
Deustuko Unibertsitateko nazioarteko ikasleek euskal industriaren eta teknologiaren errealitatea ezagutuko dute SPRI taldeari esker
SPRI taldeak, gaur, osteguna, Bilbon egingo die harrera 2019-2020 ikasturteko lehenengo hiruhilekoa Deustuko Unibertsitatean ikasiko duten nazioarteko ikasleei. Bihar, ostirala, Donostian egingo diete harrera

Sprilur eta Industrialdeak-ek 6,7 milioi euroko 10 lehiaketa lizitatu dituzte 2019an, obrak egiteko eta zerbitzuak emateko
Aurten argitaratu diren 10 lehiaketa horietatik zazpi (4.608.807 euro) esleipen-prozesuan daude, bukatuta dagoelako eskaintzak aurkezteko epea, eta beste hirurak esleituta daude dagoeneko (2.143.226 euro)

Sprilur 6 pabilioi berri eraikitzen hasi da Ortuellako Ballonti II industrialdean
440 eta 1.780 m2 bitarteko sei pabilioi berri eraikiko dira, Eusko Jaurlaritzak Foru Aldundiekin eta Udalekin batera onartu duen Enplegua eta Ekonomia Suspertzeko 2017-2020 programa markoan.

“Renove Industriguneak” Planak Eusko Jaurlaritzak onartutako 3,1 milioiko laguntzen %38 erabili du hilabete bakar batean
“Renove Industrialdeak” Planak indarrean jarraituko du urriaren 31ra arte edo aurrekontua agortzen den arte.

Japoniako Saitama prefekturako enpresa-ordezkaritzaren bisita
Japoniako ordezkaritzak -industria arloko 13 enpresaz osatua eta Saitamako enpresarien elkarteko kideek lagundua- interes handia agertu du industria arloko eta garapen teknologikoko politikan (Basque Industry 4.0), Euskadik atzerriko inbertsioari eskaintzen dizkion aukeretan eta startupei laguntzera bideratutako ekintzetan

Aurrera doa Elorrioko Pulla-Azkarreta industrialdearen Plan Partzialaren tramitazioa
Pulla-Azkarreta industrialdea Durangaldearen ekonomi- eta enpresa-susperketarako 2017-2020 Industrializazio Planean integratutako proiektu bat da, Elorrioko Udalak Sprilur, S.A.ri (SPRI Taldean integratutako eta Eusko Jaurlaritzako Ekonomi Garapen eta Azpiegitura Sailari atxikitako Sozietate Publikoari) bidalitako oniritziaren ondoren.

Zuzendaritza-karguentzako prestakuntza-zentro ospetsu batek Bilbon ireki du Europako bere lehen bulegoa
David J. Anderson School of Management zentroak Kanban metodoaren bidez prestatzen eta entrenatzen ditu zuzendaritza-karguak, beren enpresetako lehiakortasuna hobetu dezaten

Jasun Envirocare enpresa britainiarrak fabrikazio-lantegi bat irekiko du Enkarterrietan SPRI Taldearen laguntzaz, Europa hegoaldean operatzeko
2018an hamasei enpresa atzerritar kokatu ziren Euskadin eta lehendik zeuden beste hogeita bik inbertsio berriak egin zituzten, 644 lanpostu sortuz eta 136,3 milioi euro inbertituz “Invest in the Basque Country” estrategiaren bitartez

Galiziako Carballo Kontzejuko enpresak Euskadira etorri dira euskal enpresa-guneen kudeaketa-eredua ezagutzera
Euskadi da goi-mailako kalitatezko ziurtagiridun enpresa-gune gehien biltzen dituen Estatuko autonomi erkidegoan

SPRI Taldeko zuzendariak Cannes-en jaso du Financial Times-en aitortza, zeinaren arabera Euskadi lurralde erakargarria baita atzerriko inbertsioarentzat
SPRI Taldeak eta Eusko Jaurlaritzak bultzatutako Invest in the Basque Country estrategiaren lau alderdi saritu dira

Tapiak eta Goiak aurkeztu dute Eskusaitzetari -Gipuzkoako industrialde publiko handienari- buru emateko behin betiko hitzarmena
Eskusaitzetak lurzoru industrial eta tertziarioko 290.000 m² izango ditu, Gipuzkoako industrialde publiko handiena. Arantxa Tapiak (Ekonomi Garapen eta Azpiegitura sailburua) eta Eneko Goiak (Donostiako alkatea) aurkeztu dute Eskusaitzeta industrialdea garatzeko eta merkaturatzea kudeatzeko behin betiko akordioa.

Abanto Zierbenako Industrialdea, S.A.k bere izena aldatu du eta Txorierriraino zabaldu du enpresa-guneak sustatzeko bere jarduera
Ibaizabal Behekaldeko Industrialdea, S.A.k azpiegitura industrialak sustatu ahal izango ditu Ibaizabal ibarreko eta Txorierriko herrietan.

Columbus-ek 70 milioi euroko funts bat sortu du bio-medikuntzarako
Inbertsio-funts berri honi esker, kudeatzaileen asmoa da bi lantegi berri eraikitzea Donostian

Financial Times egunkariaren arabera, Euskadik lurralde erakargarri izaten jarraitzen du atzerriko inbertsioentzat
Argitalpen espezializatu eta ezagun horrek hirugarrenez jarraian aitortu du “Invest” estrategiak Euskadin egiten duen lana

Nazioarteko MEDICA azokan izango da Basque Health Cluster elkartea
Euskadiko 12 enpresak jarriko dute ikusgai hemengo industria medikoaren potentziala

Urdulizko Torre eraikinak abiatu du birgaitze-lanen azken fasea eta zabaldu du enpresen ezarpen-eskaerak jasotzeko prozesua
Guztira, 6,1 milioi euroko inbertsioa egin da birgaitze-lanetarako, eta lanak bukatutakoan, 30 metro koadro (modularrak) eta 540 metro koadro (solairu osoa) bitarteko lokalak eta bulegoak eskainiko dira eraikinak dituen 14 solairuetako 12tan.

Tapia: “I+Garen aldeko apustua da Euskadiren lehiakortasunaren oinarria”
Adierazi du Ekonomia eta enplegua sortzea direla Jaurlaritzaren helburu sendoenetarikoak

Eusko Jaurlaritza Viralgen terapia genetikoko zentroaren inaugurazioan izan da; zentro paregabea da Europan eta bektore birikoak garatzeko lehena
Lehendakariak ziurtatu du terapia genetikoko zentroaren sektoreak etorkizuna duela

Velatiak EIBaren laguntza finantzarioa lortu du I+G+b estrategia aktibatzeko
Europar Batasuneko erakundeak mailegua eman dio euskal industria taldeari elektrizitatea banatzeko sareetan teknologia digitalak bultza ditzan

“Ferchau” ingeniaritza alemanak egoitza berria inauguratu du Euskadin
Ingeniaritza eta IT zerbitzuak eskaintzen dituen “Ferchau Engineering” enpresak lantegi berri bat jarri du martxan Euskadin, Estatu mailan hazteko abiatua duen bere estrategiaren barruan.