Filtra tu búsqueda



Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 30 Azaroa, 2022 Invest in Basque Country Hornitzaile estrategikoak erakartzea

SPRIk laguntza ematen du euskal enpresentzat estrategikoak diren hornitzaileak erakartzeko

“Hornitzaile Estrategikoak Erakartzea” izeneko ekimenaren helburua da osagai edo zerbitzu batzuen hornitzaileak atzerritik erakarri nahi dituzten euskal enpresen inplikazioa lortzea

SPRI Taldeak atzerriko inbertsioak atzemateko ekimen bat abiarazi du. Ekimen horren bitartez, klusterrekin eta enpresa-elkarteekin lankidetzan, laguntza eman nahi zaie euskal enpresei euren negozioarentzat estrategikoak diren hornitzaileak identifikatzeko eta Euskadira erakartzeko.

Invest in the Basque Country eremuaren asmoa da EAEtik kanpoko enpresek hemen inbertitu dezatela –produkzio-lantegi bat edo I+G-ko zentro bat irekiz-, eta, bide horretatik, enpresa interesatuen balio-katea sendotzea. Ekimen hau bereziki zuzentzen zaie hornikuntza-katea azkartu, produkzio-epeak laburtu, zerbitzua hobetu edo eraginkortasuna eta malgutasuna handitu nahi duten euskal enpresei, eta, aldi berean, euren laguntasuna eskaintzen dutenei, dela hornitzaileentzako ezarpen-bidea erraztuz edo dela euren lan-eremuko nahiz merkatuko hornikuntza-premiak ezagutaraziz.

“Hornitzaile Estrategikoak Erakartzea” izeneko ekimen honen helburua da osagai edo zerbitzu batzuen hornitzaileak atzerritik erakarri nahi dituzten euskal enpresen inplikazioa lortzea, hemen, ekosistema industrial sendo bat izan arren, ez dutelako aurkitzen produktu horien hornitzailerik.

Gainera, testuinguru global gero eta arriskutsuago honetan (pandemia, gatazka belikoak, lehengai eta itsasoratzeen kostuen gorakada, etab.), inoiz baino garrantzitsuagoa da tokiko hornitzaile estrategikoen oinarri sendo bat izatea.

Finean, SPRIk ekimen hau abiarazi du jakiteko zein teknologia edo osagai falta litezkeen enpresen balio-kateetan.  Hala, bi abantaila lortzen dira, batetik, inbertsio berriak erakartzen dira eta, bestetik, euskal enpresek denbora eta kostuak aurrezten dituzte hornitzaile estrategikoen gertutasunagatik.

Hona arrazoi batzuk euskal enpresak inplika daitezen gure mugetatik at dauden hornitzaileak EAEra hurbiltzeko ekimen honetan:

  • Material eta teknologien hornikuntza bermatzea
  • Entrega-epeak hobetzea
  • Harreman eraginkor eta zuzenagoa izatea hornitzailearekin
  • Intzidentzien indizea murriztea eta,
  • Harreman enpatiko eta kolaboratzaileak bultzatzea.

Euskal enpresen hornikuntza-premiak detektatzea

Hornikuntza-beharrak identifikatzeko, euskal enpresek hasierako gogoeta bat egin behar dute argitzeko atzerrian dituzten hornitzaileetatik zeini interesa lekiokeen fisikoki kokatzea Euskadin eta jakiteko ezarpen horrek zein onura ekarriko lizkiekeen enpresari eta euskal ekonomiari. Ondoren, euskal enpresa harremanetan jarriko da atzerriko hornitzailearekin jakiteko zein neurritaraino interesatzen zaion Euskadin kokatzea.

Enpresek “Hornitzaile Estrategikoak Erakartzea” aplikazioan emandako informazioarekin, SPRIk zuzenean ezagutuko ditu Euskadin ezartzeko interesa izan lezaketen hornitzaile zehatzen datuak, eta baita ere ezagutuko ditu hornitzaile identifikaturik ez duten arlo edo teknologien datuak, baldin enpresek uste badute halako hornitzaileak Euskadin kokatuta egotea onuragarri izan litekeela euren  jarduerarako.

Hortik aurrera, kontaktu telematikoak ahalbidetuko dira inplikatutako alderdien artean (euskal enpresa, atzerriko hornitzailea, klusterra, enpresa-elkartea eta SPRI), zehazteko hasieran bideragarria ote den ezarpen bat egitea Euskadin.

Hasierako interesa positiboa bada, Invest in The Basque Country-k ezarpen-proiektu bat garatuko du atzerriko hornitzailearentzat, atal hauek izango dituena: ekosistema industriala, balizko kokalekuak, Administrazioak eskaintzen dituen laguntzak eta programak, fiskalitatea, etab.

Lotutako albisteak

20 abendua, 2024 Invest in Basque Country
Euskadin finkatuta dauden atzerriko enpresen % 84k uste du 2025ean fakturazioa handitu edo mantenduko duela
Irakurri gehiago
3 urria, 2024 Invest in Basque Country
Taiwango enpresaburuen ordezkaritza Euskadi bisitatzen ari da, bertako teknologia- eta industria-ahalmena ezagutzeko
Irakurri gehiago
28 Azaroa, 2023 Invest in Basque Country
Pesint: industria-instalazioetako emisioak murrizteko konpromisoa
Irakurri gehiago
17 uztaila, 2023 Basque Trade & Investment
LemuGroupek etorkizuneko paperaren converting sektorerako makinak egiten ditu Tolosaldean
Irakurri gehiago
24 maiatza, 2023 Invest in Basque Country
SPRI Taldeak topaketa bat antolatu du Euskadin kokatutako atzerriko enpresekin
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak