World Economic-ek “zero isurpen neto lortzeko kluster industrialen trantsizioa” izeneko ekimenaren aurrerapenari buruzko txostena argitaratu du Davosen
Net-Zero Basque Industrial Super Cluster partaide den “Zero isurpen neto lortzeko kluster industrialen trantsizioa” izeneko WEFen ekimenaren baitan, World Economic Forumek beste txosten bat argitaratu du. Txostenak sektore industrialaren deskarbonizazioa lortzeko ekimenaren aurrerapena eta bide posibleak aztertzen ditu. Hain zuzen ere, CO₂-ren isurpen guztien % 30 biltzen du sektore industrialak. Horrez gain, txostenak hazkunde ekonomikoa eta enpleguaren sorrera bultzatzen ditu.
Txostenak ohartarazten duenez, “mundua deskarbonizatu ahal izateko denboraren aurkako lasterketa egiten” ari da. Horrez gain, orain arte izandako aurrerapenetatik lortutako lezioak oro har industriaren sektorean (mundu mailan karbonoaren funtsezko igorlea da) aplika daitezkeela adierazi du. Horretarako, txostenak oinarrizko lau zutabe dituen bidea finkatu du: aliantzak, politikak, teknologia eta finantzak.
Dokumentuak erronka garrantzitsuak ere nabarmentzen ditu industriaren sektorean zero isurpen neto izateko, besteak beste, politiken baitako arrakalak, azpiegitura eta teknologia berriak hedatu eta zabaltzeko finantzaketa desblokeatzeko beharra eta gobernantza-eredu egokirik eza. Txostenak azpimarratzen du behar-beharrezkoa dela elkarte publiko-pribatuak indartzen jarraitzea eta mugaz gaindiko lankidetza funtsezkoa dela erronka horiei aurre egiteko.
Argitalpena World Economic Forumak Davosen urtero egiten duen bileraren data beretan egin da. Bilera horretan, hainbat saio antolatu dira kluster industrialen trantsizioari buruzko gaiak jorratzeko: energia-eskariaren aldaketa edo trantsizio horretan inor ez baztertuta geratzearen garrantzia, adibidez.
“Zero isurpen neto lortzeko kluster industrialen trantsizioa” izeneko proiektuarekin, WEF, EPRI eta Accentureren helburua da mundu mailan kluster industrialek Zero Isurpen Neto lortzeko bidean duten trantsizioa bizkortzea eta, hala, ingurumenari, ekonomiari eta gizarteari dagokienez lurraldean inpaktu positiboa sortzea. Testuinguru honetan, Net-Zero Basque Industrial SuperCluster ekimena COP26 konferentzian aurkeztu zuten WEFen ekimenari atxikitako lehen lau klusterretako bat baitzen. Gerora, hazten joan da eta, gaur egun, 4 kontinentetako 10 herrialdetako 20 ekimen baino gehiago dira.
Net-Zero Basque Industrial Super Clusterraren helburua da Euskadi mailan Zero Isurpen Neto lortzeko bidea bizkortzea, isurpen handieneko sektore industrialetan energiaren horniduraren eta eraginkortasunaren deskarbonizazioa bultzatuz eta, aldi berean, teknologia berrien eta zerbitzu berritzaileen mailatzean oinarritutako merkatu-aukerak sortuta. Ekimena Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumen Sailak bultzatu du SPRIren (Enpresen Garapenerako Euskal Agentzia) eta Euskadiko bi energia-enpresa nagusiek (Iberdrola eta Petronor-Repsol) hartu dute parte kluster industrialen laguntzarekin.
Net-Zero Basque Industrial Super Cluster ekimenarekin lotutako aurrerapen nagusiak dokumentu honetan daude ikusgai.
Lotutako albisteak

Industria Sailak 22 milioi euro jarriko ditu Euskal Autonomia Erkidegoko industriaren deskarbonizaziorako
Maiatzaren 7an irekiko da eskaera egiteko epea SPRIren webgunean.

Tecoplasek plastiko teknikoen eraldaketan erreferentzia gisa sendotzea du helburu
Bizkaiko enpresak industria-sektorerako eta uren tratamenduko sektorerako lantzen du material hori, eta akuikultura- edo elikagaigintza-sektoreetan duen posizioa handitzea esploratzen ari da.

Haizelur, nazioartekotzearen aldeko apustua egiten duen doitasun-mekanizazioaren arloko Debako ETEa
Enpresaren esportazioek SPRI Taldearen zibersegurtasuneko programaren dirulaguntza jaso dute eta negozioaren % 35era iritsi dira dagoeneko

Pradales Lehendakaria: “Gure Plan Industriala europar jarraibideekin lerrokatzen ari gara”
"Euskadi eragile garrantzitsua izan daitekeelako eta izan behar duelako prozesu horretan”

Euskadik bere automobilgintza sektoreko industria indartuko du errepideko garraioaren deskarbonizazio adimendunerako laguntza-programa berri batekin
Eusko Jaurlaritzak "Emisio Txikiagoko Ibilgailuak" laguntza-programa aurkeztu du Industriaren Defentsarako Taldearen baitan, euskal automobilgintzaren sektoreak egungo muga-zergen gerraren testuinguru globalean dituen erronkei erantzuteko

BASQUEFIKek finantza aktiboen tokenizazioak sektorean eta enpresa sarean sortzen dituen aukerak aztertuko ditu
Topaketa hau antolatuz, BASQUEFIKek finantza eta inbertsio sektore berritzaile, lehiakor eta konektatu bat eraiki nahi du

Euskadik bere aurrerapena sendotu du ingurumenaren babesean, airearen kalitatean eta isurketen murrizketan hobekuntza nabarmenak eginez, Ingurumen-koiunturari buruzko 2024ko txostenaren arabera
Euskadiko airearen kalitatea nabarmen hobetu da, zeren 2023ko egunen ia % 91k kalitate "ona" edo "oso ona" izan baitute

TECH friendly-k plangintza estrategikoa eta hiri-inguruneen eraldaketa digitala eta fisikoa uztartzen ditu
Bizkaiko enpresa hiriaren garapenean eta tokiko administrazio publikorako aholkularitza teknologikoan aritzen da.

Mikel Jauregi, Europako Ekonomia Berriaren Foroan: “etorkizunera begiratzea eta gure seme-alabei utzi nahi diegun Euskadi industrial berri hori irudikatzea dagokigu”
Egindako hitzaldian, sailburuak Euskadiren gaurkotasun ekonomikoa eta nazioarteko egoera aztertu ditu,

Lansolar Ingenieros, bi hamarkada inguru abangoardiako irtenbideak eskaintzen trantsizio jasangarriagoa bultzatzeko
Bizkaiko enpresak hidrogenoarekin lan egiten hastea du helburu datozen hilabeteetan, energia fotovoltaikoa biltegiratzeko sistema gisa.