Invest in Basque Country
Albisteak 14 Marzo, 2018

Financial Times egunkariaren arabera, Euskadi Europa hegoaldeko 10 eskualde erakargarrienetako bat da atzerriko inbertsioarentzat

2014-2017 urteen artean, 216 proiektu kudeatu ditu guztira; horietatik 62 arrakastatsuak izan dira, 334,5 milioi euroko inbertsioa sortzeaz gain, 1.329 enplegu berri sortu eta 2.637 mantendu baitituzte.

Financial Times-ek orobat aitortu du atzerriko inbertsioa erakartzeko “Invest in the Basque Country” estrategia Europako eskualde ertainetako 10 estrategia onenetako bat bezala.

 

Financial Times talde editorial britainiarrak eginiko hiri eta eskualdeen rankinaren arabera, Euskadi Europa hegoaldeko 10 eskualde erakargarrienetako bat da atzerriko inbertsioarentzat, eta orobat aitortu du atzerriko inbertsioa erakartzeko “Invest in the Basque Country” estrategia Europako eskualde ertainetako 10 estrategia onenetako bat bezala. Financial Times-ek -zeina erreferente ukaezina baita mundu osoko prentsa ekonomikoarentzat eta ezinbesteko gida nazioarteko merkatuentzat eta inbertsio mugimenduentzat- bi urterik behin egiten du azterketa hori. Aurreko edizioan, Euskadi irabazle izan zen Europako tamaina ertaineko eskualdeen konektagarritasunaren rankinean.

 

Zerrenda hori egiteko, Financial Times egunkariak 489 eskualde aztertu ditu bere “Fdi Intelligence” sailaren bitartez eta hainbat arlo hartu ditu kontuan: potentzial ekonomikoa, azpiegitura, lan merkatua, kostu/irabazi eraginkortasuna, konektagarritasuna (logistika) eta negozio-giro lagunkoia. Horrez gain, adituz osatutako epaimahai batek aztertu ditu Europako 146 hiri eta eskualdek darabiltzaten estrategiak inbertsioak erakartzeko.

 

Euskadiren erakarpen-indarra hazi egin da azkenaldian, eta horren erakusgarri da joan den sei urteetan bikoiztu egin dela atzerriko zuzeneko inbertsioa, kapital fluxua 2.980 milioi eurotik (2006-2011) 6.565 milioi eurora (2012tik 2016ra) igaro delarik. Sektoreka, Euskadiko atzerriko inbertsioa teknologia ertain-altuko sektore industrialetara zuzendu da gehienbat (%82), hots, RIS3 espezializazio adimenduneko estrategiarekin lerrokatuta dauden sektoreetara. Atzerriko kapitala duten enpresek %13ko ekarpena egiten diote Euskadiko BPGari eta 52.000tik gora lanpostu sortzen dituzte.

 

SPRIko Invest in the Basque Country sailaren jarduera lagungarri izan da kopuru horiek lortzeko, lan handia egin baitu balio erantsia eta enplegua sortzen duten enpresa trakziogileak bilatzeko. 2014-2017 urteen artean, 216 proiektu kudeatu ditu guztira; horietatik 62 arrakastatsuak izan dira, 334,5 milioi euroko inbertsioa sortzeaz gain, 1.329 enplegu berri sortu eta 2.637 mantendu baitituzte.

Lotutako albisteak

Invest  in  Basque  Countryk  Euskadin  atzerriko  31  enpresa  ezartzen  lagundu  zuen  eta  68  milioi  euro  inbertitu  zituzten

Invest in Basque Countryk Euskadin atzerriko 31 enpresa ezartzen lagundu zuen eta 68 milioi euro inbertitu zituzten

Atzerriko inbertsioak erakartzeaz eta mantentzeaz arduratzen den SPRI Taldearen arloak 258 enplegu berri sortzea aurrez ikusi du

Mikel  Jauregi  sailburuak  Euskadik  dituen  gaitasun  industrial,  teknologiko  eta  berritzaileak  aurkeztu  ditu  Erresuma  Batuan

Mikel Jauregi sailburuak Euskadik dituen gaitasun industrial, teknologiko eta berritzaileak aurkeztu ditu Erresuma Batuan

Quantum Motion enpresara egin duen bisitan CIC nanoGUNErekin sinatutako akordioren bidez etorkizunean Euskadin izango duen ezarpena baloratu du sailburuak, "Euskadiren irudia nazioartean finkatu izanaren adibide ona bazkide sendo eta balio berritzaile handiko gisa"

Euskadin  finkatuta  dauden  atzerriko  enpresen  %  84k  uste  du  2025ean  fakturazioa  handitu  edo  mantenduko  duela

Euskadin finkatuta dauden atzerriko enpresen % 84k uste du 2025ean fakturazioa handitu edo mantenduko duela

Gainera, atzerriko enpresen % 40 baino gehiagok ekoizpen-inbertsioak egitea aurreikusten du datorren urtean eta % 28k uste du plantilla handituko duela

Mikel  Jauregi  sailburua  Eusko  Jaurlaritzak  Japonia  eta  Taiwanera  eraman  duen  misio  instituzional  eta  enpresarialaren  buru  da

Mikel Jauregi sailburua Eusko Jaurlaritzak Japonia eta Taiwanera eraman duen misio instituzional eta enpresarialaren buru da

Euskadiren Kanpo Sarearen Tokioko bulego komertzialera egindako bisita batek eragile ekonomikoekin eta erakundeekin egingo diren topaketen agenda zabal baten abiapuntua ezarri du, Japonia, Taiwan eta Euskadiren artean harremanak indartzeko, eta, horrela, balizko inbertsioak erakartzeko helburuarekin

Taiwango  enpresaburuen  ordezkaritza  Euskadi  bisitatzen  ari  da,  bertako  teknologia-  eta  industria-ahalmena  ezagutzeko

Taiwango enpresaburuen ordezkaritza Euskadi bisitatzen ari da, bertako teknologia- eta industria-ahalmena ezagutzeko

Mikel Jauregi sailburuak —Eusko Jaurlaritzaren ordezkaritzaren buru— erakutsi dizkie Taiwango enpresaburuei Euskadik industriaren eta teknologiaren arloetan duen ahalmena eta punta-puntako bertako sektoreak eta enpresak. Enpresa horietako batzuk eta IKERLAN zentro teknologikoa bisitatu dituzte

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.