Euskadiko ETEntzako Eusko Jaurlaritzaren 2025 laguntzen plana.

Euskal enpresentzako laguntzak.

Onlineko jardunaldiak euskal enpresarentzat.

Filtra tu búsqueda

Albisteak 9 Azaroa, 2023

Neiker lehorteen, suteen eta uholdeen alerta goiztiarrerako plataforma baten garapenean parte hartu du

Euskal zentro teknologikoa ClimAlert aplikazioa garatu duen Europako partzuergoaren kide da, eta bere helburua biztanleria fenomeno atmosferiko kaltegarriez ohartaraztea da, zehazki Frantzia hegoaldean, Espainian eta Portugalen.

Fenomeno klimatikoak eragindako alertak gero eta zehatzagoak dira, eta egunetik egunera gero eta pertsona gehiagoren eskura daude. Horren adibide da Madrilgo Erkidegoko biztanleek duela hilabete euri-jasengatik jaso zuten alerta. Plataforma horietako batean lanean aritu da azken urteotan Neiker zentro teknologikoa, Basque Research and Technology Alliance (BRTA) erakundeko kidea. 

ClimAlert urarekin lotutako klima-arriskuak iragartzeko tresna bat da. Neikerekin batera, Frantzia hegoaldeko, Portugalgo eta Espainiako hainbat erakundek ere parte hartu dute haren garapenean.  Partzuergoaren parte dira: Ikerketa Zientifikoen Kontseilu Nagusia (CSIC), Murtziako Nekazaritza eta Ingurumen Ikerketa eta Garapenerako Institutua (IMIDA) eta Murtzia Eskualdeko Herritarren Segurtasunerako eta Larrialdietarako Zuzendaritza Nagusia (DGSCE) (Espainia); Association Climatologique de la Moyenne-Garonne et du Sud-Ouest eta Chambre D’Agriculture Dordogne (Frantzia) eta Comunidade Intermunicipal Viseu Dão Lafões (Portugal). Europako Interreg Sudoe programak finantzatu du proiektua.  

Aplikazio honek hainbat datu meteorologiko eta satelite irudi erabiltzen ditu muturreko baldintza meteorologikoei buruzko alerta aurreratuak eskaintzeko, hala nola uholdeak, lehorteak, lurzorua higatzeko arriskua edo suteak. “Informazio guztia bilduta, plataformak aukera ematen du aldagai klimatikoak aztertzeko, horien artean eremu espezifiko bateko tenperaturak edo prezipitazioak, bai iraganean, bai etorkizun hurbilean. Gainera, alertak igortzeko aukera gaitu daiteke muturreko baldintza meteorologikoak gertatzen badira”, Gorka Landeras NEIKEReko Landare Babes eta Ekoizpen departamentuko ikertzaileak azaldu duenez. 

Aplikazioaren eraginkortasuna ondo frogatu da dagoeneko. Urte honetan, Euskadiko lehortea monitorizatzeko erabili dute euskal administrazioek, eta erabakiak hartzeko informazio baliotsua lortu dute. Gainera, 2021an ClimAlertek Frantziako uholde baten inpaktua minimizatu zuen, Garona ibaia bere historiako uholde-atalase altuenetara iritsi zenean. 

SPRI Taldeak euskal enpresen I+G bultzatzen du tresnekin, aktiboekin, laguntzekin, lantalde eta aliantzekin, ikerketa sustatzeko eta teknologia berriak sortzeko. Elkartek, Emaitek edo Hazitek bezalako I+Grako laguntza programak kontsulta itzazu. 

Lotutako albisteak

Ekisolarrek  bere  negozioa  deskarbonizaziorantz  hedatu  nahi  du

Ekisolarrek bere negozioa deskarbonizaziorantz hedatu nahi du

Gasteizen kokatuta dagoen enpresak SPRI Taldearen BDIH Konexio programaren laguntza jaso du eta estalki industrialetan energia fotovoltaikoa eskaintzen du.

Euskadi  agenda  2030  sariak  60  erakunde  aintzatetsi  ditu,  garapen  jasangarriaren  helburuekin  duten  konpromisoagatik

Euskadi agenda 2030 sariak 60 erakunde aintzatetsi ditu, garapen jasangarriaren helburuekin duten konpromisoagatik

SPRIk eta Euskadiko Parke Teknologikoak konpromiso-diploma lortu dute

E&M  Combustion-ek  Chileko  meatzaritza  deskarbonizatzen  laguntzen  du  hidrogenoa  erabiliz,  Sprilur-en  Bildosola  Poligonotik

E&M Combustion-ek Chileko meatzaritza deskarbonizatzen laguntzen du hidrogenoa erabiliz, Sprilur-en Bildosola Poligonotik

Euskal ingeniaritzak hidrogenoaren errekuntzako I+G proiektu pilotu hau garatu du Chileko Gobernuarentzat.

Agua  Embrujadak  infusioen  sektorea  gama  handiko  alternatiba  jasangarriekin  irauli  du

Agua Embrujadak infusioen sektorea gama handiko alternatiba jasangarriekin irauli du

Arabako enpresak osagai naturalen eta prozesu iraunkorren aldeko apustua egin du, kalitate handiko teak eta infusioak eskaintzeko.

Araniak  hazkundea  bizkortu  du  berrikuntzaren,  iraunkortasunaren  eta  eraldaketa  digitalaren  bidez
20/02/2025 Nazioartekotzea

Araniak hazkundea bizkortu du berrikuntzaren, iraunkortasunaren eta eraldaketa digitalaren bidez

Konpainiak Ipar Amerikan duen presentzia sendotu eta merkatu estrategikoetan lidergoa berretsi du

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.