Termeps proiektua, isolamendu termikorako ekodiseinu eta ekonomia zirkularreko soluzioa
Termeps proiektua, Aislamientos Arellanok garatua eta Ihobe sozietate publikoak babestua, ekodiseinuko eta ekonomia zirkularreko soluzio ekoberritzaile bat da. Ekimen horrek isolamendu termiko altuko ekopanel aurreratuak fabrikatzea du helburu. Horiek fabrikatzeko poliestireno hedatuaren, EPS postkontsumoaren eta mineralen hondakinak erabiltzen dira.
Ander Aierbe Sudupe Aislamientos Arellanoko zuzendari komertzialaren arabera, “honen gakoa aire itxiko gelaxkak egitea eta aire estanko horren portaera ona aprobetxatzea da”. Horrela, gehitu duenez, “isolamendu termikorako portaera optimoa eta baliabide naturalen erabilera baxua duen produktu bat lortzen da”. Proiektu honetan, Gipuzkoako enpresa bere “materiala beste produktu batzuen hondakinekin gehitzen ari da, produktuaren koefiziente termikoa hobetzeko”, adierazi du Aierbek.
Euskal enpresak 60 urte baino gehiago daramatza isolamenduan eta eraikuntzan, poliestireno hedatuaren (Porexpan®) aplikazio berriekin lan egiten. Betidanik berrikuntzaren aldeko apustua egiten du “balio erantsi handiagoko produktuak eskaintzeko, merkatu berrietara sartu ahal izateko, garraioak produktuan duen eragin handiaren oztopoa hautsiz”, Aierbek aitortu duenez.
Material moldakorra
Gaur egun, Oiartzungo enpresak panelak, pieza mekanizatuak, pieza injektatuak eta perlak fabrikatzen ditu. Horiek isolamendu termikoan, enbalajean, betegarri eta gehitze aringarrietan, hormigoi arinean, dekorazioan eta abarretan erabiltzen dira. “Gure materiala aldakorra da. Izan ere, pieza mekanizatuak egin ditzakegu mota guztietako beharrei irtenbidea eman ahal izateko”, zuzendari komertzialak zehaztu duenez. Eta hainbat sektoretan erabiltzen da, hala nola birgaitze energetikoan, eraikuntzan, enbalajean, dekorazioan, elikaduran…
Une honetan, energia-kostu handiekin, funtsezkoa da isolamendu termiko egokia. “Etxeetan erosotasuna lortzeko eta energia-kostuak murrizteko aukera ematen du”, zehaztu du Ander Aierbek. Gaur egungo eraikuntzak isolamendua behar dutenez, “etorkizunean plantillaren hazkundea aurreikusten dugu, une honetan 20 pertsonaz osatua”, aurreikusi du.
Gipuzkoako enpresaren helburu nagusietako bat “material horren hondakinen bilketa handitzea da, birziklatzeko oso erraza den produktua, azken produktu berrian txertatzeko eta baliabide naturalen aprobetxamendu handiagoa lortzeko”, zuzendari komertzialak aurreratu duenez.
El Grupo SPRI es uno de los agentes que ponen en marcha la estrategia RIS 3 Euskadi para impulsar la especialización inteligente en los ámbitos de la energía, la fabricación avanzada, la biosalud y la nanociencia.
Lotutako albisteak

Pradales Lehendakaria: “Gure Plan Industriala europar jarraibideekin lerrokatzen ari gara”
"Euskadi eragile garrantzitsua izan daitekeelako eta izan behar duelako prozesu horretan”

Euskadik bere automobilgintza sektoreko industria indartuko du errepideko garraioaren deskarbonizazio adimendunerako laguntza-programa berri batekin
Eusko Jaurlaritzak "Emisio Txikiagoko Ibilgailuak" laguntza-programa aurkeztu du Industriaren Defentsarako Taldearen baitan, euskal automobilgintzaren sektoreak egungo muga-zergen gerraren testuinguru globalean dituen erronkei erantzuteko

Euskadik bere aurrerapena sendotu du ingurumenaren babesean, airearen kalitatean eta isurketen murrizketan hobekuntza nabarmenak eginez, Ingurumen-koiunturari buruzko 2024ko txostenaren arabera
Euskadiko airearen kalitatea nabarmen hobetu da, zeren 2023ko egunen ia % 91k kalitate "ona" edo "oso ona" izan baitute

TECH friendly-k plangintza estrategikoa eta hiri-inguruneen eraldaketa digitala eta fisikoa uztartzen ditu
Bizkaiko enpresa hiriaren garapenean eta tokiko administrazio publikorako aholkularitza teknologikoan aritzen da.

Lansolar Ingenieros, bi hamarkada inguru abangoardiako irtenbideak eskaintzen trantsizio jasangarriagoa bultzatzeko
Bizkaiko enpresak hidrogenoarekin lan egiten hastea du helburu datozen hilabeteetan, energia fotovoltaikoa biltegiratzeko sistema gisa.