Filtra tu búsqueda



Adimen Artifizial Aplikatua eta Datuaren Estrategia

Berreskurapen, Eraldaketa eta Erresilientzia Plana, Europar Batasunak finantzatuta (NextGeneration)

Adimen Artifizial Aplikatua eta Datuaren Estrategia 2024

5M € zerbitzuei eta prozesuei aplikatutako Adimen Artifizialaren eta Datuen proiektu komertzialetarako

2024ko Adimen Artifizial Aplikatua eta Datuaren Estrategia programaren helburua da Euskadin AA oinarri duten eta Euskadin teknologia hori erakutsi, eta eskaintza eta eskaria aktibatu nahi duten enpresen proiektuei laguntza ematea, Euskadiko enpresei lehiakortasuna handitu ahal izateko tresnak emateko.

Era berean, datuen kudeaketa estrategikoaren esparruan, Adimen Artifizialean oinarritutako soluzioen ezarpena sustatzea eta bizkortzea helburu duten proiektuak babestuko dira. Hortaz, datuak modu eraginkorrean erabiltzen dituzten ekimenak ez ezik, enpresei beren operazioetan AA azkarrago eta efizienteago erabiltzeko aukera ematen dieten prozesuak eta egiturak ezartzeko jarduerak ere lehenetsiko dira. Proiektu horiek lagungarriak izango dira enpresek beren datuak ahalik eta gehien aprobetxa ditzaten, erabaki hobeak hartzeko, baliabideak optimizatzeko eta negozio-aukera berriak garatzeko.

Adimen Artifiziala da Industria Adimendunaren bihotza; izan ere, bere gainean garatzen dira arlo hauek, hala nola Ikusmen Artifiziala, Deep Learninga, Datuen Analisia, Machine Learninga edo Euskadiko enpresentzat balio erantsi handia duten beste jarduera batzuk.

Epeak

Hasiera data: 2024-09-06
Amaiera data:
2025-06-30, 00:00retan

Eraldatu zure negozioa Adimen Artifizialaren potentziarekin eta presta zaitez etorkizuneko erronketarako

Zer eskaintzen du?

Itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak dira, Adimen Artifizialean oinarritutako zerbitzuen eta/edo soluzio komertzialen proiektu aplikagarrientzat eta proiektu horiek gauzatzeko datuen azpiegiturak prestatzeko

% 50eko eta 100.000 eurora bitarteko itzuli beharrik gabeko dirulaguntza enpresa bakoitzarentzat, enpresen lehiakortasuna hobetzeko aukera ematen duten eta adimen artifizialean oinarrituta dauden zerbitzu eta/edo irtenbide komertzialak aplikatzeko proiektuetarako.

Diruz laguntzeko moduko jardueratzat hartuko dira, halaber, enpresa eskatzaileei beren datu-azpiegiturak prestatzeko aukera ematen dieten proiektuak, ondoren adimen artifizialeko proiektuak egin ditzaten.

Proiektu horiek, hasten direnetik, beranduenera jota, 12 hilabeteko epean gauzatuko dira, eta edonola ere, 2026ko martxoaren 31 baino lehen.

Datuen kudeaketa hobetzeko eta adimen artifizialaren bitartez zure negozioarentzako datu baliagarriak aurkitzen lagunduko dizuten proiektuak identifikatzeko aholkularitza teknikorako kanpo-aholkularitza bat kontrata dezakezu.

Datuak erabili ahal izango dituzu erabakiak hartzeko, datuen arkitekturan eta analitika aurreratuan oinarritutako proiektuekin, besteak beste Business Intelligenceko tresnekin edo Machine Learningarekin.

Dirulaguntza honi esker, zure prozesuetan eta zerbitzuetan AAren teknologiak integratu ahal izateko proiektuak finantzatuko dituzu eta, hala, zure negozioaren efizientzia, lehiakortasuna eta gaitasun berritzailea hobetuko duzu.

Tartean, aginte-koadroak eta txostenak garatuko dituzu, AAk sortutako datuak aztertu ahal izateko. Horri esker, informazio zehatzean oinarritutako erabaki hobeak hartzeko aukera izango duzu.

Datuak denbora errealean aztertuz produkzioa hobetzeko aukera izango duzu eta, hala, botila-lepoak identifikatuko dituzu, akatsak aurreikusiko dituzu eta operazioak modu proaktiboan egokituko dituzu.

Gainera, AAk laguntzen du zeregin errepikakorrak eta egunerokoak automatizatzen, besteak beste, kalitatearen kontrola eta mantentze-lan prediktiboa. Hala, jarduerarik gabeko denborak eta operazio-kostuak murriztu daitezke, eta produkzio-jardueren zehaztasuna eta azkartasuna hobetu.

