Euskadiko ETEntzako Eusko Jaurlaritzaren 2025 laguntzen plana.

Euskal enpresentzako laguntzak.

Onlineko jardunaldiak euskal enpresarentzat.

Filtra tu búsqueda

Albisteak 26 urria, 2023

Tom TerBusher, Estatu Batuetako deskarbonizazio-aditua, izango da Basque Open Industryren inaugurazio-saioko protagonista

Talentuan eta trantsizio digital, energetiko eta Ingurumenekoan adituak diren hogeita hamar bat espezialista elkartuko dira azaroaren 13an eta 14an BECen

Industriako ekoizpenean isurpenik ez sortzeko (Net Zero) Ipar Amerikan egin dituzten ikerketen azken aurrerapenak ezagutzeko  aukera ematen die euskal enpresei Basque Open Industryk. Industria-ekoizpen garbiago eta jasangarriago baterako trantsizioa izango da ekitaldi honen inaugurazio-konferentziaren gai nagusia. Azaroaren 13an eta 14an, Euskadiko industriaren eta teknologiaren ekosistema bilduko baita Bilbao Exhibition Centren (BEC).

Tom TerBush, EPRIko (Electric Power Research Institute) Zerbitzu Teknikoen eta Kideen presidenteorde eta EPRI Internationaleko presidentea, izango da astelehenean, hilaren 13an, inaugurazio-konferentzia hori zuzenduko duena, eta industria berria sortzeko deskarbonizazioak ematen duen aukerari buruzko ponentzia bat egingo dute. Iñigo Urkullu Lehendakari ekitaldian izango da.

Ekonomian eta erregulazio energetikoan adituak gako batzuk emango ditu industriako jardueren karbono-aztarna murrizteko, hala nola berrikuntza teknologikoa eta energia berriak, energiaren erronkak jorratzeko mundu mailako lankidetza edo karbono-isurpen gutxiko ekonomia izateko trantsizioan dauden inbertsio-aukerak.

Mundu mailako liderra berrikuntza energetikoan

Tom TerBushek funtsezko rola izan du industria energetikoaren ikerketan eta garapenean. Bi hamarkada baino gehiagoko esperientzia du EPRIn, eta hainbat lidergo-postu izan ditu Europan, Asian eta Ipar Amerikan. Horrek ikuspegi globala eskaini dio karbono-isuri gutxiko ekonomia lortzeko trantsizioan dauden erronkei eta aukerei buruz.

EPRIren zeregina: etorkizun energetiko jasangarria lortzeko berrikuntza

EPRI irabazi asmorik gabeko erakundea da eta mundu osoko ikerketaren, garapenaren eta irtenbide energetiko aurreratuen ezarpenaren abangoardian dago. Hiru laborategi espezializatutan jarduten du erakundeak eta pentsamendu independente eta objektiboari buruzko lidergoa eskaintzen du, energia-sektorearen erronkak eta beharrak jorratzeko. Lankidetza estua du 45 herrialdetako 450 enpresa baino gehiagorekin.

Talentua erakartzeko, AAren bidez negozio-eredu berriak sortzeko edo industriaren zibersegurtasunerako 30 aditu baino gehiago elkartuko dira bi egunetan

Horrez gain, BOIren programazioaren barruan hainbat ponentzia izango dira bi egunetan zehar. Adituek eta erreferenteek talentuari, adimen artifizialari, industriako zibersegurtasunari, trantsizio digitalari eta trantsizio energetiko eta ingurumenekoari lotutako azken berriak ezagutzera emango dituzte mahai-inguru eta solasaldietan.

Hala, industria adimendunari dagokionez, José María Peiró Valentziako Unibertsitateko Erakundeen Psikologia Sozialeko katedradunak talentua erakartzeari buruz hitz egingo du, industria-sektorearentzako erronka baita. 65 liburu baino gehiago idatzi ditu eta aditua da Laneko Psikologian eta gazteen gizarteratzean. Astelehenean, azaroaren 13an, industriaren pixkanakako eraldaketaren berri emango du eta jarduera berriak desagertzetik eta sektore berriak sortzetik eratorritako enplegu berriak nola sortuko diren azalduko du.

Egun horretan bertan, Daniel Mikolta Ingeteameko pertsonen zuzendariak talentua erakartzean eta enpresa-politikan sakonduko du.  Mikoltak bere enpresan talentua erakartzeko dituzten gakoak azalduko ditu. Ingeniaritza elektrikoan espezializatutako enpresa liderra da berea.

Basque Open Industryren bigarren jardunaldia Petra Püchnerren konferentziarekin hasiko da. Baden-Württembergeko Ekonomia, Lan eta Turismo Ministerioaren Europako komisarioa eta Steinbeis Europa Zentrumeko zuzendaria da. Adimen artifizialaren bitartez negozio-eredu berriak sustatzen dituzten Europako ekimenak jorratuko ditu Püchnerrek.

Erakusketariekin biltzeko hitzorduak Networking Land APPean

Europako erkidegorik aurreratuenetakoa izanik, eragile publikoek, pribatuek eta enpresek Euskadiren industria-ekosistemaren eraldaketari eta kokapenari buruz dituzten ezagutzak eta esperientziak partekatzera animatu nahi ditu Basque Open Industryk parte-hartzaileak. Izen-emateak zabalik daude formulario honetan.

Lotutako albisteak

Agua  Embrujadak  infusioen  sektorea  gama  handiko  alternatiba  jasangarriekin  irauli  du

Agua Embrujadak infusioen sektorea gama handiko alternatiba jasangarriekin irauli du

Arabako enpresak osagai naturalen eta prozesu iraunkorren aldeko apustua egin du, kalitate handiko teak eta infusioak eskaintzeko.

Araniak  hazkundea  bizkortu  du  berrikuntzaren,  iraunkortasunaren  eta  eraldaketa  digitalaren  bidez

Araniak hazkundea bizkortu du berrikuntzaren, iraunkortasunaren eta eraldaketa digitalaren bidez

Konpainiak Ipar Amerikan duen presentzia sendotu eta merkatu estrategikoetan lidergoa berretsi du

Prado  Silos  nazioartean  indartzen,  estrategia  eta  inbertsio  berriekin  hazkundea  bultzatuz
13/02/2025 Berrikuntza

Prado Silos nazioartean indartzen, estrategia eta inbertsio berriekin hazkundea bultzatuz

38 herrialdetan presentzia handituz eta 2025erako 9 milioi euroko kontratuak aurreikusiz

Eurozon,  desinfekziorako  eta  iraunkortasunerako  ozono-teknologian  aditua

Eurozon, desinfekziorako eta iraunkortasunerako ozono-teknologian aditua

30 urteko esperientziarekin, Bizkaiko enpresa elikagaien, uraren eta barruko espazioen higienizazioko berrikuntzaren buru da, ingurumena errespetatzen duten konponbideen alde eginez.

Konfiantza  eta  lankidetza,  euskal  industrian  onura  eta  hazkunde  jasangarria  sortzeko  gakoak
31/01/2025 Berrikuntza

Konfiantza eta lankidetza, euskal industrian onura eta hazkunde jasangarria sortzeko gakoak

Ekonomiaren, gizartearen eta ingurumenaren garapena errazten duten soluzio eta adibide inspiratzaileak

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.