Mondragon Unibertsitateak hidrogenoari buruzko jardunaldi bat antolatu du Repsol Fundazioarekin batera. Ekainaren 16an izango da eta hizpide hartuko dira hidrogeno berriztagarria sortzeko aukerak eta etorkizuneko perspektibak.
Ekitaldian ekoizpen aukerak eta perspektibak aztertuko dira, ardatz gisa harturik hidrogeno berriztagarriaren sorkuntza, beti ere teknologia anitzeko ikuspegitik eta hizpide izanik merkatuan eskuragarri egongo diren teknologia desberdinak, balio-katearen eraikuntza eta hidrogenoaren erabilpenak.
Topaketa goizeko 10:00etatik 12:00etara egingo da Bilbao AS Fabrik, Fabrik campusean (Olagorta kalea, 26) eta aukera eskainiko da presentzialki edo online jarraitzeko.
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?