Albisteak 4 maiatza, 2022

Orklik 220.000 euro aurrezten ditu urtean konpresoreen hondar-energia aprobetxatuz

2018an hasi zen proiektuari esker, Ordiziako enpresak hondakin-energiaren % 58 baliatzen du jada bere eskaera termikoaren zati bat asetzeko. Soberakina Ordiziako Majori kiroldegiari uzten zaio, bertako igerilekuak berotzeko.

2018an, Orklik, berokuntzarako, ur bero sanitariorako, ura berotzeko eta etxetresna elektrikoetarako osagaiak fabrikatzeko erreferentziazko enpresak, bere instalazioetan energia-aprobetxamendua hobetzeko aukera bat antzeman zuen, konpresoreen eraginkortasuna oso txikia zela egiaztatu ondoren. Hori horrela, MSI Taldearekin batera (ekoizpen-prozesuaren automatizazio- eta digitalizazio-zerbitzuetan espezializatutako enpresa), konpresore berrien hondar-energia aprobetxatzeko proiektu bat jarri zuen abian haien eskaera termikoaren zati bat asetzeko, normalean hondar hori galdu egiten baita.

Ordiziako konpainiak adierazi duenez, “konpresoreen eraginkortasuna oso txikia zela egiaztatu zen, eta aire bidez hozten zirenez, beroa atmosferara barreiatzen zen, urtean 300.000 € inguruko energia galduz. Orain, lau urte geroago, Orklik Aramako lineetan, biltegian, termopareetan, talde magnetikoetan, Ceramateko zoru erradiatzailean eta bainu eta zerbitzuetarako ur bero sanitarioaren ekoizpenean kokatutako konpresoreek sortzen duten energiaren % 58 kontsumitzen du, eta kooperatibatik espero dute urtearen amaierarako ehunekoa nabarmen haztea.

Proiektuaren hedapenarekin urtean 220.000 €-ko energia aurreztu dela kalkulatzen da, eta, enpresak adierazi duen bezala, “% 100 berriztagarria den energia da, kontsumo elektrikoa murriztuz eta CO2 isurtzea saihestuz; izan ere, kalkulatu dugu 165,5 tonako CO2 isuria murriztu dela atmosferara”.

Hala ere, ekimena ez da hor amaitu, eta Orkliren ingurura hedatzen jarraitu da; izan ere, adierazi dutenez, “ezarritako neurri guztiekin konpresoreetan energia soberakin bat sortzen jarraitzen da. Hori dela eta, Udalarekin bilerak egin ditugu soberakin hori Majoriko (Ordizia) kiroldegiko igerilekuak berotzeko lagatzeko, eta ikastolara eta institutura zabaltzeko aukera izatea espero dugu”.

Hurrengo urteei begira, Orklik eraginkortasun energetikoko proiektu berriak garatzen jarraitu nahi du MSI Taldearekin batera. Talde hori izan da proiektu hau hedatzeko arduraduna, analisi energetikoak eta aurrezkien aurreikuspena egiteko gai den digitalizazio-sistema globalaren diseinuari eta garapenari esker. Ildo horretan, ekintza berriak identifikatu dira, batez ere ihesen eta klimatizazioaren esparruan, eta hobetzeko jarraibide berriak ezartzen jarraitzea espero dute, jarduketa-eremu horietan eta etorkizunean identifikatuko diren berrietan eraginkorragoak izateko.

SPRI Taldea RIS 3 Euskadi estrategia abian jartzen duen eragileetako bat da, energiaren, fabrikazio aurreratuaren, bio-osasunaren eta nanozientziaren arloetan espezializazio adimenduna bultzatzeko.

Lotutako albisteak

Pradales  Lehendakaria:  “Gure  Plan  Industriala  europar  jarraibideekin  lerrokatzen  ari  gara”

Pradales Lehendakaria: “Gure Plan Industriala europar jarraibideekin lerrokatzen ari gara”

"Euskadi eragile garrantzitsua izan daitekeelako eta izan behar duelako prozesu horretan”

Euskadik  bere  automobilgintza  sektoreko  industria  indartuko  du  errepideko  garraioaren  deskarbonizazio  adimendunerako  laguntza-programa  berri  batekin

Euskadik bere automobilgintza sektoreko industria indartuko du errepideko garraioaren deskarbonizazio adimendunerako laguntza-programa berri batekin

Eusko Jaurlaritzak "Emisio Txikiagoko Ibilgailuak" laguntza-programa aurkeztu du Industriaren Defentsarako Taldearen baitan, euskal automobilgintzaren sektoreak egungo muga-zergen gerraren testuinguru globalean dituen erronkei erantzuteko 

Euskadik  bere  aurrerapena  sendotu  du  ingurumenaren  babesean,  airearen  kalitatean  eta  isurketen  murrizketan  hobekuntza  nabarmenak  eginez,  Ingurumen-koiunturari  buruzko  2024ko  txostenaren  arabera

Euskadik bere aurrerapena sendotu du ingurumenaren babesean, airearen kalitatean eta isurketen murrizketan hobekuntza nabarmenak eginez, Ingurumen-koiunturari buruzko 2024ko txostenaren arabera

Euskadiko airearen kalitatea nabarmen hobetu da, zeren 2023ko egunen ia % 91k kalitate "ona" edo "oso ona" izan baitute

TECH  friendly-k  plangintza  estrategikoa  eta  hiri-inguruneen  eraldaketa  digitala  eta  fisikoa  uztartzen  ditu

TECH friendly-k plangintza estrategikoa eta hiri-inguruneen eraldaketa digitala eta fisikoa uztartzen ditu

Bizkaiko enpresa hiriaren garapenean eta tokiko administrazio publikorako aholkularitza teknologikoan aritzen da.

Lansolar  Ingenieros,  bi  hamarkada  inguru  abangoardiako  irtenbideak  eskaintzen  trantsizio  jasangarriagoa  bultzatzeko

Lansolar Ingenieros, bi hamarkada inguru abangoardiako irtenbideak eskaintzen trantsizio jasangarriagoa bultzatzeko

Bizkaiko enpresak hidrogenoarekin lan egiten hastea du helburu datozen hilabeteetan, energia fotovoltaikoa biltegiratzeko sistema gisa.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.