Mikel Jauregi sailburuak eta PepsiCo-ko presidenteordeak enpresak Etxabarri-Ibiñako instalazioa “zero emisioko” munduko lehena izateko egin duen apustua aztertu dute
Pepsicok duela 50 urtez geroztik du produkzio-instalazio bat Etxabarri-Ibiñan. Gaur egun, energia berriztagarriarekin hornitzen da % 100ean, eta konpainian zero emisio garbiak izango dituen edarien lehen instalazioa izango da.
Industriako sailburu Mikel Jauregik PepsiCo-ko mundu-mailako presidenteorde Athina Kanioura hartu du gaur goizean Arabako Parke Teknologikoan. Edarien eta elikagaien multinazionaleko Estrategia eta Eraldaketako arduraduna Euskadin da egunotan, konpainiak Parke Teknologikoan dituen instalazio berriak bisitatzeko. Izan ere, konpainiak bere Hub Digital Globalaren zati bat instalatu du Parke Teknologikoan.
Jauregik eta Kaniourak PepsiCo-k azken hiru urteetan Etxabarri-Ibiñako instalazioak “zero emisio” izateko egindako inbertsio handiak aztertu ahal izan dituzte. Produkzio-instalazio hori multinazional amerikarrak Europan dituen garrantzitsuenetako bat da.
Horrez gain, PepsiCo-ren Hub Digital Globalaren zati bat Parke Teknologikoan ezarri izanari eta adimen artifizialak konpainiaren negozio-ereduaren eraldaketan duen eraginari buruz hitz egin dute biek. Bilera Kaniourak talentu digitalari, berrikuntzari eta emakumeen lidergoari buruz eskaini duen hitzaldiaren aurretik egin da, eta konpainiako Estrategia eta Eraldaketako Europako presidenteorde Narcís Rourak eta PepsiCok Euskadin duen instalazioko zuzendari Iñaki Ochoak ere parte hartu dute.
Gasteizko hub-a PepsiCo-ko Hub Digital Globalaren parte da, datuetan eta adimen artifizialean espezializatuta dago, eta datu-zientzian, datu-ingeniaritzan eta datuaren gobernantzan adituak diren eta konpainiari mundu-mailan zerbitzua ematen dioten taldeak ditu. Guztira, Gasteizko Estrategia eta Eraldaketa Globaleko taldea 9 nazionalitateko 81 enplegatuk osatzen dute, eta estrategikoki kokatuta daude Arabako Parke Teknologikoan.
PepsiCo enpresak 450 pertsonako plantilla du Euskal Autonomia Erkidegoan, produkzio-instalazioko, merkataritza-ordezkaritzako, bulegoetako, digital hub-eko, capability center-eko eta nekazaritza-hornidurako taldeetan banatuta. Etxabarri-Ibiñako instalazioak 50 urtetik gorako historia du, eta konpainiak Europako hego-mendebaldean dituen handienetako bat da edarien produkzioan. Erabiltzen duen elektrizitatea berriztagarria da % 100ean, eta 2025erako duen helburua PepsiCo-n zero emisio garbi izango dituen edarien lehen instalazioa izatea da, 5 milioi euroko inbertsioari esker.
Lotutako albisteak

Pradales Lehendakaria: “Gure Plan Industriala europar jarraibideekin lerrokatzen ari gara”
"Euskadi eragile garrantzitsua izan daitekeelako eta izan behar duelako prozesu horretan”

Euskadik bere automobilgintza sektoreko industria indartuko du errepideko garraioaren deskarbonizazio adimendunerako laguntza-programa berri batekin
Eusko Jaurlaritzak "Emisio Txikiagoko Ibilgailuak" laguntza-programa aurkeztu du Industriaren Defentsarako Taldearen baitan, euskal automobilgintzaren sektoreak egungo muga-zergen gerraren testuinguru globalean dituen erronkei erantzuteko

Euskadik bere aurrerapena sendotu du ingurumenaren babesean, airearen kalitatean eta isurketen murrizketan hobekuntza nabarmenak eginez, Ingurumen-koiunturari buruzko 2024ko txostenaren arabera
Euskadiko airearen kalitatea nabarmen hobetu da, zeren 2023ko egunen ia % 91k kalitate "ona" edo "oso ona" izan baitute

TECH friendly-k plangintza estrategikoa eta hiri-inguruneen eraldaketa digitala eta fisikoa uztartzen ditu
Bizkaiko enpresa hiriaren garapenean eta tokiko administrazio publikorako aholkularitza teknologikoan aritzen da.

Mikel Jauregi, Europako Ekonomia Berriaren Foroan: “etorkizunera begiratzea eta gure seme-alabei utzi nahi diegun Euskadi industrial berri hori irudikatzea dagokigu”
Egindako hitzaldian, sailburuak Euskadiren gaurkotasun ekonomikoa eta nazioarteko egoera aztertu ditu,

Lansolar Ingenieros, bi hamarkada inguru abangoardiako irtenbideak eskaintzen trantsizio jasangarriagoa bultzatzeko
Bizkaiko enpresak hidrogenoarekin lan egiten hastea du helburu datozen hilabeteetan, energia fotovoltaikoa biltegiratzeko sistema gisa.

Euskadik Brasilgo itsas-sektore eolikoko erakunde nagusiak hartu ditu hango merkatuaren garapena bultzatzeko misioan
Flanders Investment & Trade eta Euskadiko Energia Klusterraren lankidetzaz antolatutakoa

Europako Clean Industry Deal-ek Euskadirentzat dituen aukerak aztertu ditu Euskal Industria Deskarbonizatzeko Foroak
Foroa hainbat eragilek (hala nola industria-klusterrek eta Eusko Jaurlaritzak) deskarbonizaziorako irtenbide teknologikoei buruz eztabaidatzeko topaleku gisa finkatu da

Optimus3Dk neurrira egindako gailu medikoak landuko ditu Gregorio Marañón ospitalearekin batera
Arabako enpresak bidalitako Lorena Cros doktoreak 3D modelaketan, inplanteen diseinuan eta irudi medikoen segmentazioan lagunduko du.

Ekisolarrek bere negozioa deskarbonizaziorantz hedatu nahi du
Gasteizen kokatuta dagoen enpresak SPRI Taldearen BDIH Konexio programaren laguntza jaso du eta estalki industrialetan energia fotovoltaikoa eskaintzen du.