Euskadiko deskarbonizazio-proiektuen kopurua handitzea eta haien nazioarteko posizionamendua hobetzea da Net-Zero Basque Industrial Super Clusterren helburua
Industria Deskarbonizatzeko Foroak beste topaketa bat egin du aste honetan Energy Intelligence Centerren. Bertan, eraginkortasun energetikoaren eta deskarbonizazioaren arloko eskaintza eta eskaria bildu dira, arlo horretan elkarlanean aritzeko aukerak bilatzeko eta garatzeko. Energiaren Klusterrak, Aclimak, AFVk, Siderexek eta Paperaren Klusterrak antolatzen dute foroa, eta SPRI Taldeak koordinatzen du, Net-Zero Basque Industrial Super Cluster egitasmoaren bultzatzaile gisa, egitasmo horren barruan kokatzen baita foroa.
175 pertsonak baino gehiagok eman dute izena topaketan, eta euskal industriak trantsizio energetiko-klimatikoan aurrera egiten jarraitzeko eta deskarbonizazioaren erronkei aurre egiteko interesa duela erakusten du horrek. Hain zuzen ere, Euskadiko industrian isurpenen murrizketa bultzatzea eta Euskadiko enpresentzat teknologia berrien eta zerbitzu berritzaileen garapenetik eratorritako aukera berriak sustatzea xede duen egitasmoa da Net-Zero Basque. Eusko Jaurlaritzak, Iberdrolak eta Petronorrek bultzatzen dute, eta industria-klusterrek babestu dute. World Economic Forumen (WEF) Transitioning Industrial Clusters towards Net Zero programaren parte da egitasmoa.
Aitor Urzelai SPRIko zuzendari nagusiak irekiera-ekitaldian nabarmendu duen moduan, ezinbestekoa da erronkak aukera bilakatzea eta askotariko sektore, erakunde eta administrazioek aukera horiek aprobetxatzea, etorkizuneko industrian lehiakorrak izaten jarraitzeko.
Zehazki, jardunaldian parte hartu duten pertsonek honako aurkezpenak ikusteko aukera izan dute:
- Cristina Oyón SPRIko Teknologia, Berrikuntza eta Jasangarritasun arloko zuzendariak Net-Zero Basque Industrial Super Clusterren (NZBISC) jarduera errepasatu du, eta aliantza berriak aurkeztu ditu: All4Zero – REPSOL-PETRONORek sustatuta, beste batzuen artean – eta Q-Cero – IBERDROLAk bultzatzen duena.
- Euskadiko industria deskarbonizatzeko berrikuntza hub berriaren (BIH4C) aurkezpena; sinbiosi industrialerako IS2H4C Europako proiektutik jaio zen, eta lankidetza-proiektu berriak dinamizatzeko Lantalde irekia da.
- Jardunaldiaren azken blokean, industria deskarbonizatzeko eskuragarri dauden askotariko laguntza-mekanismoen xehetasunak; adibidez, Energia Aurrezpenaren Ziurtagirien sistema berria, industriak deskarbonizatzeko inbertsioak egiteko SPRI-Eusko Jaurlaritzaren laguntza-programa, Teknologia Garbien Euskal Zerrenda eta EBren kanpotik inportatutako ondasunei ezarritako CBAM karbono-zerga berriaren ondorioak.
Foro honetako bilerek eta Eusko Jaurlaritzak Trantsizio Energetikoaren, Aldaketa Klimatikoaren eta Deskarbonizazioaren arloan garatutako gainerako neurri eta estrategiek lanerako eta lankidetzarako espazio bat eskaintzen diote industriari, erronkak aukera bilakatzen laguntzeko eta, hala, industriaren lehiakortasuna mantentzeko eta handitzeko.
Zehazki, Net-Zero Basque Industrial Super Clusterren lehenengo lan-fasea 2022 eta 2023an zehar garatu zuten. Fase horretan, honakoetan zentratu ziren: isurpen handiena zuten sektoreetako kontsumoak eta isurpenak aztertzea; sektore horiek deskarbonizatzeko bide-orriak prestatzea; identifikatutako teknologiak eta neurriak garatzeko eta eskaintzeko Euskadin une honetan dauden edo egon daitezkeen balio-kateak ebaluatzea; eta aztertutako prozesu industrialetan soluzio teknologikoak aplikatzeko proiektu pilotu eta proiektu erakusgarri posibleak identifikatzea. Halaber, nazioartean komunikatu eta posizionatu dute egitasmoa, ekitaldietan parte hartuz eta aliantzak eginez.
Egitasmoari jarraipena emateko, Net-Zero Basque Industrial Super Clusterren hurrengo etapan garatu beharreko lanen helburua Euskadi deskarbonizatzeko Tek Radar bat garatzea izango da, ezagutzan eta txosten tekniko eta ekonomikoetako datuetan oinarrituta, eta Euskadiko industria deskarbonizatzeko prozesuaren aurrerapena jarraituta. Euskadiko industria deskarbonizatzeko proiektu kopurua handitzea da helburua, balio-kate industrialen lehiakortasuna eta nazioarteko posizionamendua hobetzen diren aldi berean.
Lotutako albisteak

