Filtra tu búsqueda



Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 23 Azaroa, 2023 Ingurumen-jasangarritasuna

Titán Eco Sostenible enpresak landare-jatorriko packaging malguko soluzioak eskaintzen ditu, guztiz konpostagarriak

Bizkaiko enpresak film-bobinak eta konposta egiteko zintak fabrikatzen ditu, bai eta poltsa eta zinta itsasgarri ekologikoak ere, ingurumen-arrastoa murrizteko. Produktu horiek elikadura sektorera, ehungintza industrialera edo merkataritzara bideratuta daude.

2019az geroztik, plastiko arrunten ordez landare-jatorriko bioplastiko konpostagarriak erabiltzea sustatzen du Titán Eco Sostenible enpresak, ingurumen-aztarna murrizten laguntzeko. “Packaging malguko soluzioak eskaintzen ditugu, landare-jatorriakoak eta guztiz konpostagarriak”, adierazi du Patxi Sustatxak, Titán Eco Sostenibleko kudeatzaileak. 

Euskal enpresak ekoizten dituen produktuak ohiko plastikoaren alternatiba jasangarriak dira, hala nola film-bobinak eta konposta egiteko baliza-zinta eta poltsa eta zinta itsasgarri ekologikoak. “Ingurumenaren, pertsonen eta gure planetaren etorkizunaren arteko oreka naturala lortzeko produktu organikoak fabrikatzen ditugu”, azpimarratu du enpresako ordezkariak. 

Zamudioko enpresak hainbat sektoretarako egiten du lan: elikadura, posta bidezko mailing-a, moda-industria, merkataritza edo edukiontzi organikoen sektorea. “B2B esparruan lan egiten dugu, eta konponbideak eskaintzen ditugu ‘plastikorik gabeko’ eredurako trantsizio koherentea lortzeko”, zehaztu du Sustatxak.  

Gerenteak dioenez, gaur egungo teknologiak aukera ematen du “jatorri petrokimikoko ontzi, bilgarri eta produktu  gehienak biodegradagarriak edo 6 hilabete baino gutxiagoan konpostatzen direnak erabiltzeko”. Eta euskal enpresaren helburua da “gure bezeroek merkatuan duten posizioa hobetuko duen ingurumen-balioa duten produktuak edo zerbitzuak eskaintzea”.  

Europako Itun Berdearen helburuak betetzea

Gainera, Bizkaiko enpresak laguntza ematen die bezeroei Europako Hitzarmen Berdearen helburuak betetzeko, “plastikoen murrizketarekin lotutako jarduera-eremuan”, adierazi du Patxi Sustatxak, “eta salmenta berdearen klausulak bete ahal izateko”.  

SPRI Taldea RIS 3 Euskadi estrategia abian jartzen duen eragileetako bat da, energiaren, fabrikazio aurreratuaren, bio-osasunaren eta nanozientziaren arloetan espezializazio adimenduna bultzatzeko.   

Lotutako albisteak

NET ZERRO BASQUE 31 urtarrila, 2025 Berrikuntza
Konfiantza eta lankidetza, euskal industrian onura eta hazkunde jasangarria sortzeko gakoak
Irakurri gehiago
27 urtarrila, 2025 Ekintzailetza
Roseo Eólica Urbana, eraikinetarako hiriko aerosorgailuak garatzen dituen Portugaleteko startupa
Irakurri gehiago
Sostenibilidad Corporativa. Comunidad B Norte 27 urtarrila, 2025 Berrikuntza
Jasangarritasun korporatiboaren bidez Enpresentzat balioa sortzen
Irakurri gehiago
27 urtarrila, 2025 Ingurumen-jasangarritasuna
Ikerlanek bi norabideko bihurgailu bat garatu du ibilgailu elektrikoak trenbide-energia berrerabiliz kargatzeko
Irakurri gehiago
24 urtarrila, 2025 Ekintzailetza
4. BASQUE GREENTECH eta lehen aldiz GREEN UPS Foroa ospatuko ditu Aclimak
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak