Euskadin kokatutako atzerriko enpresek uste dute fakturazioa handituko dutela 2023an
Enpresen 2023rako espektatibei eta Euskadiko negozioak egiteko giroari buruzko Invest In The Basque Country 2022-2023 Barometroaren arabera, inkesta erantzun duten eta Euskadin kokatuta dauden kapital atzerritarreko hiru enpresatik bik uste dute fakturazioa handituko dutela datorren urtean, eta hamarretik hiruk kalkulatzen dute salmentak egonkor mantenduko dituztela. Era berean, plantilla handitzea aurreikusten dute erdiek.
Barometro hau ekimen pilotu bat da, 2023an garatu eta sakonduko dena. Aldi honetan ausaz aukeratu dira enpresa parte-hartzaileak, baina balio du datu batzuk izateko.
IBC – Barometro Encuesta Resultados
Barometroan jasota dago, baita ere, atzerriko kapitala duten euskal enpresek Euskadiko lan merkatuari eta giza kapitalari buruz duten iritzia. Datu horiek erakusten dutenez, hauek dira enpresek ongien baloratzen dituzten alderdiak: eskura duten lan-eskuaren ezagutza teknikoak (% 64ren ustez positiboa edo oso positiboa), eta lan-eskuaren berrikuntzarako gaitasuna (inkestatutako enpresen % 58k uste dute positiboa edo oso positiboa dela). Aldiz, balorazio txarrena duten alderdien artean daude lan-araudia edo atzerriko hizkuntzen ezagutza.
Azkenik, Invest In The Basque Country 2022-2023 Barometroan jasota daude orobat enpresen iritziak Euskadin negozioak egiteko giroari buruz. Aipatu dituzten alderdien artean daude bizi-kalitatea (% 80ren iritziz positiboa edo oso positiboa), ingurune berritzailea (% 70en iritziz positiboa edo oso positiboa) eta eskura dauden azpiegiturak (% 66ren iritziz positiboa edo oso positiboa). Balorazio txarrena jaso duten alderdien artean, berriz, higiezinen kostua gailentzen da (inkestatutako enpresen % 57ren iritziz, negatiboa edo oso negatiboa).
Invest In The Basque Country 2022-2023 Barometroa egiteko oinarritzat hartu dira Euskadin kokatutako atzerriko 55 enpresak erantzun dituzten galdetegiak. Barometroaren emaitzak eskuragarri daude SPRI/Invest The Basque Country webgunean.
Lotutako albisteak

Invest in Basque Countryk Euskadin atzerriko 31 enpresa ezartzen lagundu zuen eta 68 milioi euro inbertitu zituzten
Atzerriko inbertsioak erakartzeaz eta mantentzeaz arduratzen den SPRI Taldearen arloak 258 enplegu berri sortzea aurrez ikusi du

Mikel Jauregi sailburuak Euskadik dituen gaitasun industrial, teknologiko eta berritzaileak aurkeztu ditu Erresuma Batuan
Quantum Motion enpresara egin duen bisitan CIC nanoGUNErekin sinatutako akordioren bidez etorkizunean Euskadin izango duen ezarpena baloratu du sailburuak, "Euskadiren irudia nazioartean finkatu izanaren adibide ona bazkide sendo eta balio berritzaile handiko gisa"

Euskadin finkatuta dauden atzerriko enpresen % 84k uste du 2025ean fakturazioa handitu edo mantenduko duela
Gainera, atzerriko enpresen % 40 baino gehiagok ekoizpen-inbertsioak egitea aurreikusten du datorren urtean eta % 28k uste du plantilla handituko duela

Taiwango enpresaburuen ordezkaritza Euskadi bisitatzen ari da, bertako teknologia- eta industria-ahalmena ezagutzeko
Mikel Jauregi sailburuak —Eusko Jaurlaritzaren ordezkaritzaren buru— erakutsi dizkie Taiwango enpresaburuei Euskadik industriaren eta teknologiaren arloetan duen ahalmena eta punta-puntako bertako sektoreak eta enpresak. Enpresa horietako batzuk eta IKERLAN zentro teknologikoa bisitatu dituzte

Pesint: industria-instalazioetako emisioak murrizteko konpromisoa
Mexikoko konpainia berotegi-efektuko emisioak % 10 eta % 20 artean murrizteko gai da ditu. Orain Donostian ezarri da Europako merkatuan sartzeko.