Albisteak 13 iraila, 2023

Industria Deskarbonizatzeko Laguntzen Programak 10M euro bideratuko ditu berotegi-efektuko gasak murrizteko instalazioetan inbertsioak sustatzeko

Este programa de ayudas permitirá anticipar decisiones de inversión y acompañar a la industria vasca para que siga siendo competitiva en un contexto europeo y global de transición hacia la neutralidad climática

Eusko Jaurlaritzak industria-produktu eta -prozesuei lotutako industria-enpresei eta zerbitzu-enpresei laguntzeko programa onartu du, berotegi-efektuko gasen (BEG) emisioak murriztea ahalbidetuko duten instalazio produktibo berri eta/edo lehendik daudenetan inbertsioak sustatzeko. Horretara, hamar milioi euro bideratuko dira.

Laguntza-programa horrek inbertsio-erabakiak aurreratzea eta euskal industriari laguntzea ahalbidetuko du, klima-neutraltasuneranzko trantsizio-testuinguru europar eta global batean lehiakorra izaten jarrai dezan. Industria-sektorea erronka horrekiko konpromisoa erakusten ari da, eta emaitzak oso positiboak dira:

  • Sektore horrek Euskadiko emisioen % 20 hartzen du (zuzeneko emisioak), baina kontsumitzen duen elektrizitateari lotutako isuriak kontuan hartuz gero (zeharkako isuriak), ehuneko hori % 30eraino igoko litzateke.
  • Araututako sektoreen emisioek, hau da, “EU ETS” isurketa-eskubideen Europako merkataritzaren araudiaren barruan daudenek (energia-sektorea eta energia-kontsumoan intentsiboak diren industria-sektoreak, batez ere), % 44 jaistea lortu dute, 2005. urtearekin alderatuta, erregimen horren funtzionamenduko lehen urtea baita.

Laguntzak industria-sektore guztietara bideratzen dira deskarbonizazioa bultzatuko duten inbertsioak babesteko, Europako araudia errespetatuz, jarduketa-sorta zabala barne hartuz —bai energia-kontsumoaren ondoriozkoak, bai ekoizpen-prozesuen ondoriozkoak—, eta, aldi berean, ahalik eta sinplifikazio handiena bilatuz, bai enpresa eskatzaileentzat, bai laguntza-programaren kudeatzaile publikoentzat.

Enpresa Handiek eta Enpresa Txiki eta Ertainek (ETE) jaso ahal izango dituzte agindu honetan adierazitako dirulaguntzak, baldin eta erauzketako industria-enpresak, enpresa eraldatzaileak, ekoizpenekoak eta industria-produktuari eta industria-prozesuari lotutako zerbitzuetakoak badira, eta laguntzaren xede diren inbertsioak Euskal Autonomia Erkidegoan egiten badituzte. 

Net-Zero Basque Industrial Super Cluster

Bestalde, Eusko Jaurlaritzak, SPRI Taldearen bitartez eta Euskadiko energia arloko bi enpresa garrantzitsuenekin (Iberdrola eta Petronor) eta industri arloko 16 klusterren babesarekin, azkartu egin nahi du zero isuriranzko trantsizioa euskal industrian, bultzada bat emanez industriako energia kontsumoaren deskarbonizazioari eta eraginkortasun energetikoari, eta merkatu-aukerak sortuz garapen teknologikoan eta berrikuntzan oinarrituta.

Une honetan, munduko ekonomiaren ia % 80k konpromisoa hartu duelarik zero isuri garbira iristeko, guztiz premiazkoa da behar diren urratsak ematea helburu anbiziotsu hori lortzeko. Net-Zero “Basque Industrial Super Cluster” ekimenaren helburua da prozesuak azkartzea eta isuriak gutxitzeko helburu hori lortzea, eta horretarako fokua jarriko du aurrena euskal industria sektorearen energia-hornikuntzaren deskarbonizazioan eta eraginkortasun energetikoan.

Ekimen honi esker teknologia berrietan kualifikatutako lanpostuak sortuko dira konponbide berritzaileak zabaltzeko, eta funtsezkoa izango da euskal industriaren lehiakortasuna hobetzeko.

Era berean, trakzio-lana egingo du teknologia berrien eta zerbitzu berritzaileen garapenean oinarritutako aukera berriak eskaintzeko euskal enpresei

Laguntzen Agindua

  1. Enpresek gutxienez 100.000 euroko inbertsio onartua egin beharko dute.
  2. Erakunde eskatzaileek inbertsioen bideragarritasun teknikoa, ekonomikoa eta finantzarioa oinarritu beharko dute, inbertsio horien memoria zehatza eginez. Eta jarduketek atzeraezinak izan beharko dute.

Deialdi honek kalkulu-orri bat planteatzen du —eskatzaile guztiek erabili beharrekoa—, enpresei aukera ematen diena ekidindako emisioen kalkulua egiteko, dirulaguntzaren xede den inbertsioaren ondorengo CO2eq emisioak inbertsioa egin aurreko egoeran zeuden CO2eq emisioekin alderatuz. 

