Pradales Lehendakaria: “Gure Plan Industriala europar jarraibideekin lerrokatzen ari gara”
Imanol Pradales Lehendakariak nabarmendu egin du Euskadiko eragile sozioekonomiko guztiak egiten ari diren lanaren balioa, ekonomia zirkularreko eredu berrira zuzendutako trantsizioan, eta azpimarratu du “gure Plan Industriala europar jarraibideekin lerrokatzen ari garela, Euskadi eragile garrantzitsua izan daitekeelako eta izan behar duelako prozesu horretan”. Badugu horretarako beharrezkoak diren gaitasunak”
Imanol Pradales Lehendakariak Basque Circular Summit inauguratu du, hau da, Europako hegoaldeko ekonomia zirkularrari buruzko biltzar nagusia, apirilaren 2tik 4ra bitartean Euskalduna Bilbaon egingo dena; bertan, xehetasunez aztertuko dira plangintza eta araudi berrien eta Europako Batzordeak berriki onartu duen Itun Industrial Garbiaren inplikazioak. Horren helburua da euskal enpresek aurrea hartu diezaietela ekonomia zirkularraren eta deskarbonizazioaren erronka globalei. Lehendakariarekin batera, inaugurazioan egon dira Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun sailburu Mikel Jauregi, Trantsizio Energetikoko sailburuorde Irantzu Allende, Ingurumeneko sailburuorde Josu Bilbao eta Ihobeko zuzendari nagusi Alexander Boto.
Inaugurazio-hitzaldian
Imanol Pradales Lehendakariak hausnarketa egin du “erauzi, ekoiztu, erabili eta botatzean” oinarritutako kontsumo-eredu konpultsiboaz, eta esan du hori iraganean geratu behar dela. “Beste eredu bat jarri behar dugu horren ordez, alegia, lehengaien eta energiaren erabilera murriztu eta hondakin gutxiago sortzen dituen eredu bat; produktuen balio-bizitza luzatzea eta lehiakortasunean irabaztea ahalbidetzen digun eredu bat. Xahuketa saihestu, iraunkortasuna erreibindikatu eta baliabideen erabilera efizientea egiten duen eredu bat”. “Euskadin loratzen ari dira aukera industrial berriak sortzen ari diren proiektuak”, esan du bukatzeko.
Euskadiko 2024ko Ingurumen-koiunturaren Txostenak islatzen duenez, Euskadik jauzi esanguratsua egin du efizientziaren alorrean. 2005az geroztik, Euskadiko biztanle bakoitzeko materialen kontsumoa 8 tonatan murriztu da: Europako batezbestekoa hobetzen duen datu bat. Gainera, Barne Produktu Gordinaren eta Materialen Etxeko Kontsumoaren arteko erlazioa neurtzen duen produktibitate materialaren indizea 1,49tik 3,79ra pasatu da; beraz, lortu da ekonomia hazi dadila baliabide gutxiago erabiliz.
Lehendakariak hitz egin ostean, Wiliam Nealek eta Ionnis Bakasek ere parte hartu dute, Europako Batzordearen eta Ingurumenaren Europar Agentziaren ordezkari gisa, hurrenez hurren, eta horiek ere azpimarratu dute Euskadi ekonomia zirkularraren erreferente bat dela Europan eta bide onetik doala.
Europako hegoaldeko ekonomia zirkularrari buruzko biltzar nagusia
Basque Circular Summit 2025 ekonomia zirkularraren aldeko konpromisoaren emaitza da, eta baita Euskadiren lidergoa indartzeko tresna nagusietako bat ere. “Time for Action” (jarduteko garaia da) lemapean, aurtengo edizioa ekonomia zirkularraren erronka eta aukera nagusiak jorratzen dituen egitarau batez abiatu da.
Biltzarrak, gainera, 150 hizlari baino gehiago ditu: Europako Batzordearen ordezkariak, zirkulartasunaren arloan aurrendari diren enpresa-liderrak, eta jasangarritasunaren arloan ospea duten beste aditu batzuk; horiek guztiek, hiru egunez, esperientziak eta ideiak konpartituko dituzte etorkizun ekonomiko jasangarriagoa eraikitzeko.
Horietako bat Mónica Chao da, jasangarritasun estrategikoaren, enpresa-eraldaketaren eta ESG lidergoaren Espainiako profesional aditu bat, Acativa Partnersen sortzaile eta bazkide zuzendaria; honek goraipatu du Euskadik egiten duen lana, bai zirkulartasunaren arloan eta bai negozio jasangarrien eredu berrien aldeko bultzadan.
“Europarentzat beharrezkoa da lehiakortasuna jasangarritasunaren bidez bultzatzen duen eraldaketa industrial bat, eta Euskadik urte batzuk daramatza ildo horretatik. Deskarbonizazioaren, berrikuntzaren eta ekonomia zirkularraren alde egitea da, Clean Indstrial Deal-areki batera, aukera estrategiko bat gure autonomia industriala indartzeko eta kalitatezko enpleguak sortzeko, aurreikustekoa eta erresilientea den lege-testuinguru batean”, nabarmendu du Chaok.
Hiru biltzar ekitaldi batean bilduta, eta 1.300 pertsona baino gehiago bertaratuta
Basque Circular FORUM biltzar-eremuan, Europar Batasunetik eratorritako plangintza eta araudi berriek euskal industria-ehunean izango dituzten inplikazio guztiak aztertuko dira, hainbat saio eta ekitaldi paralelorekin. Hori guztia zenbait gai jorratuz egingo da, hala nola ekodiseinuaren erregelamendua, produktuaren pasaporte digitala, ontziak, ehunkiak, eraikuntza, ingurumena-ebaluatzeko tresnak, negozio-eredu zirkularrak, lehengai kritikoak, eraikuntzako materialak, teknologia garbiak, europar taxonomia edo finantza jasangarriak, beste askoren artean.
Nolanahi ere, Basque Circular Summit 2025 biltzar-eremu bat baino zerbait gehiago da; izan ere, badu Basque Circular EXPO ere, non ehun enpresa inguruk 150 soluzio eta produktu zirkular baino gehiago erakutsi dituzten, eta, hortaz, erakusleiho paregabea izango da Euskadin produktu jasangarri eta lehiakorren aldeko apustua egiten ari diren enpresa handi eta ETEen kopuru handia deskubritzeko.
Gainera, biltzarrak badu Basque Circular VILLAGE deritzana, hots, stand eta networkingerako espazio bat; bertan, euskal zirkulartasunerako trantsizioa bultzatzen duten hogei bat eragile eta erakundek euren jarduna eta proiektuak erakusten dizkiete biltzarrera etorritako pertsonei. Eusko Jaurlaritza stand batez egongo da bertan, ekonomia zirkularra Euskadin bultzatzen ari diren ekimen batzuk aurkezteko, hala nola Basque Ecodesign Cener, Euskadiko ETE Zirkularra, Basque Circular Hub edo Industriari Laguntzeko 2025eko Plana. Eusko Jaurlaritzarekin batera, Nafarroako Gobernuak eta Kataluniako Generalitatek ere konpartitzen duten protagonismoa, parte hartzen duten beste hogei erakunderekin baino gehiagorekin.
Lotutako albisteak