Bestalde, dirulaguntzak datuen gobernantza hobetzen lagunduko dizu, eta funtsezkoa da hori AA ahalik eta gehien aprobetxatzeko. Hala, zure negozioarentzako ezinbesteko informazioaren kudeaketa efiziente eta segurua bermatuko duzu. Gainera, datuak biltegiratzeko eta prozesatzeko azpiegitura sendoagoak garatzeko aukera emango dizu, eta ezinbestekoa da hori AAk behar duen informazioaren bolumena kudeatzeko.

Hala, AAk zure ekoizpen-prozesuak optimizatzeaz gain, aukera emango dio zure enpresari etengabe aldatzen ari den merkatuaren barruan azkarragoa eta lehiakorragoa izateko.

Ezagutu ezazu programa hau

2024 Araudia
Norentzat da?

Adimen artifizialari etekin handiagoa atera nahi dioten ekintzaileentzat, autonomoentzat eta enpresentzat.

  • Proiektua garatzeko jarduera-zentro bat izan beharko dute Euskadin.
  • AAren arloko zerbitzuak ematen dituzten aholkularitza informatikoko eta ingeniaritzako enpresak ez dira sartzen.
  • Onuradunaren produktuen/zerbitzuen katalogo propioaren parte diren proiektuak ez dira onartuko.

Zure datuak erabaki adimendun bihurtzeko unea da

Diruz lagun daitezkeen proiektuen tipologia

Txertatu AAren soluzioak datuen erabilera optimizatzeko, ezinbesteko prozesuak automatizatzeko eta erabaki azkarragoak eta zehatzagoak sortzeko

Kontuan hartu zure enpresaren katalogoaren parte diren produktuak edo zerbitzuak ez direla diruz lagunduko.

% 50eko eta 100.000 eurora bitarteko itzuli beharrik gabeko dirulaguntza enpresa bakoitzarentzat, enpresen lehiakortasuna hobetzeko aukera ematen duten eta adimen artifizialean oinarrituta dauden zerbitzu eta/edo irtenbide komertzialak aplikatzeko proiektuetarako.

Diruz laguntzeko moduko jardueratzat hartuko dira, halaber, enpresa eskatzaileei beren datu-azpiegiturak prestatzeko aukera ematen dieten proiektuak, ondoren adimen artifizialeko proiektuak egin ditzaten.

Proiektu horiek, hasten direnetik, beranduenera jota, 12 hilabeteko epean gauzatuko dira, eta edonola ere, 2026ko martxoaren 31 baino lehen.

Datuen kudeaketa hobetzeko eta adimen artifizialaren bitartez zure negozioarentzako datu baliagarriak aurkitzen lagunduko dizuten proiektuak identifikatzeko aholkularitza teknikorako kanpo-aholkularitza bat kontrata dezakezu.

Datuak erabili ahal izango dituzu erabakiak hartzeko, datuen arkitekturan eta analitika aurreratuan oinarritutako proiektuekin, besteak beste Business Intelligenceko tresnekin edo Machine Learningarekin.

Dirulaguntza honi esker, zure prozesuetan eta zerbitzuetan AAren teknologiak integratu ahal izateko proiektuak finantzatuko dituzu eta, hala, zure negozioaren efizientzia, lehiakortasuna eta gaitasun berritzailea hobetuko duzu.

Tartean, aginte-koadroak eta txostenak garatuko dituzu, AAk sortutako datuak aztertu ahal izateko. Horri esker, informazio zehatzean oinarritutako erabaki hobeak hartzeko aukera izango duzu.

Datuak denbora errealean aztertuz produkzioa hobetzeko aukera izango duzu eta, hala, botila-lepoak identifikatuko dituzu, akatsak aurreikusiko dituzu eta operazioak modu proaktiboan egokituko dituzu.

Gainera, AAk laguntzen du zeregin errepikakorrak eta egunerokoak automatizatzen, besteak beste, kalitatearen kontrola eta mantentze-lan prediktiboa. Hala, jarduerarik gabeko denborak eta operazio-kostuak murriztu daitezke, eta produkzio-jardueren zehaztasuna eta azkartasuna hobetu.

Bestalde, dirulaguntzak datuen gobernantza hobetzen lagunduko dizu, eta funtsezkoa da hori AA ahalik eta gehien aprobetxatzeko. Hala, zure negozioarentzako ezinbesteko informazioaren kudeaketa efiziente eta segurua bermatuko duzu. Gainera, datuak biltegiratzeko eta prozesatzeko azpiegitura sendoagoak garatzeko aukera emango dizu, eta ezinbestekoa da hori AAk behar duen informazioaren bolumena kudeatzeko.

