Invest in the Basque Country
Inbertitu Euskadin, negozioak egiteko eskualde onenetako batean
Euskadin sinesten eta inbertitzen dugu gure enpresetan. Duela 40 urte baino gehiago abiatu ginen lehiakortasuneranzko lasterketan, bereizgarritzat izanik industria-kontzentrazio handia eta espezializazio adimenduna.
Euskadik duen autonomia fiskalari eta zerga-sistema propioari esker, badugu ahalmena araugintzarako nahiz kudeaketarako, eta gaur egun eskualde onenetako bat gara negozioak egiteko.
Dagoeneko hemen ditugu Giroa Veolia, Alstom, Thissenkrupp, General Electric, Mercedes-Benz edo Siemens bezalako enpresak. Eta zu?
Bermatu zure inbertsioaren bideragarritasuna.
Euskadi, lehiakortasun-gunea sektore garrantzitsuenetan
Erakundeek garatutako politika industrialari esker, euskal industriak apustu sendoa egin du eraginkortasunaren, kalitatearen, teknifikazioaren eta nazioartekotzearen alde. Horren erakusgarri dira klusterrak (izaera pribatuko kudeaketa-eredu kolaboratiboetan oinarritzen direnak) eta euren lehiakortasun-maila handiak.
Automozioa
Euskadiko automozio sektorea berritzailea, lehiakorra eta integrala da. Lortu duen efikazia, efizientzia eta kualifikazio handiari esker, bere kudeaketa-maila munduko herrialde aurreratuenen pare dago.
Energia
Euskadiko energia sektorea estrategikoa da, eta oso dinamikoa balio-kate osoan, hala nola ekipo-ondasunen fabrikazioan edo energia arloko azpiegituren instalazio eta mantenimendurako zerbitzuetan.
Makineria aurreratua
Euskadi makina aurreratuen eta ekipo ondasunen Europako ekoizle handienetako bat da, badu hornitzaile kualifikatuen sare bat 300 km baino gutxiagoko erradioan, eta apustu sendoa egiten du berrikuntzaren eta garapen teknologikoaren alde.
Elektronika eta IKTak
Elektronikaren eta informazio eta komunikazio teknologien sektorean badaude konpainia aitzindari batzuk, enpresen eraldaketa balioan jartzen dutenak, lehiakortasuna handitu eta sustatzeko.
Itsas industria
Euskadiko ohitura eta tradizioek lotura estua dute itsasoarekin; horregatik, ez da harritzekoa itsas sektoreak garrantzi handia izatea Euskadiko jarduera ekonomikoan.
Trenbideak
Euskal trenbide-industria merkatuko aitzindarietako bat da, operatzaile eta proiektu bakoitzaren premia espezifikoetara egokitutako konponbideak eta zerbitzuak eskaintzen dituena.
Aeronautika
Aeronautikaren industria Euskadiko sektore estrategikoetako bat da, bai balio erantsi handiko produktuak garatzen dituelako, eta baita ere enplegu kualifikatua sortzen duelako.
Ekoindustria
Euskadik Ekonomia Zirkularrean oinarritutako eredu ekonomiko berri baten aldeko apustua egin du, ondasun eta zerbitzuen ekoizpena ahalbidetuz eta, aldi berean, lehengaien, uraren zein energia-iturrien kontsumoa eta xahuketa murriztuz.
Biozientziak
Argi dago biozientzien sektorearen aldeko apustua erabaki egokia izan dela, zeren I+G-n egiten duen inbertsio handiari, enplegu kualifikatuaren eskaintzari eta bere nazioarteko ikuspegiari esker, gai baita Euskadiri balioa emateko eta aberastasuna sortzeko.
Euskadiko ekosistema teknologikoa bultzatzeko aliantza handian parte hartzen dugu
Basque Research
& Technology Alliance
BRTA sortu da Euskadiko industriaren erronkei aurre egiteko eta teknologia arloko ikerketan eta garapenean nazioarteko lider diren korporazio handiekin lehiatzeko. Aliantza handi hori euskal ikerketaren aitzindaria izango da Europan eta mundu mailan, eta SPRI Taldea aliantza horretako kide aktiboa da.
Basque Research and Technology Alliance lankidetza-hitzarmen baten bidez sortu da, eta hitzarmen horretara biltzen dira Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Sareko 16 teknologia-zentro, ikerketa kooperatiboko zentroak, Eusko Jaurlaritza, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Foru Aldundiak eta SPRI Taldea.

BigLittle
7 arrazoi Euskadin inbertitzeko
Bere finantza-sistemari esker, Euskadik badu ahalmena araugintzarako eta kudeaketarako
Enpresa garapena eta enpresa eta negozio berrien sorkuntza dira euskal erakundeen apustu garrantzitsuenetako bi. Eta apustu horiek aurrera eramateko, hainbat tresna eskaintzen zaizkie pertsonei, enpresak sortu, garatu eta indartu ditzaten.
