Euskadiko ETEntzako Eusko Jaurlaritzaren 2025 laguntzen plana.

Euskal enpresentzako laguntzak.

Onlineko jardunaldiak euskal enpresarentzat.

Filtra tu búsqueda

Arantxa Tapia sailbura, erdian.
Albisteak 29 uztaila, 2022

Euskadi irailean hasiko da Europan deklaratutako alertari berehalako erantzuna eman nahi dion Kontingentzia Energetikoaren Planeko neurriak aplikatzen

Eusko Jaurlaritzako sail guztiek, foru-aldundiek eta EUDELek erabaki dute Jasangarritasun Energetikoaren Legearen betearazpena azkartzea; Industria ekonomiaren motor gisa zaintzea eta gizarte osoa inplikatzea, bi printzipio saihestezinen bidez: elkartasuna eta erantzukizuna
  • Erakundeek abuztuan aztertuko dituzte proposatutako neurriak, eta irailean onartuko da behin betiko dokumentua, berehala aplikatzeko.
  • Udalek laguntza teknikoa, tresnak eta finantzaketa izango dituzte, beharrezko ekintzak gauzatu ahal izateko.

Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburu Arantxa Tapiak Jasangarritasun Energetikoaren Talde Instituzionala bildu du gaur goizean. Talde horretan Eusko Jaurlaritzako sail guztiak, foru-aldundiak eta EUDEL daude ordezkatuta.

Helburua Kontingentzia Energetikoaren Planean aurrera egitea eta Europan deklaratutako alertari erantzutea da. Euskal Autonomia Erkidegoan udazken/negurako gas-horniduraren mugarik aurreikusten ez bada ere, errealitate horrek eragina izango du baliabide horren kostuaren igoeran, bereziki, eta energiaren prezioaren igoeran, oro har.

Eusko Jaurlaritzak bere gain hartu dituen elkartasun- eta erantzukizun-printzipioak Kontingentzia Energetikoaren Planari eusten dioten 3 zutabeetara eraman dira: Administrazio publikoa, industria eta herritarrak.

Euskadik badu bere gida: 2019. urteko Jasangarritasun Energetikoaren Legea, Bide-horri hori betetzeko, estrategia bateratu bat eta gauzatu beharreko konpromisoak bizkortu, partekatu eta kontrastatu behar ditugu. Administrazioak eredugarri izan behar du lider, eta beharrezkoa da esparru guztietatik neurriak adostuta eta elkarrekin hartzea.

Kontingentzia Planaren zirriborroan proposatutako neurriak

Gaur aurkeztutako zirriborroak administrazio publikoek berehala aplikatu ditzaketen neurriak eta ekintzak jasotzen ditu. Nolanahi ere, asmoa da, proposamen hori abuztuan lantzea, ekarpenak jasotzea eta neurriak irailean onartu eta ezartzea. Honek guztiak ez du esan nahi abuztuan ere energia aurrezteko mekanismo batzuk ezarri ezin daitezkeenik.

Proposamenak eraikin publikoetako berokuntzari, termostatoari eta erosotasunari, argiztapenari, tresna elektrikoei, urari eta hondakinei, isolamenduari, kontsumoen kontrolari, fotovoltaikoari edo mugikortasun jasangarriari eragiten dieten neurriak jasotzen ditu.

Eusko Jaurlaritzak sentsibilizaziorako dibulgazio-ekintzak indartuko ditu, administrazioak, enpresek eta herritarrek ohiturak aldatzeko jarrera horrekin bat egin dezaten. Horretarako, eraginkortasunez hitz egiten duten bi adibide partekatzen ditu:

  • Klimatizazioari dagokionez, neguan berokuntza handitzen dugun maila bakoitzeko energia-kontsumoa % 7 handitzen da, inolako beharrik gabe.
  • Hondakinen kudeaketari dagokionez, birziklatzen den paper tona bakoitzak 14 zuhaitz moztea saihesten du, 50.000 litro ur eta 300 kg petrolio baino gehiago kontsumitzen dira.

Toki-erakundeentzako laguntza

Udal batzuek proposatutako neurriak betearazteko dituzten zailtasunak ezagututa, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak, Energiaren Euskal Erakundearen eta Ihoberen bitartez, eta Lanbiderekin eta Novia Salcedoren lankidetzarekin batera, energia- eta klima-trantsizioari aurre egiteko berariazko laguntza teknikoko programa bat jarri du abian.

Udalei, administrazio-batzarrei, mankomunitateei, koadrilei, garapen-agentziei eta beste toki-erakunde batzuei zuzendutako programaren helburua laguntzako teknikarien sarrera eta prestakuntza erraztea da, bai eta helburuak lortzeko bidean aurrera egiteko zerbitzuen eta tresnen karta bat ere.

Euskarri teknikoa:

Teknikariak kontratatzeaz eta zerbitzu-aukeraz gain, udalek laguntza-programa hauek dituzte erabilgarri:

Lotutako albisteak

Optimus3Dk  neurrira  egindako  gailu  medikoak  landuko  ditu  Gregorio  Marañón  ospitalearekin  batera

Optimus3Dk neurrira egindako gailu medikoak landuko ditu Gregorio Marañón ospitalearekin batera

Arabako enpresak bidalitako Lorena Cros doktoreak 3D modelaketan, inplanteen diseinuan eta irudi medikoen segmentazioan lagunduko du.

Ekisolarrek  bere  negozioa  deskarbonizaziorantz  hedatu  nahi  du

Ekisolarrek bere negozioa deskarbonizaziorantz hedatu nahi du

Gasteizen kokatuta dagoen enpresak SPRI Taldearen BDIH Konexio programaren laguntza jaso du eta estalki industrialetan energia fotovoltaikoa eskaintzen du.

Euskadi  agenda  2030  sariak  60  erakunde  aintzatetsi  ditu,  garapen  jasangarriaren  helburuekin  duten  konpromisoagatik

Euskadi agenda 2030 sariak 60 erakunde aintzatetsi ditu, garapen jasangarriaren helburuekin duten konpromisoagatik

SPRIk eta Euskadiko Parke Teknologikoak konpromiso-diploma lortu dute

E&M  Combustion-ek  Chileko  meatzaritza  deskarbonizatzen  laguntzen  du  hidrogenoa  erabiliz,  Sprilur-en  Bildosola  Poligonotik

E&M Combustion-ek Chileko meatzaritza deskarbonizatzen laguntzen du hidrogenoa erabiliz, Sprilur-en Bildosola Poligonotik

Euskal ingeniaritzak hidrogenoaren errekuntzako I+G proiektu pilotu hau garatu du Chileko Gobernuarentzat.

Agua  Embrujadak  infusioen  sektorea  gama  handiko  alternatiba  jasangarriekin  irauli  du

Agua Embrujadak infusioen sektorea gama handiko alternatiba jasangarriekin irauli du

Arabako enpresak osagai naturalen eta prozesu iraunkorren aldeko apustua egin du, kalitate handiko teak eta infusioak eskaintzeko.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.