Garapen jasangarriari eta GJH-Garapen Jasangarrirako Helburuei lotutako enpresentzako aukerak
SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Agentziak euskal enpresei zuzendutako onlineko topaketa bat antolatu du EAEko Klusterrak Dinamizatzeko Erakundeekin garatutako jardueraren barruan. Topaketan garapen jasangarriari lotutako aukerak azalduko dira eta aztergai hartuko da nola txertatu GJH-Garapen Jasangarriko Helburuak konpainien kudeaketan, eta nola eta zein jarraibideren arabera prestatu GJHen arloan lortutako aurrerapenei buruzko txostenak.
Datorren azaroaren 29an egingo den “Reportando los Avances en los ODS de la Agenda 2030: un Enfoque en el ODS 8- Trabajo y Crecimiento Económico, y el ODS 9 – Industria, Innovación e Infraestructura” jardunaldiak zabalik du izena emateko epea eta gehienbat bi helburu horietan zentratuko da, hau da, 8. Helburuan (Lan duina eta hazkunde ekonomikoa) eta 9. Helburuan (Industria, Berrikuntza eta Azpiegiturak), bi horiek izaki, Eusko Jaurlaritzak sustatutako eta klusterrek eginiko azterlan baten arabera, Euskadiko enpresen errealitatetik hurbilen dauden helburuak.
Jardunaldian parte hartuko dute Rubén Carricondo, Agenda 2030 eta Munduko Itunaren Espainiako Sareko Jasangarritasun Analisiko arduradunak, Cristina Sánchez, Nazio Batuen Munduko Itunaren Espainiako zuzendari exekutiboak, Iker Atxa, Eusko Jaurlaritzako Berrikuntza Sozialeko zuzendari eta Agenda 2030en arduradunak, eta Aitor Cobanera, SPRIko Enpresa Garapenerako zuzendariak.
SPRIk sustatutako eta UN Global Compact–Munduko Itunaren Espainiako Sarearekin eta klusterren lankidetzarekin antolatutako topaketa honek plataforma bat du GJHetan Trebatzeko eta beste bat GJHak Kudeatzeko. Plataforma horiek, EAEko klusterretako enpresen eskura egongo direnak 2022ko urrira arte, euskarri pertsonalizatu bat eskaintzen dute zalantzak argitzeko. Sarbidea doan izango da esteka honen bidez erregistratu ondoren: Kudeatzeko eta Trebatzeko
Lotutako albisteak

Pradales Lehendakaria: “Gure Plan Industriala europar jarraibideekin lerrokatzen ari gara”
"Euskadi eragile garrantzitsua izan daitekeelako eta izan behar duelako prozesu horretan”

Euskadik bere automobilgintza sektoreko industria indartuko du errepideko garraioaren deskarbonizazio adimendunerako laguntza-programa berri batekin
Eusko Jaurlaritzak "Emisio Txikiagoko Ibilgailuak" laguntza-programa aurkeztu du Industriaren Defentsarako Taldearen baitan, euskal automobilgintzaren sektoreak egungo muga-zergen gerraren testuinguru globalean dituen erronkei erantzuteko

Euskadik bere aurrerapena sendotu du ingurumenaren babesean, airearen kalitatean eta isurketen murrizketan hobekuntza nabarmenak eginez, Ingurumen-koiunturari buruzko 2024ko txostenaren arabera
Euskadiko airearen kalitatea nabarmen hobetu da, zeren 2023ko egunen ia % 91k kalitate "ona" edo "oso ona" izan baitute

TECH friendly-k plangintza estrategikoa eta hiri-inguruneen eraldaketa digitala eta fisikoa uztartzen ditu
Bizkaiko enpresa hiriaren garapenean eta tokiko administrazio publikorako aholkularitza teknologikoan aritzen da.

Lansolar Ingenieros, bi hamarkada inguru abangoardiako irtenbideak eskaintzen trantsizio jasangarriagoa bultzatzeko
Bizkaiko enpresak hidrogenoarekin lan egiten hastea du helburu datozen hilabeteetan, energia fotovoltaikoa biltegiratzeko sistema gisa.