- Aurrerakin itzulgarriak
- Interes baxuko maileguak
- Zerga pizgarriak
- Langileen premien araberako prestakuntza profesionala
- I+G-ko proiektuetarako dirulaguntzak
- Elkarrekiko Berme Sozietateak
- Finantza erakundeak
- Erakunde sozialak
- Funts espezifikoak
- Business Angel Sarea
- Hazi-funtsak
- Ikerketa, garapena eta berrikuntza
- Ingurumen eta jasangarritasun arloko inbertsioak
- Startup-ak: oinarri zergagarria murriztea eta akzioak erostea inbertsio bezala
- Patenteak
- Enplegua sortzea
- Aktibo ez-korronte berriak
- Finantzaketari lotutako pizgarriak
Beti lagunduko dizugu finantzaketa lortzen zure proiektuarentzat. Jar zaitez harremanetan gurekin
Aholku ematen diegu Europako aliatu onena Euskadi dela uste duten atzerriko inbertitzaileei. Prest zaude Euskadin negozioak egiteko?
Jarri gurekin harremanetan, eta arrakastatsu bihurtuko dugu zure proiektua: finantzaketa eta bazkideen bilaketa, laguntzen tramitazioa, adimen lehiakorreko zerbitzua, harremanak erakundeekin eta sektoreko klusterrekin.
Zure proiektuaren arrakasta izango da gure helburu bakarra
01_ Proiektuaren garapena
Zure neurrira prestatutako datuen txostenak emango dizkizugu lehen erabakiak har ditzazun, eta estrategia bat planifikatuko dugu administrazio-prozesuak azkartzeko.
Kostuen estimazio bat ere egingo dugu eta harremanetan jarriko zaitugu zuretzat garrantzitsuak diren arloetako aholkulari espezializatuekin.
02_ Finantza aholkularitza
Enpresen garapenerako Eusko Jaurlaritzaren Agentzia gara, eta horrek aukera ematen digu posizio pribilejiatu batean egoteko, gaitasuna izanik eskaintzen dizugun arreta ahalik eta gehien pertsonalizatzeko.
Beste eskualde batzuetan ez bezala, Euskadin geure finantza-sistema dugu eta baita ere autonomia fiskala, eta hemen aholku emango dizugu zure proiektuarentzako finantzaketa lortzeko.
Harremanetan jarriko zaitugu finantza erakundeekin eta inbertitzaile pribatuekin
03_ Laguntzen tramitazioa
Nahi duzu finantzaketa-programa guztien onuradun izatea eta probetxu handiena ateratzea?
Badugu horretarako gakoa, hasi enpresa ezartzeko unetik, eta heltze nahiz sendotze faseetaraino.
Zure negozioari ongien egokitzen zaizkion programak bilatuko ditugu, eta geu arduratuko gara tramite guztiez zu programen onuradun izan zaitezen.
04_ Partner-ak eta klusterrak
Gure esperientziak eta inplikazioak bide ematen digute Euskadiko enpresa guztiak ezagutzeko eta haietarako sarbidea izateko.
Ateak zabalduko dizkizugu harreman pertsonalak bideratzeko eta, besteak beste, zure premietara egokitzen direnekin aliantza estrategikoak sortzeko.
Gainera, gure eskutik joanez gero, errazago iritsiko zara erakunde publiko, unibertsitate, teknologia-zentro eta ikerketa-zentroetara.
05_ Kokalekua bilatzea
Kokatu zaitez leku apropos batean, aukera izan dezazun hazteko, garatzeko eta aliantza estrategikoak sortzeko Euskadiko industria-gune eta teknologia-parkeetan.
Zure proiektuarentzako kokaleku estrategikoena bilatuko dugu, hainbat irizpideren arabera (logistika, enpresen edo sinergien ekosistema), eta negoziatu egingo dugu baldintza aproposak lor ditzazun.
