Informazioa aldatu egiten daiteke laguntzaren araudia argitaratzen ez den bitartean.
Azpitek 2025
Lortu bikaintasuna zure ikerketetan, ekipo eta azpiegitura berriak erosiz edo egun dauzkazunak hobetuz.
Badakigu emaitza baliotsuak emango dituen kalitatezko ikerketarako inbertsio handiak egin behar direla azpiegituretan eta ekipamenduan. Horregatik, 9.857.142,86 eurorekin hornitutako Azpitek Programaren bidez laguntza eman nahi dizugu zure ikerketetan aurrera egiteko behar dituzun ikerketa azpiegitura eta ekipamendu erosi, instalatu eta eguneratzeko. Hala, baliabide gehiago eman nahi dizkiegu ZTBESeko ikerketa-zentroei, euren kalitatea eta bikaintasuna handitu eta emaitza hobeak lor ditzaten, emaitza horien bidez ikerketako inpaktu, ekonomiko eta sozial nabarmena sortzeko Euskadin.
Programa honen helburu nagusia da Euskadiko ikertketa azpiegitura indartzea, I+G+B-ko jarduerak bultzatzea eta horien emaitzak baliozkotu eta erakustea Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskadi 2030 Planak barne hartzen dituen arloetan, horrela babesa emateko gaur egungo hiru trantsizioei: teknologiko-digitala, energetiko-klimatikoa eta sanitario-soziala.
Helburua hori izanik, Azpitek programak dirulaguntzak eskaintzen dizkie Foku Anitzeko Teknologi Zentroei eta ZTBESen integratutako Ikerketa Kooperatiboko Zentroei, euren ikerketetarako beharrezko ekipamenduak erosi, instalatu edo eguneratzeko. Dirulaguntza hori inbertsioaren % 100erainokoa izan daiteke, baldin eta ekipamendua erakundearen jarduera ez ekonomikoetarako erabiltzen bada, eta % 50erainokoa, erakundearen jarduera ekonomikoetarako bada.
Ikerketa azpiegitura berriak arlo hauetan aurrera egiteko:
Trantsizio
Teknologiko eta digitala
- Digitalizazioa
- Adimen Artifiziala eta Big Data
- Teknologia hiritarraren zerbitzura
- Automatizazioa
- Zibersegurtasuna
- Bidezko ekonomia digital eta lehiakorra sustatzea
Trantsizio
Energetiko eta klimatikoa
- Neutraltasun klimatikoa
- Sistema energetikoaren deskarbonizazioa
- Baliabideen eta energiaren erabilpen eraginkorra -ekonomia zirkularra-
- Mugikortasun jasangarria eta adimentsua
- Bidezko trantsizio energetikoa
- From farm to fork
Trantsizio
Sozial eta sanitarioa
- Osasun sistemak eta arrisku pandemikoak
- Demografia eta zahartze osasuntsua
- Migrazioa
- Genero berdintasuna
- Hiritar eredu berriak
- Gizarte- eta lurralde-kohesioa
Aurreko edizioko zifrak
0
Aurkeztutako proiektuak
0 €
finantzatutako proiektuetarako laguntzetan
0 €
batez beste proiektu bakoitzeko
Programa honen iazko edizioan 28 proiektu aurkeztu ziren azpiegitura zientifiko-teknologiko berriak abian jartzeko; horietatik 14 onartu ziren eta azpiegitura bakoitzak 552.000 €-ko dirulaguntza jaso zuen batez beste. Honela banatu ziren programa honetara bideratutako 7.733.596 euroak:
- 61% Industria adimenduna. Gailu kuantikoen fabrikazioarekin lotutako azpegiturak, material metaliko ugariko hautsen atomizatzailea, fabrikazio aurreratuko zero akatseko laborategiak, motor elektrikoak diseinatzeko, fabrikatzeko eta probatzeko ekipamenduak, 4.0 laborategiak, materialen eta sistema mekatronikoen muturreko erabilera-baldintzetan karakterizatzeko plataforma, etab.
- 11% Energia garbiagoak. Baterien analisi elektrokimikoa ahalbidetzen duten ekipamenduak, potentzia aurreratuko elektronikako laborategiak, baterietarako elektrodoak laserretan mozteko estazioak, besteak beste.
- 15% Osasun pertsonalizatua. Besteak beste: erresonantzia magnetikorako irrati-maiztasuneko kontsolak, X izpien espektroskopia fotoelektronikoko ekipoak, bereizmen handiko masen espektrometroak, etab.
- 13% Aukera-eremuak. Hondakinak balorizatzeko sistemak, tresna elektriko eta elektronikoen hondakinak errebalorizatzeko laborategi automatizatuak, hondakin plastikoak eraldatzeko instalazioak.
Azpitek-ek eskaintzen dizu
Ikerketa azpiegitura inbertsioaren %100erainoko dirulaguntzak
Bikaintasun-maila handiagoa lortzea ikerketan eta garapenean.
Zure Zentroaren lehiakortasuna hobetzea I+G-ren bidez, aukera izanik azpiegitura eta ekipamendu modernoak erabiltzeko.
Ikerketa eta garapen ildo berriak bultzatzea estrategikoak diren arloetan (esaterako, Fabrikazio Aurreratua, Energia eta Osasuna).
Azpitek-ek laguntzen dizu
- Ekipamendu eta azpiegiturak erosten, eraginkorrago izateko eta zure ikerketetan emaitza hobeak lortzeko.
- Ekipamendu berria instalatzeko eta martxan jartzeko kostuak ordaintzen.
- I+G+B-ko balio-katea indartzen zure zentroan.
- Punta-puntako ikerketak garatzen, zaharkituta dauden ekipamendu eta azpiegiturak berrituz.
- Osagarriak erosten, lanerako erabiltzen duzun ikerketako ekipamendu hobetu edo eguneratzeko.
- Zure ikerketetan bildutako ezagutza eta onurak gizarteari transferitzen, mundu bidezko eta jasangarriago baterantz aurrera egiteko.
Ezagutu ezazu programa hau
Berrikuntza Kooperatiboko Zentro edo Foku Anitzeko Teknologi Zentro batekoa zara?
Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko Foku Anitzeko Teknologi Zentroek eta Ikerketa Kooperatiboko Zentroek (CIC) euren ikerketa-jarduera bultzatu eta emaitzak hobetu ahal izango dituzte Azpitek 2025 programaren bidez.
Dirulaguntza hauen helburua da zentro horietan garatzen diren I+G+B-ko jarduerak sustatzeko eta hobetzeko behar diren ekipamendu eta instalazioak erosten laguntzea.
Kostu osoaren % 100era arteko dirulaguntza emango dizugu, azpiegitura zure erakundeak egiten duen jarduera ez-ekonomikoarekin lotuta badago, edo % 50era artekoa, jarduera ekonomikoarekin lotuta badago. Hemen duzu aukera!
Lortu laguntzak orain eta jarraitu I+G-n inbertitzen
Eskatu aurretik, laguntza programa honi buruzko kontsultaren bat egin nahi baduzu, formulario honen bidez egin dezakezu.
Laguntza eskatu nahi duzu orain?
Bete eskaera hau errazago erosteko ikerketarako azpiegitura eta ekipamendu berriak.
Zure I+G+B-proiektua bultzatzeko laguntza-programak diseinatzen ditugu

Europak zure I+G+B-ko proiektuari eskain diezaiokeen guztia hurbiltzen dizugu
Adituen aholkularitza, metodoak eta tresnak, atzerriko merkatuetan hazteko ahalmena duten edo hazi nahi duten eta euren negozioak produktu, prozesu edo zerbitzu teknologiko edo berritzaileetan oinarritzen dituzten euskal ETEen hedapena/proiekzioa bultzatzeko. Eskatu hemen
Teknologia digital eta jasangarriak ezagutu, probatu edo garatu behar dituzu?
BDIH fabrikazio aurreratuko aktibo eta zerbitzuen sare konektatu bat da, euskal enpresen eskura dagoena teknologien inguruko prestakuntzarako, ikerketarako, testaketarako eta balidaziorako. Eskatu hemen
Txosten Teknikoak egitea kenkariak aplikatzeko I+G-ko inbertsioari
Enpresen I+G-ko jardueren kalifikazioa, zeinaren bidez kenkariak lortuko baitira Sozietateen gaineko Zergan. Eskatu txostena
Babesa goi-mailako teknologietan (deeptech) oinarritutako negozio-ereduentzat
Aukera bat aurkikuntza zientifikoak enpresa-proiektu berri bilaka ditzaketen konponbide eta teknologiak garatu eta ezartzeko Eskatu hemen
Zentro teknologikoetatik eta IKZetatik emaitzetara bideratutako I+G jarduera bultzada
Laguntzen helburua da Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko Teknologi zentroen eta Ikerkuntza kooperatiboko zentroen (IKZ) jarduera ez‑ekonomikoa bultzatzea Laster
Produktuak, prozesuak eta zerbitzuak garatzeko I+G lehiakor eta esperimentalarekin laguntzeko programa
92,5 M € Garapen Industrial eta Esperimentalerako laguntzetan, hots, produktu, prozesu eta zerbitzu berriak garatzeko eta daudenak hobetzeko I+G-ren bidez. Epea itxita
ZTBESeko Agenteentzako laguntzak Oinarrizko Ikerketa Kolaboratiborako
44 milioi euro laguntzatan, ZTBESeko agenteek elkarlaneko ikerketa egin dezaten Industria Adimenduna, Energia eta Osasuna bezalako arlo estrategikoetan eta potentzial industrial handia duten ikerketa-proiektuak garatu ditzaten. Laster