Invest in Basque Countryk Euskadin atzerriko 31 enpresa ezartzen lagundu zuen eta 68 milioi euro inbertitu zituzten
SPRI Taldearen baitako Invest in Basque Country arloaren zeregina da Euskadin zuzeneko atzerriko inbertsioak erakartzea eta mantentzea, eta iaz 31 enpresa ezartzen lagundu zuen. Haiek, aldi berean, 68,4 milioi euroko inbertsio berriak egin zituzten.
Enpresa horiek iritsita, 258 lanpostu berri sortuko dira, Invest in Basque Countryk 2024. urtearekin lotuta egindako balantzearen arabera. Erdia baino gehiago jarduera industrialarekin lotuta dago eta honako hauek dira nagusi: energiaren sektorea (% 14), IT eta elektronika (% 13), automobilgintza (% 12) eta ekonomia zirkularra (% 11).
Iaz Euskadin ezarritako atzerriko enpresa gehienak toki hauetakoak dira: Alemania, Erresuma Batua, Txina, Mexiko, Estatu Batuak eta Italia.
Kasu guztien % 77ean, lehen aldiz Euskadin inbertsioak egin dituzten enpresak dira. Euskadik erakarritako enpresen artean, honako hauek azpimarratu behar dira: Quantun Motion, teknologia kuantikoarekin garatutako siliziozko lehen txipa diseinatzeaz arduratzen dena (bere akziodunen artean, Porsche eta Bosch multinazionalak daude, adibidez); PortGermany Metall GmbH (PGM), hodiak eta lantegiak eraikitzen espezializatuta dagoen zerbitzu integralen hornitzaile berritzailea; eta Carnegie Technologies Spain, energia berriztagarrietarako bidean trantsizio globalaren partaide den CETOn olatu-energiaz arduratzen dena.
Invest in Basque Countryek, gainera, aurretik Euskadin ezarrita dauden atzerriko enpresak leialtzeko aftercare zerbitzua eskaintzen du. Zerbitzu hau enpresa horiek Euskadin dituzten lantegietara bisita presentzialak egitean datza, enpresa horiek dituzten beharrak eta etorkizuneko proiektuak ezagutzeko, edo enpresa horiei SPRIk eskainitako programak erabiltzeko aukera emateko. Iaz, 50 bisita inguru egin ziren eta horietatik SPRI Taldeko arduradunekin hainbat bilera sortu ziren laguntza eta zerbitzu ugarietarako sarbidea eta horiei buruzko informazioa emateko.
Euskadin, gaur egun, atzerriko kapitala duten 900 enpresa baino gehiago daude; haietako % 74 Europako herrialdeetakoak dira, batez ere Frantziakoak, Alemaniakoak eta Erresuma Batukoak. Sektore industrial nagusiak dira fabrikazio aurreratua, elektronika eta IT arloa, eta energia.
Invest in Basque Country aurreko hamarkadan jarri zuen abian SPRI Taldeak modu esklusiboan atzerriko inbertsioak erakartzeaz arduratu behar zuen sail gisa.
Lotutako albisteak

Mikel Jauregi sailburuak Euskadik dituen gaitasun industrial, teknologiko eta berritzaileak aurkeztu ditu Erresuma Batuan
Quantum Motion enpresara egin duen bisitan CIC nanoGUNErekin sinatutako akordioren bidez etorkizunean Euskadin izango duen ezarpena baloratu du sailburuak, "Euskadiren irudia nazioartean finkatu izanaren adibide ona bazkide sendo eta balio berritzaile handiko gisa"

Euskadin finkatuta dauden atzerriko enpresen % 84k uste du 2025ean fakturazioa handitu edo mantenduko duela
Gainera, atzerriko enpresen % 40 baino gehiagok ekoizpen-inbertsioak egitea aurreikusten du datorren urtean eta % 28k uste du plantilla handituko duela

Taiwango enpresaburuen ordezkaritza Euskadi bisitatzen ari da, bertako teknologia- eta industria-ahalmena ezagutzeko
Mikel Jauregi sailburuak —Eusko Jaurlaritzaren ordezkaritzaren buru— erakutsi dizkie Taiwango enpresaburuei Euskadik industriaren eta teknologiaren arloetan duen ahalmena eta punta-puntako bertako sektoreak eta enpresak. Enpresa horietako batzuk eta IKERLAN zentro teknologikoa bisitatu dituzte

Pesint: industria-instalazioetako emisioak murrizteko konpromisoa
Mexikoko konpainia berotegi-efektuko emisioak % 10 eta % 20 artean murrizteko gai da ditu. Orain Donostian ezarri da Europako merkatuan sartzeko.

LemuGroupek etorkizuneko paperaren converting sektorerako makinak egiten ditu Tolosaldean
e-commercerako paperezko poltsak eta gutun-azalak fabrikatzeko negozio-lerro berri baterako, instalazioak 1.300 metro karratu gehigarritan handitu behar izan dira, Ibarrako Apattaerreka poligonoan…

SPRI Taldeak topaketa bat antolatu du Euskadin kokatutako atzerriko enpresekin
Ekainaren 14an Bilbon egingo den jardunaldi horrek ezagutzera emango du zein abantaila dauden Euskadin inbertitzen jarraitzeko

Euskadin kokatutako atzerriko enpresek uste dute fakturazioa handituko dutela 2023an
Negozio-giroari dagokionez, Euskadin kokatuta dauden kapital atzerritarreko enpresek bereziki baloratzen dituzte lan-eskuaren gaikuntza, ingurune berritzailea, eskura dauden azpiegiturak eta bizi-kalitatea

SPRIk laguntza ematen du euskal enpresentzat estrategikoak diren hornitzaileak erakartzeko
“Hornitzaile Estrategikoak Erakartzea” izeneko ekimenaren helburua da osagai edo zerbitzu batzuen hornitzaileak atzerritik erakarri nahi dituzten euskal enpresen inplikazioa lortzea

Atzerriko inbertsioa %75 hazi da Euskadin azken urtean
Atzerriko inbertsioa 1.537 milioi eurokoa izan zen

SPRI harremanetan jarri da euren negozioa Amerikatik Europara zabaldu nahi duten 11 inbertitzailerekin
SPRIk “Invest in the Basque Country”-ren bidez parte hartu du GIC Global Investment Convention Atzerriko Zuzeneko Inbertsio Foroan