Filtra tu búsqueda



Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 13 urria, 2022 Ingurumen-jasangarritasuna Net-Zero Basque

Euskadik Net-Zero Basque Industrial Super Cluster ekimena aurkeztu du Houstongo (AEBak) “Deskarbonizaziorako aliantza teknologikoak” ekitaldian

Net-Zero Basque Industrial Super Cluster da World Economic Forum-ek 2050erako 0 isuri garbiko helburua betetzeko sustatu duen proiektuan parte hartzera gonbidatutako hamar eskualde-ekimenetako bat

SPRI Taldea, Petronor, Energia Klusterra eta Tecnalia Houstonen daude aste honetan, “Net Zero Basque Industrial Super Cluster” ekimena ordezkatzeko World Economic Forum-ek eta Electric Power Research Institute-k antolatutako “Deskarbonizaziorako aliantza teknologikoak” ekitaldian.

Net-Zero Basque Industrial Super Cluster da World Economic Forum-ek 2050erako 0 isuri garbiko helburua betetzeko sustatu duen proiektuan parte hartzera gonbidatutako hamar eskualde-ekimenetako bat

 

Urriaren 10etik 12ra eginiko ekitaldi horretan elkarrekin batu dira WEF “Transitioning Industrial Clusters towards Net Zero” ekimena osatzen duten kluster guztiak, helburutzat harturik proiektuak eta esperientziak partekatzea, erronkak eta aukerak aztertzea eta beharrezko aliantza teknologikoak sustatzea hainbat sektore industrialen deskarbonizazioranzko trantsizioa azkartzeko.

 

“Net-Zero Basque Industrial Super Cluster” ekimenaren ordezkaritzak hainbat saiotan parte hartu du hiru egun hauetan. Ekimena bera eta lortutako aurrerapen garrantzitsuenak aurkeztu ditu eta orobat nabarmendu ditu tokiko balio-katearentzako aukera teknologiko eta industrialak, ekimen hau gainerakoengandik bereizten duten elementuak alegia.

Zentzu horretan, merezi du aipatzea euskal ekimena aukeratuetako bat izan dela ekitaldiaren inaugurazio-saioan parte hartzeko eta bertaratuei azaltzeko zeintzuk diren Net Zero Basque ekimenaren helburuak, bazkideak eta ikuspegia, eta zeintzuk diren industrien eta agenteen arteko lankidetzaren onurak tokiko industriaren lehiakortasunerako eta enplegu-sorkuntzarako.

 

Petronor-ek hitzaldi bat eman du teknologiari buruzko saio batean, non azaldu baitu bere prozesuak deskarbonizatzeko erronka aukera bihurtu dela konpainiarentzat eta Euskadirentzat, Hidrogenoaren Euskal Korridorearen bitartez, lankidetza publiko-pribatuko estrategia bat abiatu baita hainbat proiektu garatzeko hidrogenoaren balio-kateko maila guztietan.

 

“Walkabout session” saioan, ordezkaritzak garapen teknologiko eta industrialeko hainbat proiektu aurkeztu ditu, hala nola Hidrogenoaren Euskal Korridorea, adimen artifiziala darabilen Bideratu analisi-tresna (Elkartek proiektua) edo Sarralle enpresak lideratutako H-Acero proiektua (Hazitek), zeinak ekipamenduak eta ezagutzak garatzen baititu hidrogeno berdea erabiltzeko prozesu siderurgikoetan.

Aste honetan zehar, euskal ordezkaritzak aldebiko bilerak egingo ditu EPRIko (Electric Power Research Institute) arduradunekin, hidrogeno berdeari, eraginkortasun energetikoari eta elektrifikazioari buruzko esperientziak eta ezagutzak trukatzeko.

 

Eusko Jaurlaritzako Ekonomi Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen sailburu Arantxa Tapiak aurkeztu zuen Jaurlaritzak lideratutako “Net-Zero Basque Industrial Super Cluster” ekimena azaroaren 3 eta 4an Glasgow-n eginiko Klima Aldaketari buruzko Nazio Batuen 2021-COP26 Konferentzian eta bere bazkide garrantzitsuenak dira Petronor, Repsol eta Iberdrola, zeintzuek euren ahaleginak batuko baitituzte euskal kluster industrialen energia-kontsumoa deskarbonizatzeko.

Une honetan munduko ekonomiaren ia % 80k konpromisoa hartu duelarik zero isuri garbira iristeko, guztiz premiazkoa da behar diren urratsak ematea helburu anbiziotsu hori lortzeko, eta ezinbestekoa da eskualde industrialek, batez ere  energia kontsumo handia dutenek (eta CO2 isuri handiak kontsumo horri loturik) paper garrantzitsua jokatzea konpromiso horiek lortzeko ahaleginean. “Net-Zero Basque Industrial Super Cluster” ekimenaren asmoa da deskarbonizazioaren helburu hori aukera bihurtzea garapen teknologikoa eta industriala bultzatzeko Euskadin, lehendik existitzen diren gaitasunak bultzatuz eta berriak sortuz.

 

Lotutako albisteak

17 abendua, 2024 Ingurumen-jasangarritasuna
Inoxibar, sukaldeko tresneria Euskaditik mundura
Irakurri gehiago
NOMADA Alfombras 12 abendua, 2024 Eraldaketa digitala
Mila urtetik gorako artea eta teknologia berriak: Nomadaren bilakaera
Irakurri gehiago
12 abendua, 2024 Ingurumen-jasangarritasuna
%30eko zerga-kenkaria izango duten 64 teknologia garbien zerrenda berria onartu du Gobernuak
Irakurri gehiago
5 abendua, 2024 Eraldaketa digitala
Lehendakariak eta Bizkaiko Ahaldun Nagusiak EIC Energy Intelligence Center Fundazioa aurkeztu dute
Irakurri gehiago
3 abendua, 2024 Ingurumen-jasangarritasuna
AVEQ-KIMIKAk lehiakortasuna mantentzeko deskarbonizazioko Europako araudietara egokitzea beharrezkoa dela adierazi du
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak