Aurrera 2025
5.000.000 eurorainoko epe luzeko finantzaketa startup sortu berriak bultzatzeko.
AURRERA 2025 programaren xedea da bidea erraztea ETE sortu berriei epe luzeko finantzaketa eskuratu dezaten.
Helburua da AURRERA programak eskaintzen duen finantzaketaren bidez Euskadin kokatuta dauden eta profil teknologiko edota berritzailea duten startupek aktiboetan eta zirkulatzailean inbertitu dezatela. Programak epe luzeko 5.000.000 euroko finantzaketa ematen du. Finantzaketa hori Finantzen Euskal Institutuak (FEI) artikulatzen du eta Elkargiren bermea du.
Finantzaketa eskuratu dezakete duela hiru urte baino gutxiago sortutako industria, industriarekin lotutako zerbitzu edo EIKT sektoreetako ETEek, baldin eta Euskadiko BIC zentroren batek babestutako jarduera bat garatzen badute eta gutxienez 3 lanpostu sortzen badituzte 3 urtean.
AURRERA programak Elkargiren %100eko bermea du eta baldintza hauek betetzen ditu:
- Gutxieneko zenbatekoa: 50.000 euro
- Gehieneko zenbatekoa: 250.000 euro
- Interes tasa: Euribor 12 hilabetez + %1,25
- Finantzaketa epea: 7 urteraino
- Gabealdia: 2 urteraino
- Kuotak: Hiruhileko kuotak, hiruhileko natural bakoitzaren amaieran.
AURRERA finantzaketa-programak -Ekonomi Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak SPRI eta FEIren bidez eta ELKARGI-Elkarrekiko Berme Sozietatearekin batera bultzatzen duenak- hainbat jarduera-sektoretan banatu du finantzaketa, besteak beste hauetan: bioteknologian, ekonomia gehigarrian, material berrietan eta informazio-teknologietan. Nahiz eta proiektu gehienek bazuten oinarri teknologiko argi bat, programak orobat barne hartu ditu sektore tradizionalagoei lotutako beste ekimen batzuk.
Aurreko edizioko zifrak
0 M€
Zuzkidura
0
Operazio
0 M€
Finantzatutako proiektuak
Aurrerak eskaintzen dizu
250.000 eurorainoko epe luzeko finantzaketa aktiboan eta zirkulatzailean inbertitzeko.
Finantzaketaren % 100eko bermea Elkargiren eskutik
Finantza-giharra eta -segurtasuna zure startuparen egoera ekonomikoa sendotzeko.
BIC zentroen laguntza, babesa eta hasierako orientazioa.
Aurrerak laguntza ematen dizu
- Izaera teknologikoko edo/eta berritzaileko jarduera ekintzaile industrial bat garatzeko.
- Epe luzeko finantzaketa-iturriak eskuratzeko Finantzen Euskal Institutuaren bermearekin.
- Zure startuparen egoera ekonomikoa indartzeko eta erronka berriei aurre egiteko.
- Hirugarrenen zerbitzuen eta langileen arloko gastu berriei aurre egiteko.
- Errendimendu handiko ekipamendu eta software produktiboa eskuratzeko.
- Aholkularitza-zerbitzuak eta antzeko beste zerbitzu batzuk ordaintzeko.
Startup sortu berri bat duzu eta finantzaketa bila zabiltza?
Finantzaketa-programa honen onuradun izan daitezke Euskadin kokatuta dauden eta 3 urte baino gutxiago dituzten ETEak.
250.000 eurorainoko epe luzeko finantzaketa oinarri teknologikoko enpresa ekintzaile txiki eta ertainentzat.
Aukera paregabea zure startuparentzako finantzaketa eskuratzeko Elkargiren % 100eko bermearekin.
Eskuratu finantzaketa orain eta indartu zure startuparen ekonomia
Eskatu aurretik, laguntza programa honi buruzko kontsultaren bat egin nahi baduzu, formulario honen bidez egin dezakezu. Zure laguntzak eskatzeko, sartu hemen.
Laguntza eskatu nahi duzu orain?
Aurrera Finantzaketa Programan parte hartzeko, bete zure eskaera.
Zure Ekintzailetza-proiektua bultzatzeko laguntza-programak diseinatzen ditugu

Startupak eta industria-enpresak konektatzen ditugu, elkarrekin irtenbide berritzaileak sor ditzaten
Munduko edozein tokitako startup-entzat, baldin eta 4.0 Industriaren arloko teknologia berrietan oinarritutako produktu/zerbitzuak badituzte. Munduko lehen azeleragailua, aukera ematen diena startup-ei harremanetan jartzeko goi-mailako bezero industrialekin. Eskatu hemen
Aurkeztu zure startupa euskal industriaren erronka sektorialei aurre egiteko
BIND egitasmoaren ekimen publiko-pribatu berri bat da, industriako Klusterren Dinamizaziorako Erakundeen (KDE) laguntzarekin sortua. Helburua da startupak ETEetara hurbiltzea, euren eraldaketa digitala azkartzeko eta euren erronka teknologikoei aurre egin eta konponbidea emateko. Eskatu hemen
Bultzada bat enpresa-ideiei eta maileguetarako sarbidea baldintza abantailatsuetan
Inbertsio publikoko tresna berri bat 3 urte baino gutxiago dituzten industria arloko mikroenpresa eta ETEentzat, enpresa-ideia baten heltze-prozesua ahalbidetzeko BIC batean. Eskatu hemen
Babesa goi-mailako teknologietan (deeptech) oinarritutako negozio-ereduentzat
Aukera bat aurkikuntza zientifikoak enpresa-proiektu berri bilaka ditzaketen konponbide eta teknologiak garatu eta ezartzeko Eskatu hemen
Euskadiko eragile ekintzaileen arteko lankidetzaren eta koordinazioaren sustapena
Euskadiko ekintzailetza-ekosistema sustatzeko eta hobetzeko proiektuentzako laguntza, eragile guztien arteko sinkronizazio eta koordinazio handiagoa lortzeko. Laster
Inpaktu handiko ekintzailetza-proiektuak abian jartzeko bultzada
Itzuli beharrik gabeko 100.000 €-rainoko dirulaguntza, EAEko Startupek beren proiektu berritzaileak sustatzeko aukera izan ditzaten, talentua kontratatuz eta beren enpresa-plana abian jarriz Epea itxita
Negozio-ideiaren sorreratik startup-a martxan jarri arteko laguntza
18 hilabeteko laguntza, enpresa-ideia BIC batean umotu dadin. Ideia Negozio-plan bideragarri batekin bukatzen bada eta enpresa berri bat sortzen bada, maileguak eskuratu ahal izango dira baldintza abantailatsuetan. Epea itxita