Deskarbonizazioa Ingurumen-jasangarritasuna Kluster politika
Albisteak 16 Marzo, 2023

Net-Zero Basque Industrial SuperCluster ekimena EPRIren European Workshop Week ekitaldian

SPRIk jendaurrean azaldu du zein aurrerapen lortu diren energia-kontsumoan intentsiboak diren EAEko industria-sektoreak deskarbonizatzeko ibilbide-orrien definizioan

SPRIk, Net-Zero Basque Industrial SuperCluster ekimenaren koordinatzaile den aldetik, jendaurrean azaldu du zein aurrerapen lortu diren energia-kontsumoan intentsiboak diren EAEko industria-sektoreak deskarbonizatzeko ibilbide-orrien definizioan.

SPRIko Teknologia, Berrikuntza eta Jasangarritasun arloko zuzendari Cristina Oyónek “EPRI European Workshop Week” ekitaldiaren zazpigarren edizioko elektrifikazio eta deskarbonizazio industrialari buruzko saioan parte hartu du eta xeheki azaldu du identifikatu diren neurrietatik zeintzuk diren garapen teknologikoa behar dutenak. Martxoaren 14tik 16ra bitartean, nazioarteko energia-sektoreko eragile garrantzitsuenak elkartu dira “EPRI European Workshop Week” ekitaldian, jakiteko nola aurre egin industriaren berrikuntza arloko erronka handiei 2050erako trantsizio energetikoan.

Net-zero Basque Industrial Supercluster-aren parte hartzea SPRIren eta EPRIren arteko lankidetzaren emaitza da. Joan den abenduaren 5ean   SPRI Taldeak eta EPRIk hitzarmen bat  sinatu zuten, euskal industriaren deskarbonizazio-prozesua azkartzeko NZBIS ekimenaren esparruan. Egun horretan, ekitaldi batean bildu ziren EPRIko presidentea eta CEOa, Arshad Mansoor, eta, ekimenaren sustatzaile gisa, Arantxa Tapia, Ekonomi Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen sailburua, eta Aitor Urzelai, SPRIko zuzendari nagusia, eta, horiez gain, han izan ziren baita ere proiektuko bazkide nagusien  (Petronor, Iberdrola eta Energia Klusterra) ordezkariak.

Lankidetza horri esker, EPRIk AEBetan eta Europan dituen langileen laguntza eta esperientzia eskaintzen du, ikuspegi objektibo eta independente batetik identifikatzeko deskarbonizazioko teknologiak, zehazki, hidrogeno, energia-eraginkortasun eta elektrifikazio arlokoak.

Net-Zero Basque Industrial SuperCluster (NZBIS) ekimena Eusko Jaurlaritzak sustatu du, Euskadiko energia arloko bi enpresa handiekin (Petronor-Repsol eta Iberdrola) eta industri klusterrekin lankidetzan, Euskadiko zero emisio garbietarako bidea azkartzeko, energia-hornikuntzaren eta energia-eraginkortasunaren deskarbonizazioa sustatuz eta teknologia berrien eta zerbitzu berritzaileen zabalkundean oinarritutako merkatu-aukerak sortuz.

Lotutako albisteak

ACLIMA  bere  30.  urteurrena  ospatzen  du  industria  garbiago  baterako  lankidetza  publiko-pribatuaren  balioa  azpimarratuz

ACLIMA bere 30. urteurrena ospatzen du industria garbiago baterako lankidetza publiko-pribatuaren balioa azpimarratuz

Klusterra 1995ean sortu zen, Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin, Ihobe eta SPRI sozietate publikoen bitartez

Euskadik  bere  automobilgintza  sektoreko  industria  indartuko  du  errepideko  garraioaren  deskarbonizazio  adimendunerako  laguntza-programa  berri  batekin

Euskadik bere automobilgintza sektoreko industria indartuko du errepideko garraioaren deskarbonizazio adimendunerako laguntza-programa berri batekin

Eusko Jaurlaritzak "Emisio Txikiagoko Ibilgailuak" laguntza-programa aurkeztu du Industriaren Defentsarako Taldearen baitan, euskal automobilgintzaren sektoreak egungo muga-zergen gerraren testuinguru globalean dituen erronkei erantzuteko 

BASQUEFIKek  finantza  aktiboen  tokenizazioak  sektorean  eta  enpresa  sarean  sortzen  dituen  aukerak  aztertuko  ditu

BASQUEFIKek finantza aktiboen tokenizazioak sektorean eta enpresa sarean sortzen dituen aukerak aztertuko ditu

Topaketa hau antolatuz, BASQUEFIKek finantza eta inbertsio sektore berritzaile, lehiakor eta konektatu bat eraiki nahi du

AICek  automobilgintzako  masterraren  zazpigarren  edizioa  atera  du

AICek automobilgintzako masterraren zazpigarren edizioa atera du

Sektorearen etorkizuneko erronkei aurre egiteko ikasle onenak lortu nahi ditu

Euskadik  bere  aurrerapena  sendotu  du  ingurumenaren  babesean,  airearen  kalitatean  eta  isurketen  murrizketan  hobekuntza  nabarmenak  eginez,  Ingurumen-koiunturari  buruzko  2024ko  txostenaren  arabera

Euskadik bere aurrerapena sendotu du ingurumenaren babesean, airearen kalitatean eta isurketen murrizketan hobekuntza nabarmenak eginez, Ingurumen-koiunturari buruzko 2024ko txostenaren arabera

Euskadiko airearen kalitatea nabarmen hobetu da, zeren 2023ko egunen ia % 91k kalitate "ona" edo "oso ona" izan baitute

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.