Euskadiko ETEntzako Eusko Jaurlaritzaren 2025 laguntzen plana.

Euskal enpresentzako laguntzak.

Onlineko jardunaldiak euskal enpresarentzat.

Filtra tu búsqueda

Jorge González, CEO de Ormazabal
Jorge González, Ormazabalgo CEOa
Elkarrizketak 14 otsaila, 2022

Jorge González: “Mundu osoan dauden lau turbina eolikotik batek Ormazabalen babes-ekipoa du”

Bizkaiko enpresak eraginkortasunaren eta deskarbonizazioaren alde egindako apustuak puntako enpresa bihurtu du Ormazabal elektrizitate-karga sektorean, Europako bost elektrolinera ultra-azkarretik bat sarera konektatu du bere ekipoen bidez, enpresako CEOak elkarrizketa honetan azaldu duenez.

Gaur egun, mundu osoan dauden lau turbina eolikotik bat Ormazabalen ekipo batek babesten du, eta Europako bost elektrolinera azkar edo ultra-azkarretik bat elektrizitatea banatzeko sarera konektatzen da Ormazabalen ekipoen bidez. Datu hauekin, Jorge González Ormazabalgo CEOak agerian utzi du euskal enpresak sektore elektrikoan duen lidergoa.

Helburu hori lortzeko, Gonzálezek azaldu duenez, “Ormazabalek ahalegin handia egin du I+Gn inbertitzeko. Izan ere, pasa den urtean 20 milioiko inbertsioa egin zen aplikazio horietarako soluzio espezifikoak garatzeko”. Apustu horri bere produktu guztien digitalizazioa edo datuen analisi-ekipo bat gehitu behar zaio.

Duela 55 urte sortu zenetik, Zamudion egoitza duen enpresak teknologia mundu globalizatuan mantentzen jakin izan du, eta multinazional handiak izan ditu lehian. “Banaketa elektrikoko sareetarako soluzioetan adituak gara, eta negozio-eremu zehatz horretan gure lehiakide handiek adina baliabide edo gehiago ditugu”, azaldu du Gonzálezek. Gaineratu duenez, “horri esker, gaur egun merkatuko soluzio-portafolio zabalena dugu, herrialde gehiagotan homologatua, bezero gehiagorekin homologatua…”

90eko hamarkadan energia berriztagarriak sortzeko instalazioetarako ekipoak hornitzen hasi zenetik, Ormazabalek mota guztietako ekipamenduak eskaini ditu, leku anitzetan: “Txinako Itsasoko, Ipar Itsasoko edo AEBko kostaldeko ‘offshore’ parke eolikoak, Atacamako basamortuko parke fotovoltaikoak, edo 4.000 metrotik gorako altuerako mendietako ekipoak egin ditugu” zuzendariak nabarmendu duenez. Hedapen horren ondorioz, “munduan sorkuntza berriztagarriko 100 GW-eko potentzia Ormazabaleko ekipoen banaketa-sarera konektatuta dago”.

Urteetan zehar, enpresak 1.000 langile baino gehiago batu ditu Euskadin, eta “horiei 1.500 inguru gehitu behar zaizkie, hornitzaile mota guztietan lan egiten dutenak, hala nola enpresa handietan, enpresa txiki eta ertainetan edo ‘startup’-etan, zeinak gure bezeroen arazoak konpontzen laguntzen diguten”, Gonzálezek argitu duenez.

Lotutako albisteak

Lufe:  “Bezeroaren  esperientzia  modu  aktiboan  entzutea  da  hobetzen  laguntzen  dizuna”

Lufe: “Bezeroaren esperientzia modu aktiboan entzutea da hobetzen laguntzen dizuna”

Enrique Arrillagak duela hamar urte sortu zuen % 100 Euskadiko lehengaiez diseinatu eta fabrikatutako altzarien enpresa, eta dagoeneko hainbat herrialdetara saltzen du, hala nola Frantzia, Italia eta Portugalera.

Saitec:  “’Offshore’  energia  eolikoa  independentzia  ekonomikorako  aukera  da  Europarentzat”

Saitec: “’Offshore’ energia eolikoa independentzia ekonomikorako aukera da Europarentzat”

Javier Urgoiti Bizkaiko ingeniaritza-enpresaren bazkide sortzaileak nabarmendu du Euskadiko industriak potentziala duela sektore estrategiko hori erakartzeko 

ScrapAd:  “Sektorea  digitalizatu  nahi  dugu  ekonomia  zirkularra  bizkortzeko  eta  metal  birziklagarriak  baztertzea  saihesteko”

ScrapAd: “Sektorea digitalizatu nahi dugu ekonomia zirkularra bizkortzeko eta metal birziklagarriak baztertzea saihesteko”

Enpresa gipuzkoarrak, Sara Montesek eta Samuel Ruiz de Lorenzok sortuak, end to end formula eskaintzen du 125 herrialde baino gehiagotan hondakin metalikoen salerosketarako: kontratuak, dokumentazioa eta logistika kudeatzeaz arduratzen da, saltzailearen instalazioetan materiala biltzea eta erosleari entregatzea ziurtatuz.

Fivemasa:  “Isurien  kontrola  ingurumenerako  onuragarria  izateaz  gain,  lehiarako  abantailak  ere  eskaintzen  ditu”

Fivemasa: “Isurien kontrola ingurumenerako onuragarria izateaz gain, lehiarako abantailak ere eskaintzen ditu”

Mende erdi baino gehiagoko historiarekin, enpresa bizkaitarra airearen kutsadura kontrolatzeko makinen diseinuan, ingeniaritzan, fabrikazioan eta muntaketan espezializatu da, eta hainbat kontinentetara iristen da, Europan gero eta garatuagoa den araudia ahaztu gabe.

CTA  hidrogeno  bidezko  hegazkinaren  fuselajearekin  ari  da  lanean

CTA hidrogeno bidezko hegazkinaren fuselajearekin ari da lanean

Miñaoko Teknologia Aeronautikoen Zentroak Europako Faster H2 proiektuan hartzen du parte, 150 eta 250 bidaiari artean hartuko dituen egitura ultraefizientea diseinatzeko.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.