Diruz lagundu daitekeen inbertsiotzat hartuko da —dirulaguntzak kalkulatzeko— enpresaren aktiboan kategoria hauetakoren batean txertatzen diren aktibo finkoak eskuratzea:

  • 212 Instalazio teknikoak.
  • 213 Makineria.
  • 215 Beste instalazio batzuk.
  • 217 Informazioa prozesatzeko ekipoak.

Adibide gisa, eta izaera mugatzailerik gabe, honako inbertsio-tipologia hauek jaso ahal izango dute dirulaguntza: hondakin-beroak berreskuratzeko sistemek, erregai fosilen kontsumoa ordezkatzea edo murriztea ahalbidetzen duten inbertsioek —hala nola hidrogeno berriztagarria edo biomasatik datozen erregaiak erabiltzea—, prozesu termikoen elektrifikazioak (bero-ponpa eta beste batzuk), energia-kontsumoa kontrolatzeko eta aurrezteko sistema digitalek, eta abar.

Dirulaguntzek 1.500.000,00 euroko muga maximoa izango dute enpresa eta/edo enpresa-talde bakoitzeko.

Eskaerak aurkezteko epea 2023ko urriaren 20an amaituko da, 12:00etan. Izapideak egiteko jarraibideak hemen daude eskuragarri: https://www.euskadi.eus/servicios/1236401.

Eskabideak, erantzukizunpeko adierazpenak eta gainerako dokumentuak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoko «Nire karpeta» izenekoaren bidez aurkeztuko dira, baita eskabidea egin ondorengo izapideak —jakinarazpenak barne— ere: https: //www.euskadi.eus/micarpeta

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan identifikaziorako eta sinadura elektronikorako onartutako bitartekoak helbide honetan daude eskuragarri: https://www.euskadi.eus/certificados-electronicos

Itun Berdea

Europar Batasunaren Itun Berdeak Europa 2050erako klimaren aldetik neutroa izango den lehen kontinentea bihurtzeko helburua ezarri zuen. Klimari buruzko Europako legeria loteslea da horri dagokionez, eta tarteko helburu gisa ezarri du berotegi-efektuko emisioak gutxienez % 55 murriztea, 1990eko mailekin alderatuta, 2030erako.

Konpromiso horren barruan sartzen dira “Energia Trantsizioaren eta Klima Aldaketaren 2021-2024 Plana (ETKAP 2021-2024)” —Eusko Jaurlaritzak 2021eko azaroan onartua— eta Euskal Autonomia Erkidegoan neutraltasun klimatikoa 2050 baino lehen lortzeko Energia Trantsizioaren eta Klima Aldaketaren Lege-proiektua —Eusko Jaurlaritzaren Kontseiluak 2023ko maiatzaren 16an onartua—.

ETKAPak jarraipena ematen dio Euskal Autonomia Erkidegoak klima-aldaketaren arloko politika aktiboen garapenean duen ibilbide luzeari. 2008-2012 epealdirako Klima Aldaketaren aurkako lehen Euskal Planaren ondoren, 2015ean KLIMA 2050 Klima Aldaketaren aurkako 2050erako Euskal Estrategia argitaratu zen, Euskal Autonomia Erkidegoko berotegi-efektuko gasen emisioak 2030. urterako gutxienez % 40 eta 2050. urterako gutxienez % 80 murrizteko helburuarekin, 2005. urtearekin alderatuta.

Klima-neutraltasunaren helburuak lortzeko, ahalegin handiak egin beharko dira Euskal Autonomia Erkidegoko esparru ekonomikoetan, eta, bereziki, industria-ehunean, bere ekoizpen-prozesuak deskarbonizatzeko inbertsioei aurre egin beharko baitie. Inbertsio pribatu horiek funts publikoen laguntza egokia beharko dute, eta, aldi berean, Estatuko laguntzei buruzko Europako araudia errespetatuko dute.

Zeharka bada ere, klima-neutraltasunerako trantsizioak ere aukerak ematen ditu Euskal Autonomia Erkidegoko industria-sektore estrategikoak garatzeko, hala nola energia berriztagarriak, hidrogeno berdea eta energia-biltegiratzea balio-kate osoan zehar.

Teknologia horien hedapenak, halaber, energia-autohornikuntzan eta baliabideen erabilera efizienteagoan lagunduko du, eta horrek guztiak ingurumena zaintzea eta klima-aldaketarekiko erresilientzia areagotzea ekarriko du, baita kanpokoarekiko energia-mendekotasun txikiagoa izatea ere. Aurrezteak eta energia-efizientziak ere zeregin garrantzitsua izan behar dute, energia primarioaren eta azken energiaren kontsumoak murriztuz.