Industria Sailak 22 milioi euro jarriko ditu Euskal Autonomia Erkidegoko industriaren deskarbonizaziorako
Eusko Jaurlaritzak Deskarbonizazio Industriala Programa argitaratzeko tramiteak onartu ditu. Programa hori SPRIk kudeatzen du, eta iaz 58 enpresa izan ziren 17,6 milioi euroko inbertsio publikoaren onuradun. Inbertsio horrek beste 85,6 milioi euroko inbertsio pribatua eragin zuen. Batez beste, 303 mila euroko dirulaguntza izan zen proiektu bakoitzeko

Tecoplasek plastiko teknikoen eraldaketan erreferentzia gisa sendotzea du helburu
Bizkaiko enpresak industria-sektorerako eta uren tratamenduko sektorerako lantzen du material hori, eta akuikultura- edo elikagaigintza-sektoreetan duen posizioa handitzea esploratzen ari da.

Haizelur, nazioartekotzearen aldeko apustua egiten duen doitasun-mekanizazioaren arloko Debako ETEa
Enpresaren esportazioek SPRI Taldearen zibersegurtasuneko programaren dirulaguntza jaso dute eta negozioaren % 35era iritsi dira dagoeneko

Euskadik bere automobilgintza sektoreko industria indartuko du errepideko garraioaren deskarbonizazio adimendunerako laguntza-programa berri batekin
Eusko Jaurlaritzak "Emisio Txikiagoko Ibilgailuak" laguntza-programa aurkeztu du Industriaren Defentsarako Taldearen baitan, euskal automobilgintzaren sektoreak egungo muga-zergen gerraren testuinguru globalean dituen erronkei erantzuteko

Euskadik bere aurrerapena sendotu du ingurumenaren babesean, airearen kalitatean eta isurketen murrizketan hobekuntza nabarmenak eginez, Ingurumen-koiunturari buruzko 2024ko txostenaren arabera
Euskadiko airearen kalitatea nabarmen hobetu da, zeren 2023ko egunen ia % 91k kalitate "ona" edo "oso ona" izan baitute

TECH friendly-k plangintza estrategikoa eta hiri-inguruneen eraldaketa digitala eta fisikoa uztartzen ditu
Bizkaiko enpresa hiriaren garapenean eta tokiko administrazio publikorako aholkularitza teknologikoan aritzen da.

Mikel Jauregi, Europako Ekonomia Berriaren Foroan: “etorkizunera begiratzea eta gure seme-alabei utzi nahi diegun Euskadi industrial berri hori irudikatzea dagokigu”
Egindako hitzaldian, sailburuak Euskadiren gaurkotasun ekonomikoa eta nazioarteko egoera aztertu ditu,

Lansolar Ingenieros, bi hamarkada inguru abangoardiako irtenbideak eskaintzen trantsizio jasangarriagoa bultzatzeko
Bizkaiko enpresak hidrogenoarekin lan egiten hastea du helburu datozen hilabeteetan, energia fotovoltaikoa biltegiratzeko sistema gisa.

Euskadik Brasilgo itsas-sektore eolikoko erakunde nagusiak hartu ditu hango merkatuaren garapena bultzatzeko misioan
Flanders Investment & Trade eta Euskadiko Energia Klusterraren lankidetzaz antolatutakoa

Europako Clean Industry Deal-ek Euskadirentzat dituen aukerak aztertu ditu Euskal Industria Deskarbonizatzeko Foroak
Foroa hainbat eragilek (hala nola industria-klusterrek eta Eusko Jaurlaritzak) deskarbonizaziorako irtenbide teknologikoei buruz eztabaidatzeko topaleku gisa finkatu da