Ingurumen-jasangarritasuna
Albisteak 27 urtarrila, 2022

Indicate Solutions-ek biriketako minbizia eta COVID-19a detektatzeko diagnostiko-teknologia berritzaileak garatu ditu

Gipuzkoako enpresak Erresuma Batuan eta Txinan hasi du bere nazioartekotze prozesua, SPRI taldeko Basque Trade & Investment-en laguntzarekin.

Indicate Solutions ikerketa zentro bat da, Donostian kokatua. 2006an sortu zen Biodonostia Institutuaren ‘spin off’ bezala, eta Donostiako Sustapenaren eta BIC Gipuzkoaren laguntzarekin. Hasiera batean, Charles Lawrie Indicate Solutionseko CEOak eta Biodonosotia Institutuko Onkologia zuzendariak garatu zuen diagnostiko-teknologia bat merkaturatzeko sortu zen, CIC Biomagune eta UPV/EHUrekin lankidetzan.

Teknologia hau biriketako minbiziaren diagnostikora zuzenduta zegoen. Minbizi mota honetan (zelula ez txikien motakoa, NSCLC) ohikoa da oinarrizko tratamendu bat ematea, platinoan oinarritua, eta Indicate Solutions-en datuen arabera, kasuen % 20an funtzionatzen du soilik. Horrelako tratamenduak oso oldarkorrak dira, gaixoa asko ahultzen dute, eta, ondorioz, beste edozein arrazoi txikirengatik (hotzeria, gripea…) hil daiteke. Horregatik, teknologia honen helburua da mutazio batzuen bidez (biomarkatzaileak) zer minbizi mota den identifikatzea, ahalik eta tratamendu egokiena eman ahal izateko.

Teknologia horren garapenean murgilduta, 2020an COVID-19a agertu zen, eta horrek enpresan eragin handia izan zuen: “Gure kasuan, eta enpresa bioteknologikoen % 90en kasuan, gure diagnostiko-teknologia birus hori detektatzeko nola moldatu genezakeen birplanteatu behar izan genuen, eta, ondorioz, REPViT izeneko proiektua sortu genuen”, Javier Zubiria Indicate Solutions enpresako operazioen zuzendariak adierazi duenez. Bi teknologien arteko desberdintasun nagusia zera zen: biriketako minbiziaren bilaketan “lastategian orratza bilatzea” zela, hau da, nukleotido bat bilatzen dela 5 litro odoletan. COVID-19a detektatzeko teknologian, molekula askoz handiagoa bilatzen da, aurkitzeko errazagoa. Gainera, bilaketa leku jakin batean egiten da, eztarrian, listuaren kasuan.

Une honetan, REPViT teknologia prototipatze-fasean dago, 175 listu-laginekin, eta % 95eko zehaztasuna lortu da PCRaren aldean. “Funtzionamendua oso erraza da. Termometro batekin konpara dezakegu. Termometroa kristalezko ontzi bat duen merkurio-likido bat besterik ez da, tenperaturaren arabera igo edo jaitsi egiten dena. Gure teknologia urrezko nanopartikulen gatz-soluzio bat da, eta txistua botatzen duzuenean eta astintzen duzunean, kolorez aldatzen bada eta garden bihurtzen bada, positiboa zarela esan nahi du, PCRaren zehaztasunarekin”, zehaztu du Javier Zubiriak.

Etorkizunari begira, Indicate Solutionsek interes handia jaso du nazioarteko merkatuaren aldetik. Erresuma Batuan enpresa bat eratu du, bere teknologia merkatu britainiarrean merkaturatzeko, eta, aldi berean, Shanghain sukurtsal bat sortzeko akordioa sinatu du, tokiko erakunde batekin batera, bi teknologiak garatzeko eta, horrela, Txinako merkatuan hedatzeko. Nazioartekotzeko bi proiektu horiek SPRIren hainbat programaren laguntzarekin gauzatu dira, hala nola Hazitek edo Medtech ekimenen bidez.

SPRI Taldea RIS 3 Euskadi estrategia abian jartzen duen eragileetako bat da, energiaren, fabrikazio aurreratuaren, bio-osasunaren eta nanozientziaren arloetan espezializazio adimenduna bultzatzeko. Informazio gehiago hemen.

Lotutako albisteak

Pradales  Lehendakaria:  “Gure  Plan  Industriala  europar  jarraibideekin  lerrokatzen  ari  gara”

Pradales Lehendakaria: “Gure Plan Industriala europar jarraibideekin lerrokatzen ari gara”

"Euskadi eragile garrantzitsua izan daitekeelako eta izan behar duelako prozesu horretan”

Euskadik  bere  automobilgintza  sektoreko  industria  indartuko  du  errepideko  garraioaren  deskarbonizazio  adimendunerako  laguntza-programa  berri  batekin

Euskadik bere automobilgintza sektoreko industria indartuko du errepideko garraioaren deskarbonizazio adimendunerako laguntza-programa berri batekin

Eusko Jaurlaritzak "Emisio Txikiagoko Ibilgailuak" laguntza-programa aurkeztu du Industriaren Defentsarako Taldearen baitan, euskal automobilgintzaren sektoreak egungo muga-zergen gerraren testuinguru globalean dituen erronkei erantzuteko 

Euskadik  bere  aurrerapena  sendotu  du  ingurumenaren  babesean,  airearen  kalitatean  eta  isurketen  murrizketan  hobekuntza  nabarmenak  eginez,  Ingurumen-koiunturari  buruzko  2024ko  txostenaren  arabera

Euskadik bere aurrerapena sendotu du ingurumenaren babesean, airearen kalitatean eta isurketen murrizketan hobekuntza nabarmenak eginez, Ingurumen-koiunturari buruzko 2024ko txostenaren arabera

Euskadiko airearen kalitatea nabarmen hobetu da, zeren 2023ko egunen ia % 91k kalitate "ona" edo "oso ona" izan baitute

TECH  friendly-k  plangintza  estrategikoa  eta  hiri-inguruneen  eraldaketa  digitala  eta  fisikoa  uztartzen  ditu

TECH friendly-k plangintza estrategikoa eta hiri-inguruneen eraldaketa digitala eta fisikoa uztartzen ditu

Bizkaiko enpresa hiriaren garapenean eta tokiko administrazio publikorako aholkularitza teknologikoan aritzen da.

Lansolar  Ingenieros,  bi  hamarkada  inguru  abangoardiako  irtenbideak  eskaintzen  trantsizio  jasangarriagoa  bultzatzeko

Lansolar Ingenieros, bi hamarkada inguru abangoardiako irtenbideak eskaintzen trantsizio jasangarriagoa bultzatzeko

Bizkaiko enpresak hidrogenoarekin lan egiten hastea du helburu datozen hilabeteetan, energia fotovoltaikoa biltegiratzeko sistema gisa.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.