Euskadiko ETEntzako Eusko Jaurlaritzaren 2025 laguntzen plana.

Euskal enpresentzako laguntzak.

Onlineko jardunaldiak euskal enpresarentzat.

Filtra tu búsqueda

Albisteak 24 maiatza, 2023

SPRI Taldeak topaketa bat antolatu du Euskadin kokatutako atzerriko enpresekin

Ekainaren 14an Bilbon egingo den jardunaldi horrek ezagutzera emango du zein abantaila dauden Euskadin inbertitzen jarraitzeko

SPRI Taldearen Invest in Basque Country  ekimenak topaketa bat antolatu du Euskadin kokatutako atzerriko enpresekin. Datorren ekainaren 14an izango da, eta bere helburua da enpresa horien arteko harremanak bultzatzea eta lehen eskutik jakin dezatela zein abantaila dauden Euskadin inbertitzen jarraitzeko. Euskalduna Jauregian egingo den jardunaldi horretan bertatik bertara ezagutu ahal izango dute zein ekimen abiaraziko diren talentua erakarri eta atxikitzeko eta orobat jakingo dute nola handitu filialen garrantzia I+G-ko proiektuak garatuz.

Duela berrogei urte baino gehiagotik, Euskadi lehiakorrago izateko lasterketa batean murgilduta dago, eta horretarako, badugu industria-kontzentrazio handia eta baita ere espezializazio adimentsua. Ekosistema industrial horren zati handi bat  atzerriko kapitaleko enpresez osaturik dago; Euskal Autonomi Erkidegoan kokatu ziren enpresak dira eta orain bere enbaxadore onenak bihurtu dira inbertsio berriak erakartzeko.

Eusko Jaurlaritzako Ekonomi Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen sailburu Arantxa Tapiak emango dio hasiera topaketari, eta balioan jarriko ditu 2022. urteko inbertsioen zifrak eta atzerriko inbertsioak euskal ekosisteman duen tokia.

Invest Basque Country ekimenaren arduradun Jorge Fernándezek denen aurrean aurkeztuko ditu Invest 2022-23 Barometroaren datu esanguratsuenak eta SPRI Taldearen zerbitzu honek bere Plan Estrategikoan bildu dituen ekintza-planak.

Ondoren, hainbat mahai-inguru egingo dira. Bat negozio-giroari eta Euskadin inbertitzeko arrazoiei buruz, eta bertan parte hartuko dute Euskadin kokatuta dauden eta atzerriko kapitala duten enpresek (esaterako, Mercedes, Syngoi eta Megatech).  Segidan, beste mahai-inguru bat egingo da talentuari buruz, BTI, EU LABORATORY SERVICES AT CTI CLINICAL TRIAL AND CONSULTING SERVICES eta Bizkaia Talent bezalako konpainia eta erakundeekin, eta hirugarrenean hizpide hartuko dira Euskaditik garatzen diren I+G-ko proiektuak eta nola handitu filialen garrantzia enpresa matrizeen aurrean.  Parte-hartzaileen artean izango dira, besteak beste, Ikor, Pierbourg eta ZIV.

SPRI Taldeko zuzendari nagusi Aitor Urzelaik emango dio amaiera ekitaldiari, eta jardunaldiko ondorioak eta nabarmentzeko moduko puntuak azalduko ditu.

Lotutako albisteak

Invest  in  Basque  Countryk  Euskadin  atzerriko  31  enpresa  ezartzen  lagundu  zuen  eta  68  milioi  euro  inbertitu  zituzten

Invest in Basque Countryk Euskadin atzerriko 31 enpresa ezartzen lagundu zuen eta 68 milioi euro inbertitu zituzten

Atzerriko inbertsioak erakartzeaz eta mantentzeaz arduratzen den SPRI Taldearen arloak 258 enplegu berri sortzea aurrez ikusi du

Mikel  Jauregi  sailburuak  Euskadik  dituen  gaitasun  industrial,  teknologiko  eta  berritzaileak  aurkeztu  ditu  Erresuma  Batuan

Mikel Jauregi sailburuak Euskadik dituen gaitasun industrial, teknologiko eta berritzaileak aurkeztu ditu Erresuma Batuan

Quantum Motion enpresara egin duen bisitan CIC nanoGUNErekin sinatutako akordioren bidez etorkizunean Euskadin izango duen ezarpena baloratu du sailburuak, "Euskadiren irudia nazioartean finkatu izanaren adibide ona bazkide sendo eta balio berritzaile handiko gisa"

Euskadin  finkatuta  dauden  atzerriko  enpresen  %  84k  uste  du  2025ean  fakturazioa  handitu  edo  mantenduko  duela

Euskadin finkatuta dauden atzerriko enpresen % 84k uste du 2025ean fakturazioa handitu edo mantenduko duela

Gainera, atzerriko enpresen % 40 baino gehiagok ekoizpen-inbertsioak egitea aurreikusten du datorren urtean eta % 28k uste du plantilla handituko duela

Taiwango  enpresaburuen  ordezkaritza  Euskadi  bisitatzen  ari  da,  bertako  teknologia-  eta  industria-ahalmena  ezagutzeko

Taiwango enpresaburuen ordezkaritza Euskadi bisitatzen ari da, bertako teknologia- eta industria-ahalmena ezagutzeko

Mikel Jauregi sailburuak —Eusko Jaurlaritzaren ordezkaritzaren buru— erakutsi dizkie Taiwango enpresaburuei Euskadik industriaren eta teknologiaren arloetan duen ahalmena eta punta-puntako bertako sektoreak eta enpresak. Enpresa horietako batzuk eta IKERLAN zentro teknologikoa bisitatu dituzte

Pesint:  industria-instalazioetako  emisioak  murrizteko  konpromisoa

Pesint: industria-instalazioetako emisioak murrizteko konpromisoa

Mexikoko konpainia berotegi-efektuko emisioak % 10 eta % 20 artean murrizteko gai da ditu. Orain Donostian ezarri da Europako merkatuan sartzeko.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.