Hala, AAk zure ekoizpen-prozesuak optimizatzeaz gain, aukera emango dio zure enpresari etengabe aldatzen ari den merkatuaren barruan azkarragoa eta lehiakorragoa izateko.

Funtsezko arloetan AAren erabilera sustatzea, besteak beste, erabakiak hartzean, automatizazioan eta prozesuen hobekuntzan

Gastu hautagarriak

Gastuen % 50eko eta 100.000 eurora bitarteko dirulaguntza emango dizugu zure AA proiektuak sustatzeko

Gastu hautagarriak dira Adimen Artifizialarekin edo Datuaren Estrategiarekin zuzenean lotuta dauden aholkularitzako gastuak, garapenekoak, hardwarearenak, lizentzienak eta barne-gastuak.

Gastu horiek SPRIren dirulaguntzaren eskaera aurkeztu ondoren eta proiektuaren exekuzio-epearen barruan sortu edo fakturatu behar dira.

Hala ere, zure proiektua 2024ko urtarrilaren 1etik aurrera hasi bazen, lehenagoko gastuak ere onartuko dira.

Aholkularitza eta/edo Garapen gastuen kontzeptuagatik jasoko duzun dirulaguntzarik altuena 50.000 eurokoa izango da.

Lizentzietan edo hodeiko zerbitzuetan egindako gastuak gehienez ere 12 hilabeterako onartuko dira, betiere aipatutako proiektu mota baten barruan sartzen badira.

Ohiko galderak

Zalantzak argitu

Bai, enpresa onuradun bakoitzeko urteko gehieneko dirulaguntza 100.000 €-koa da, baina proiektu desberdinen artean bana daitezke. Proiektu bat baino gehiago aurkeztuz gero, eskabide berean edo desberdinetan aurkez daitezke.
  • Gastu eta inbertsio hautagarrien fakturen kopia, banakatuta ageriko direlarik aholkularitza eta/edo ingeniaritzako gastuak eta hardware eta software kostuak.
  • Finantza-erakundearen ordainagirien kopia.
  • Egindako lanak egiaztatzeko memoria teknikoa. Erakunde hornitzaileak egingo du, behin proiektua gauzatu ondoren.
  • Finantza-erakundearen egiaztagiriaren fotokopia, kontu korrontearen titulartasuna onuradunaren izenean dagoela frogatzeko eta zenbakia zein den zehazteko (IBAN).
  • Enpresaren legezko ordezkariak emandako ziurtagiria, parte-hartzaileak, ordutegidedikazioa eta ordutegi-kostua zehaztuta.

Dirulaguntzaren ordainketa aldi bakar batean egingo da, 12. artikuluan eskatutako likidazioeskaera eta justifikazio-dokumentazioa aurkeztu ondoren.

12 hilabete, eskaera aurkezten denetik, eta, nolanahi ere, 2026ko martxoaren 31 baino lehen.

Ezin da epea luzatu.

Bai, eta honek erakunde onuradun batek guztira jaso dezakeen minimis laguntza 300.000 eurotik gorakoa ezin izango dela esan nahi du, uneko ekitaldi ekonomikoa eta aurreko bi ekitaldien barruan hartuta.

Zalantzaren bat duzu?

Euskal enpresarentzako arreta zerbitzua.

Deitu 900 929 393-ra

Eskatu hemen

Lortu orain Adimen Artifizialeko konponbideak ezartzeko laguntzak eta hobetu zure enpresaren produktibitatea

Eskatu aurretik, laguntza programa honi buruzko kontsultaren bat egin nahi baduzu, formulario honen bidez egin dezakezu. Zure laguntzak eskatzeko, sartu hemen.


  • SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Agentziak, datuen tratamenduaren arduradun gisa, zure datu pertsonalak biltzen ditu gure zerbitzu eta programekin zerikusia duten zerbitzuak emateko. Eskubidea duzu edozein unetan zure adostasuna erretiratzeko, tratamendua aurkatzeko, zure datuak eskuratu, zuzendu eta ezabatzeko, eta orobat beste eskubide batzuk erabiltzeko. Horretarako, posta elektroniko bat bidali beharko duzu lopd@spri.eus helbidera. Era berean, Datu Pertsonalen Babesari buruzko informazio gehigarriaren eta xehearen berri izateko, jo Pribatutasun politika atalera. “Bidali” botoia klikatuz adostasuna emango duzu zure datuak trata daitezen gorago adierazitako baldintzetan.

Laguntza eskatu nahi duzu orain?

Bete zure eskaera Adimen Artifizial Aplikatua eta Datuaren Estrategia programako itzuli beharrik gabeko laguntzak eskuratzeko.

Lotutako laguntzak

Zure Eraldaketa digitala-proiektua bultzatzeko laguntza-programak diseinatzen ditugu