Lotutako albisteak

Industria  Sailak  22  milioi  euro  jarriko  ditu  Euskal  Autonomia  Erkidegoko  industriaren  deskarbonizaziorako
15/04/2025 Deskarbonizazioa

Industria Sailak 22 milioi euro jarriko ditu Euskal Autonomia Erkidegoko industriaren deskarbonizaziorako

Eusko Jaurlaritzak Deskarbonizazio Industriala Programa argitaratzeko tramiteak onartu ditu. Programa hori SPRIk kudeatzen du, eta iaz 58 enpresa izan ziren 17,6 milioi euroko inbertsio publikoaren onuradun. Inbertsio horrek beste 85,6 milioi euroko inbertsio pribatua eragin zuen. Batez beste, 303 mila euroko dirulaguntza izan zen proiektu bakoitzeko

Tecoplasek  plastiko  teknikoen  eraldaketan  erreferentzia  gisa  sendotzea  du  helburu

Tecoplasek plastiko teknikoen eraldaketan erreferentzia gisa sendotzea du helburu

Bizkaiko enpresak industria-sektorerako eta uren tratamenduko sektorerako lantzen du material hori, eta akuikultura- edo elikagaigintza-sektoreetan duen posizioa handitzea esploratzen ari da.

Haizelur,  nazioartekotzearen  aldeko  apustua  egiten  duen  doitasun-mekanizazioaren  arloko  Debako  ETEa

Haizelur, nazioartekotzearen aldeko apustua egiten duen doitasun-mekanizazioaren arloko Debako ETEa

Enpresaren esportazioek SPRI Taldearen zibersegurtasuneko programaren dirulaguntza jaso dute eta negozioaren % 35era iritsi dira dagoeneko

Pradales  Lehendakaria:  “Gure  Plan  Industriala  europar  jarraibideekin  lerrokatzen  ari  gara”

Pradales Lehendakaria: “Gure Plan Industriala europar jarraibideekin lerrokatzen ari gara”

"Euskadi eragile garrantzitsua izan daitekeelako eta izan behar duelako prozesu horretan”

ACLIMA  bere  30.  urteurrena  ospatzen  du  industria  garbiago  baterako  lankidetza  publiko-pribatuaren  balioa  azpimarratuz
28/03/2025 Kluster politika

ACLIMA bere 30. urteurrena ospatzen du industria garbiago baterako lankidetza publiko-pribatuaren balioa azpimarratuz

Klusterra 1995ean sortu zen, Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin, Ihobe eta SPRI sozietate publikoen bitartez

Euskadik  bere  automobilgintza  sektoreko  industria  indartuko  du  errepideko  garraioaren  deskarbonizazio  adimendunerako  laguntza-programa  berri  batekin

Euskadik bere automobilgintza sektoreko industria indartuko du errepideko garraioaren deskarbonizazio adimendunerako laguntza-programa berri batekin

Eusko Jaurlaritzak "Emisio Txikiagoko Ibilgailuak" laguntza-programa aurkeztu du Industriaren Defentsarako Taldearen baitan, euskal automobilgintzaren sektoreak egungo muga-zergen gerraren testuinguru globalean dituen erronkei erantzuteko 

BASQUEFIKek  finantza  aktiboen  tokenizazioak  sektorean  eta  enpresa  sarean  sortzen  dituen  aukerak  aztertuko  ditu
21/03/2025 Kluster politika

BASQUEFIKek finantza aktiboen tokenizazioak sektorean eta enpresa sarean sortzen dituen aukerak aztertuko ditu

Topaketa hau antolatuz, BASQUEFIKek finantza eta inbertsio sektore berritzaile, lehiakor eta konektatu bat eraiki nahi du

AICek  automobilgintzako  masterraren  zazpigarren  edizioa  atera  du
21/03/2025 Kluster politika

AICek automobilgintzako masterraren zazpigarren edizioa atera du

Sektorearen etorkizuneko erronkei aurre egiteko ikasle onenak lortu nahi ditu

Euskadik  bere  aurrerapena  sendotu  du  ingurumenaren  babesean,  airearen  kalitatean  eta  isurketen  murrizketan  hobekuntza  nabarmenak  eginez,  Ingurumen-koiunturari  buruzko  2024ko  txostenaren  arabera

Euskadik bere aurrerapena sendotu du ingurumenaren babesean, airearen kalitatean eta isurketen murrizketan hobekuntza nabarmenak eginez, Ingurumen-koiunturari buruzko 2024ko txostenaren arabera

Euskadiko airearen kalitatea nabarmen hobetu da, zeren 2023ko egunen ia % 91k kalitate "ona" edo "oso ona" izan baitute

TECH  friendly-k  plangintza  estrategikoa  eta  hiri-inguruneen  eraldaketa  digitala  eta  fisikoa  uztartzen  ditu

TECH friendly-k plangintza estrategikoa eta hiri-inguruneen eraldaketa digitala eta fisikoa uztartzen ditu

Bizkaiko enpresa hiriaren garapenean eta tokiko administrazio publikorako aholkularitza teknologikoan aritzen da.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.