Industria Sailak 22 milioi euro jarriko ditu Euskal Autonomia Erkidegoko industriaren deskarbonizaziorako
Maiatzaren 7an irekiko da eskaera egiteko epea SPRIren webgunean.

Tecoplasek plastiko teknikoen eraldaketan erreferentzia gisa sendotzea du helburu
Bizkaiko enpresak industria-sektorerako eta uren tratamenduko sektorerako lantzen du material hori, eta akuikultura- edo elikagaigintza-sektoreetan duen posizioa handitzea esploratzen ari da.

Haizelur, nazioartekotzearen aldeko apustua egiten duen doitasun-mekanizazioaren arloko Debako ETEa
Enpresaren esportazioek SPRI Taldearen zibersegurtasuneko programaren dirulaguntza jaso dute eta negozioaren % 35era iritsi dira dagoeneko

Pradales Lehendakaria: “Gure Plan Industriala europar jarraibideekin lerrokatzen ari gara”
"Euskadi eragile garrantzitsua izan daitekeelako eta izan behar duelako prozesu horretan”

Euskadik bere automobilgintza sektoreko industria indartuko du errepideko garraioaren deskarbonizazio adimendunerako laguntza-programa berri batekin
Eusko Jaurlaritzak "Emisio Txikiagoko Ibilgailuak" laguntza-programa aurkeztu du Industriaren Defentsarako Taldearen baitan, euskal automobilgintzaren sektoreak egungo muga-zergen gerraren testuinguru globalean dituen erronkei erantzuteko

BASQUEFIKek finantza aktiboen tokenizazioak sektorean eta enpresa sarean sortzen dituen aukerak aztertuko ditu
Topaketa hau antolatuz, BASQUEFIKek finantza eta inbertsio sektore berritzaile, lehiakor eta konektatu bat eraiki nahi du

Euskadik bere aurrerapena sendotu du ingurumenaren babesean, airearen kalitatean eta isurketen murrizketan hobekuntza nabarmenak eginez, Ingurumen-koiunturari buruzko 2024ko txostenaren arabera
Euskadiko airearen kalitatea nabarmen hobetu da, zeren 2023ko egunen ia % 91k kalitate "ona" edo "oso ona" izan baitute

TECH friendly-k plangintza estrategikoa eta hiri-inguruneen eraldaketa digitala eta fisikoa uztartzen ditu
Bizkaiko enpresa hiriaren garapenean eta tokiko administrazio publikorako aholkularitza teknologikoan aritzen da.

Mikel Jauregi, Europako Ekonomia Berriaren Foroan: “etorkizunera begiratzea eta gure seme-alabei utzi nahi diegun Euskadi industrial berri hori irudikatzea dagokigu”
Egindako hitzaldian, sailburuak Euskadiren gaurkotasun ekonomikoa eta nazioarteko egoera aztertu ditu,

Lansolar Ingenieros, bi hamarkada inguru abangoardiako irtenbideak eskaintzen trantsizio jasangarriagoa bultzatzeko
Bizkaiko enpresak hidrogenoarekin lan egiten hastea du helburu datozen hilabeteetan, energia fotovoltaikoa biltegiratzeko sistema gisa.