teknologikoan aritzen da.

Lansolar  Ingenieros,  bi  hamarkada  inguru  abangoardiako  irtenbideak  eskaintzen  trantsizio  jasangarriagoa  bultzatzeko

Lansolar Ingenieros, bi hamarkada inguru abangoardiako irtenbideak eskaintzen trantsizio jasangarriagoa bultzatzeko

Bizkaiko enpresak hidrogenoarekin lan egiten hastea du helburu datozen hilabeteetan, energia fotovoltaikoa biltegiratzeko sistema gisa.

Euskadik  Brasilgo  itsas-sektore  eolikoko  erakunde  nagusiak  hartu  ditu  hango  merkatuaren  garapena  bultzatzeko  misioan

Euskadik Brasilgo itsas-sektore eolikoko erakunde nagusiak hartu ditu hango merkatuaren garapena bultzatzeko misioan

Flanders Investment & Trade eta Euskadiko Energia Klusterraren lankidetzaz antolatutakoa

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.