Inbertsiorako laguntzak Euskadin

Bultzada bat enpresa-ideiei eta maileguetarako sarbidea baldintza abantailatsuetan
Inbertsio publikoko tresna berri bat 3 urte baino gutxiago dituzten industria arloko mikroenpresa eta ETEentzat, enpresa-ideia baten heltze-prozesua ahalbidetzeko BIC batean. Eskatu hemen
Industria-enpresak sendotzeko inbertsio-aukerak
Euskal inbertsio-plataforma, gune seguru eta konfidentziala eskaintzen duena, beren negozioa finkatu, indartu edo zabaldu nahi duten enpresek aukera izan dezaten beren jarduera sendotzera bideratutako inbertsio-proposamenak jasotzeko. Eskatu hemen
Teknologia eta hornitzaile estrategikoak erakartzen ditugu enpresen hornikuntza errazteko
Invest in the Basque Country ekimenak erraztu eta erakargarri egiten die Euskadirako bidea hornitzaile estrategikoei enpresa-ekosisteman integratu daitezen, integrazio hori onuragarria delako hornikuntza-katea azkartu, produkzioko epeak murriztu eta eraginkorrago eta malguago bihurtu nahi duten enpresentzat. Eskatu hemen
Aholkularitza ematen diegu Europako aliatu onena Euskadi dela uste duten atzerriko inbertsiogileei
Prest zaude Euskadin negozioak egiteko? Jarri harremanetan gurekin eta arrakastatsu bihurtuko dugu zure proiektua: finantzaketa eta bazkideak bilatuz, laguntzak tramitatuz, adimen lehiakorreko zerbitzua eskainiz, harremanak bideratuz erakundeekin eta sektoreko klusterrekin. Eskatu hemen
Ekoizpen-instalazio berriak erosi, berritu eta ekipatzeko programa
Itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak Ezkerraldea handitutan eta Euskadiko urteko batez bestekoa baino langabezia-tasa handiagoa duten udalerri batzuetan kokatutako industria-enpresek eginiko inbertsioentzat. Aurreeskaera irekita
Industria-instalazio berriak erosteko, ekipatzeko eta abian jartzeko finantzaketa
Inbertsioaren % 35erainoko aurrerakin itzulgarriak, instalazio berriak erosi edo ekipatzeko edota plantillan talentua sartzeko (jabetza industriala eta patenteak, ekipo eta aplikazio informatikoak, instalazio teknikoak…). Aurreskaera irekita
Industria Adimendunerako ekipoak eta softwarea erosteko eta berritzeko laguntza
75.000 €-rainoko laguntzak enpresako Hardwarea eta Softwarea erosteko. Fabrikazio aurreratua, Fabrikazio gehigarria, Robotika industriala, Internet of Things, Adimen Artifiziala, Sistema ziber-fisikoak, Errealitate birtuala eta areagotua, Digital Twins… 2024 epea itxita
Inpaktu handiko ekintzailetza-proiektuak abian jartzeko bultzada
Itzuli beharrik gabeko 100.000 €-rainoko dirulaguntza, EAEko Startupek beren proiektu berritzaileak sustatzeko aukera izan ditzaten, talentua kontratatuz eta beren enpresa-plana abian jarriz Epea itxita
Negozio-ideiaren sorreratik startup-a martxan jarri arteko laguntza
18 hilabeteko laguntza, enpresa-ideia BIC batean umotu dadin. Ideia Negozio-plan bideragarri batekin bukatzen bada eta enpresa berri bat sortzen bada, maileguak eskuratu ahal izango dira baldintza abantailatsuetan. Epea itxitaNegozio-aukerak
Jarri harremanetan gure lantaldearekin, badauzkagu aholkulari espezializatuak eta aditu sektorialak. Euren lana da euskal merkatuko aukerak eta abantailak eskaintzea zurea bezalako enpresei.

Badakizu badugun bulegorik zure herrialdean?
Nazioarteko aditu-talde bat dugu 70etik gora herrialdetan, 16 bulego propiorekin. Kanpo sare oso indartsua, 20 urtetik gorako esperientziarekin.
Alemania | Argentina | Brasil | Txile | Txina | Kolonbia | AEBak | Eslovakia | India | Italia | Mexiko | Polonia | Txekiar Errepublika | Erresuma Batua | Txekiar Errepublika | Errusia | Singapur
Angola | Saudi Arabia | Aljeria | Australia | Austria | Belgika | Bielorrusia | Bolivia | Bosnia – Herzegovina | Kanada | Korea | Boli Kosta | Kroazia | Danimarka | Ekuador | Egipto | Salvador | Arabiar Emirerriak | Eslovakia | Eslovenia | Estonia | Filipinak | Finlandia | Frantzia | Ghana | Guatemala | Holanda | Honduras | Hungaria | Indonesia | Iran | Irlanda | Israel | Japonia | Kenya | Kosovo | Kuwait | Letonia | Lituania | Luxenburgo | Mazedonia | Malaysia | Maroko | Montenegro | Mozambike | Nikaragua | Nigeria | Norvegia | Zeelanda Berria | Oman | Panama | Paraguai | Peru | Portugal | Qatar | Dominikar Errepublika | Errumania | Senegal | Serbia | Hegoafrika | Suedia | Suitza | Taiwan | Thailandia
Euskadin handikiro sartzen lagunduko dizugu
Geu arduratuko gara Europan erreferentziazkoa den industria-sare honetako beste agente bat bihurtu zaitezen. Zure proiektua arrakastatsu egiten lagunduko dizugu.